Lopezen hitzei segika

Lopezen hitzei segika –

Patxi Lopez, atzo Lehendakari gaur presidente Lopezen hitzei segika

Gauzak norberak nahi moduan ikusteko tenorea iritsi da, baina ezin ukatuko da hemen argi hitz egin duen bakarretakoa Patxi Lopez Lehendakaria denik. Urtarrileko hitzak dira bideoan ageri direnak eta bertan dio PPeta PSOEren arteko ezkontza luzerako dela eta udal eta diputazioetarako balioko duela. Zer gertatuko litzateke popular eta sozialistek Lopezek esandakoa egingo balute?

 

Denok entzun genituen duela bi urteko hitz haiek, Lehendakari izan baino lehen jaurti zituenak: “PSE-EE ez da sekula PPrekin ezkonduko…”, eta gero ikusi ditugu gerokoak.
Ez dago xuxen jakiterik, beraz, Lopez noiz ari den benetan, baina segi diezaiogun jokuari eta egin dezagun kalkulua pentsatuz ahal duten lekuetan elkartu egingo direla sozialistak eta popularrak. Zein plaza lortuko lituzkete eurek bakarrik eta non egongo lirateke hirugarren baten beharretan?

Hara hemen atera zaiguna:

  • Araba: EZ DIRA IRISTEN. PP eta PSEk bat eginik 24 eserleku dituzte, ez dira gehiengora heltzen, alegia, 26 eserlekuetara. Hala ere, gutxiengoan goberna dezake PPk. Javier de Andres popularra diputatu izan ez dadin Bilduk, Ezker Batuak eta EAJak akordioa egin behar lukete.
  • Gasteiz: IRISTEN DIRA. PPk eta PSEk bat eginez 27 eserlekutik 15 dituzte, haiena da Gasteiz. PSEk, Bilduk eta EAJk akordioa egin behar lukete Javier Maroto alkate ez izateko.
  • Bizkaia: EZ DIRA IRISTEN . 51 eserlekutik 17 besterik ez dituzte PPk eta PSEk. Ez dute zereginik.
  • Bilbo: EZ DIRA IRISTEN. Iñaki Azkunaren gehiengo absolutuak aukerarik ez die ematen 10 eserleku lortu dituzten PP eta PSEri.
  • Gipuzkoa: EZ DIRA IRISTEN. 51tik 14 baino ez ditu PP-PSEk. Bildu gainditzeko aukera bakarra EAJk eta PSEk bat egitea da.
  • Donostia: EZ DIRA IRISTEN. 27 zinegotzitik 13 dituzte PPk eta PSEk. Bilduren alkatetza saihesteko PPk, PSEk eta EAJk bat egin behar lukete. Lehen hautagaia alkate izan ez dadin gehiengo absolutua duen beste proposamen bat egon beharko litzateke.
  • Nafarroa: EZ DIRA IRISTEN. Baina UPNk, PPk eta PSNk elkarrekin gehiengo absolutua dute.
  • Iruñea: EZ DIRA IRISTEN. Baina alderdi konstituzionalistek 27 eserlekutik 16 dituzte, gehiengo absolutua.

Zenbait udal adierazgarri:

  • Getxo: EZ DIRA IRISTEN. 25etik 11 dituzte PPk eta PSEk. EAJkoa izango da alkate 10 eserlekurekin.
  • Barakaldo: IRISTEN DIRA. PP eta PSEk Barakaldon gehiengo absolutua dute eserleku bategatik.
  • Irun: IRISTEN DIRA. Bat eginez gero, 25etik 14 dituzte konstituzionalistek, gobernatzeko nahikoa beraz.
  • Portugalete: IRISTEN DIRA. 21 kidetik 11 izango dituzte udalean PPk eta PSEk, gehiengo absolutua ozta ozta.
  • Santurtzi: EZ DIRA IRISTEN. EAJk du gehiengo absolutua 12 eserlekurekin, PPren eta PSEren batura ez da nahikoa.
  • Basauri: EZ DIRA IRISTEN. Zinegotzi bakarragatik ez dute gehiengoa PPk eta PSEk.
  • Errenteria: EZ DIRA IRISTEN. EAJ, PSE eta PP batuz gero (12 zinegotzi), Bilduri (8 zinegotzi) alkatetza ken diezaiokete, beraz, PP-PSEk ez du gehiengoa.

Oharra: Hautagai bozkatuena alkate izan ez dadin, gehiengo absolutua duen beste proposamen bat egon beharko da udaletan. Aldundietan gehiengo sinplea izatea nahikoa da.

Lopezen Lopezen Lopezen Lopezen Lopezen Lopezen hitzei segika –
m22 hauteskundeak, Patxi López
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Lopezen hitzei segika”-ri buruz

  • ZuZeu

    Hitz batzuk atera ditugu Patxi Lopezek, batzorde federalaren ostean egin duen hitzalditik. Darabilgun gaiarekin lotutakoak direlakoan: “La comisión ejecutiva ha acordado hablar con todos los partidos para buscar esa responsabilidad institucional en Euskadi, menos con Bildu, porque, es evidente que está en contra de todos los proyectos estratégicos del país, y cualquier acuerdo que suponga darles responsabilidad institucional, supondría la paralización de Euskadi, cosa que, de ninguna manera, nos podemos permitir nadie. Y cuando digo nadie es nadie.
    Y lo digo porque la posición del Partido Socialista de Euskadi sobre los pactos está clara, la acabo de expresar. También ha hecho pública su posición el Partido Popular del País Vasco. Y la única interrogante que queda es saber cuál es la posición del PNV. Y saber si apuestan por el país o por las siglas.
    Porque, como he dicho, nosotros apoyaremos pactos de gobernabilidad que posibiliten la modernización de Euskadi, la reactivación económica, la creación de empleo y la convivencia democrática de la sociedad vasca.
    Porque el Gobierno Vasco lo que quiere es colaborar en esa dirección con todas las instituciones y los gobiernos que surjan de estas elecciones. Y espera responsabilidad institucional y colaboración para unir esfuerzos, para avanzar en esos objetivos de país.
    Y por eso, ayer acordamos que, si bien los pactos serán plurales en las diferentes instituciones, todos serán acordadas de forma globalpor la Comisión Ejecutiva de Euskadi, siguiendo nuestra máxima, también en esto, de que somos tres territorios pero un solo país”.

    Hitz hauen arabera, PP eta EAJren teilatuan dagoela dirudi Bilduri intituzioetarako bidea ixteko pilota.

  • Emaitzak EAEn:

    PNV=333.307
    BILDU=273.138
    PSOE=180.806
    PP=154.044
    ARALAR=37.220
    EZKER BATUA=35.737

  • Hori da hori hitzak jatea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude