LOMLOE. Bide berberetik
LOMLOE –
Aztoratu egin dira Ebrotik beherako ikastetxe itunduetako patronalak eta Eliza. Hala ere, ondo dakite LOMCEk pribilegio neurrigabeak eman zizkiela, frankismo osteko hezkuntza eredu liberalaren zabalkundeak ikaragarrizko babesa ematen diela eta LOMLOEk oinarri sendo hori berrestu besterik ez duela egiten. LODE legea onartu zenetik ia lau hamarkada igaro direnean, ondorio garbi bat atera dezakegu: itunen politikak porrot egin du. Ikastetxe pribatuek ez dute tokirik gizarte orekatuago baten eraikuntzan, ez dute jendarte kohesioa indartzeko balio eta ikasleen onarpenean aukera berdinatsuna bermatzeari uko egin diote.
Ebrotik gorako patronalak eta eliza, aldiz, lasai asko daude, oparotasunean igerian, beren proiektu baztertzaileen oinarriak sendoak baitira. Hamarkadaz hamarkada eraiki dituzte PSOEk (PSE eta PSN), Eusko Alkartasunak eta EAJk. EAEko eta Nafarroako lehendakariek eta hezkuntza sailburuek baieztatu digute. Bide horretan, ezker abertzalea ere bidelagun fina izan da, ikastetxe pribatuen arteko sinbiosia hauspotzen. Guztiak daude eskola publikoaren alde, baina baita pribatuaren alde ere. Norbera bere irakurketa propioarekin; ahal duten moduan ezinezko orekak eginez PSOE eta EHBilduren kasuan, eta gordin-gordinean, hezkuntza pribatua defendatuz, EAJren kasuan, sexuaren arabera umeak banatzen dituzten ikastetxe horien alde eginez. Norberaren “nortasunaz” haratago, titulartasun pribatuko ikastetxe guztien arteko elkarbizitzaren oinarriak osasuntsu daude: eskubide indibidualek ez omen dute mugarik, nahiz eta gizartearen kalterako izan. Horretan datza hamarkadaz hamarkada gure hezkuntza sistema kudeatu dutenen ituntze unibertsalen politika.
Edozein estatu demokratikok beharrezkoak diren mekanismoak ezarri behar ditu legitimoak izan daitezkeen eskubide partikularren bermeek disfuntzio sozialik sor ez dezaten, eta gizarte osoari kalterik eragin ez diezaioten. Izan ere, gizartea, bere osotasunean, eskubideen jabe ere bada. Ideia horixe da alderdi politikoek eta hezkuntzako eragile askok oraindik barneratu ez dutena. LOMLOErekin ere hezkuntza eredu liberala indartzen da, eskubide inbidualak gizarte osoaren eskubideei gailentzen baitzaizkie, azken horien kaltetan. LOMCEk ezarritako pribilegio batzuk kentzearekin konformatu behar al dugu? Trataera berbera izan behar al dute ikastetxe pribatuek eta publikoek? STEILASen ustez Eskola Publikoak herritar guztientzako eskola izan behar du. Horrek bermatuko baitu eskubide indibidual zein kolektiboen uztartzea. Ideia honen gainean eraiki dira herrialde aurreratuenen hezkuntzaren inguruko adostasun zabalak.
Pasi Sahlberg Finlandiako hezkuntza-erreforma politikoen sortzaileetako bat izan zen 90eko hamarkadan, eta Finish Lessons liburuan honako hau idatzi zuen: “Finlandiako pertsonek erantzukizun partekatuaren zentzu sakona dute. Norberaren bizitzaren garrantziaz gain, besteen ongizatea oinarrizkoa da”. Finlandiak, akordio zabalak tarteko, hezkuntza pribatua alboratzea erabaki zuen, eta ondorioz, herritarren arteko ezberdintasunak txikitu ziren.
Amaitzeko, hezkuntza eredu liberal bat defendatzen dutenei, Joseba Sarrionandiaren hitzak ekarri nahiko genizkieke gogora:
Gure eskubideak ez dira besteenak amaitzen diren lekuan hasten.
Besteen eskubideak hasten diren lekuan hasten dira gureak.
Eta gure eskubideak hasten diren lekuan hasten dira besteenak ere.
.
Aitor Idigoras
Steilasekoek betiko matrakarakin. EAEn eskola publikoa munstro garesti bat da. Europako garestiena. Sindikatu horren kideek euren liberatuen pribilegioak baino ez dituzte defendatzen. Patetikoak dira.
Betiko trolak, betiko matraka ematen: hitzarmenpeko eskola munstro garesti bat da. Mundu guztian gertatzen den bezala. Areago, EAEko administrazioak bereak eta bi egiten ditu kristau eskolako zentroak babesteko, pandemiaren ildotik ezarritako neurri guztiak lekuko. Ziniko hutsak zarete. Hasiko gara argudiatzen?
Pekatu bat da kristau eskolak babestea ala? Eta pekatu bat da eskola publikoari kanpoko kontrol akademikoak ipintzea? steilas da eskola publiloaren degradazioaren faktore erabakigarriena. Hiritar konsziente batek ezin du EAEko eskola ” publikoa” defendatu. Aberrazionhori defendatzen dutenak irakasle alperrak, sindikalistak eta politiko profesionalak dira. Euskal Herria libre batean sinesten dugun gurasook ezin dugu hori onartu. Gure seme alabak ikuilu hortara bidaltzea kriminala da.
“steilas da eskola publiloaren degradazioaren faktore erabakigarriena. Hiritar konsziente batek ezin du EAEko eskola ” publikoa” defendatu. Aberrazionhori defendatzen dutenak irakasle alperrak, sindikalistak eta politiko profesionalak dira”
Ez dakit barre edo negar egin hau irakurtzerakoan! ;D
Ezjakintasunean oinarritutako irizpidea dela esango nuke, gaia gertukoa dudalako. Eta ziur naiz horrelakoak botatzen dituenak ez duela gaia oso gertuko.
Agresibitate gehiegi, gauza onerako.
Agresibitatea lau pertsona horiek idatzi duten artikulu horretan dago. Zer nahi dute? EAEko ikasle guztiak eskola “publiko” horra derrigorrez bidaltzea? Oso ondo ezagutzen dut EAEko irakaskuntza ” publikoa” eta oso ondo ezagutzen ditut geletatik ihes egiteko edozer aitzaki asmatzen duten sindikalista horiek? Zenbat ikasle artatzen dituzte panfleto horren sinatzaileak? Zenbat ordutan? Ze dirutza gastatzen du herriak hori mantentzen? Eta esango banu ikasgelan sartu ere ez direla egiten?
Gezurra esango nuke. Eta bai Steilas da PISAren datuak izkutatzeko presioa egiten duen indar faktikoa, kanpoko ebaluazioen kontra presioa egiten duena, eten gabe maila akademikoa jaistearen aldeko jarrera….eta oraingoan Finlandiako eredua proposatzem digute. Zenbat liberatu sindikal, berritzegune, inspektore…daude Finlandiako sistema edukatiboan?
Funtsean eroso daude EAEko eskola ” publikoan” Europako sistema garestienean.
Ezjakintasunetik, zer ekarpen egiten die Kristau Eskolak euskarari eta euskal nazioari?
Panorama ikusita, beste ezer baino lehenago hobe homeschooling-a.
Homeschooling gogorra da Etxaburu.
Homeschooling gogorra da Etxaburu.Hobe zure inguruko eskoletako PiSA informeak, edo ISEIrenak eskatzen badituzu, euskararen erabilera neurtu, historia lantzeko materialak eskatu..
.
Bai homescholinga-a egiten da eta batzutan emaitza onekin, baina egiteko behar da denbora eta gaitasuna. Iduritzen zait erreserbatua dela elita eroso batentzat.
Baina balitzateke bitarteko sistema kolektiboago eta piskabat errealistago bat. Utziz haurrak zirkuito normalean eta gero hainbat burasoren arteko talde batean kurtso gehigarri batzu antolatu zirkuito normalaren eskasak zuzentzeko. Adibidez, historiaren, hausnarketaren eta ezpiritu kritikoaren eta esku-lanerako gustua garatzeko.
Jadanik konpromiso pisua litzateke burasoentzat eta eskatuko luke busasoen adostasun minimo bat. Lehenagoko ikastolen hasieran bezala.
Emakume kubatar batek kontatu zidan eskola publikora eraman zuela bere umea. Bigarren astean, 4. irakaslea etorri zitzaionean eta hango deskojonoa ikusita, ikastolara eramatea erabaki zuen.
Beno, horrez gain, umearen aita euskaldunzaharra da. Orain euren umeak eta gureak ikastola berean daude.
Nik behintzet, nahiago ikastolara eraman eta ordaindu, eskola publiko españolizatzailera eraman baino. Izan ere, bertako euskara maila eta etorkinez beteta egoteak ez dio umeen euskara mailari mesederik egiten.
“Finlandiako pertsonek erantzukizun partekatuaren zentzu sakona dute. Norberaren bizitzaren garrantziaz gain, besteen ongizatea oinarrizkoa da”.
Finlandian izan ahal da hori, Europan etorkin gutxieneko herrialdea denean:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Finlandia
“Europan etorkin gutxieneko herrialdea da. Hau da, finlandiarrak % 97,6 dira, eta besteak, gehienbat, inguruko herrialdeetako immigranteak (errusiarrak, estoniarrak…) eta iparraldean bizi diren finlandiar samiak”.
Euskal Herrian, ostera, immigrazioak erantzukizun partekatuaren zentzua galarazten du.
Gran Bilbaon bizi den guraso bat naiz, ikastolako ikasle ohia eta gaur egun bere alabak ikastolara eroaten duena. Bizi naizen herrian bizirik eta euskara jakin eta erabiltzearen garrantziaz jabeturik, umeak ikastolara eroateko orduan ez dut inolako zalantzirik izan. Gran Bilbaon umeak euskal hiztunak izan daitezen modu bakarra ikastoletara eroaten da, eta honek ere ez dizu ziurtatzen zure seme edo alabak euskal hiztunak irten daitezen. Baina eskola publikoetan euskal hiztunak irten daitezen, ia ia miraria deritzot. Eta ez da sistema publikoan baliabide gutxiago dituztelako, inondik inora! Sisitema publikoan Euskal herriari eta gure herri nortasunari garrantzirik ematen ez zaiolako baizik, eta euskara arrotza egiten den ingurune baten, euskara eta herri nortasuna eskutik heldutik ez badoaz, euskal hiztunik ez da lortzen. Euskaraz dakitenak lortuko dira, baian bere egunerokotasunean euskara darabilen umerik ez.
STEILASen lehentasunen artean sekula ez da aberrigintza ezta euskara egon, beraz ez nau bat ere harritzen ikastolen aurka jardutea, aspaldiko kontua da.
Nik argi daukat. Nire alabak euskalduntasunean eta herri moduan bizirik iraun dezagun euskararen erabileraren garrantzian adoktrinatuko dituen ikastetxea nahi dut. Euskal hiztunak izan daitezen hezitu ditzaten nahi dut. Eta oraingoz, eta honek hartu duen itxura multikulturala ikusirik, aukera hori ikastolek soilik ematen digute. Eta ez nik nahiko nukeen beste.
Tximino:
Hau da dugun gure sozialismoarekiko eta inklusiboarekiko daukaguna. Zoritxarrez.