Locals only?
Ez naiz Loreak Mendian-ek saltzen dituen kamisetetan Sabino Aranaren irudiarekin batera ageri den esaldiaz ari, Maroto, Le Pen eta Europako eskuin muturreko beste hainbat ordezkarik darabilten mezuaz baizik. Asko dira bere mozorro edo aldaerak: “lehenengo bertakoak”, “lana kentzen digute”, “gu betidanik gara hemengoak”…
Krisi ekonomikoak maiz izan dira diskurtso xenofoboentzako lur emankor, eta Europa aparretan izan duen sistemaren gainbehera behin-betiko honetan ere, agerian geratu da askok ezkutuan zuten jokabidea. Ustez gaizki kudeatutako diru-laguntzak dira aitzaki Gasteizen, Ebola mugetan, Al-Qaeda Frantzian… Baina egia bakarra da: gu jaio garen lur/herri/nazioaren jabe sentitzen dira, eta horrek ematen dizkigun pribilegioak gure sentitzen dituzte, bertakoa ez den inorekin konpartitzeko asmorik gabe.
Jabetza sentimendu horrek ordea, inoiz gutxitan topatzen du arrazoiaren babesa. Errealitatearekin parez pare jarrita, diskurtsoon hutsaltasuna agerian geratzen da etengabe. Gauza bera gertatzen da AEBn ere. Ikusi Arizonan amerikar natibo batek etorkin “ilegalen” kontra manifesatzen ari zirenei emandako lezioa:
Horixe da, argi ta garbi esanda, zeure hitzetan: «Baina egia bakarra da: gu jaio garen lur/herri/nazioaren jabe sentitzen dira». Berriro errepikatuko dut: «Baina egia bakarra da: gu jaio garen lur/herri/nazioaren jabe sentitzen dira». Eta nola halaxe sentitzen dudan, hirugarren aldiz esango dizut: «Baina egia bakarra da: gu jaio garen lur/herri/nazioaren jabe sentitzen dira». Orain kristoren errretolika guay, politikoki zuzena eta enpalagosoa iritsiko da erantzunean, baina bost inporta zait.
“Jabetza sentimendu horrek ordea, inoiz gutxitan topatzen du arrazoiaren babesa.”
Ni ez nago horrekin ados. Esan dut askotan Aberria ez dela lur zati bat, ez eta muga batzuek determinatutako eremu geografiko bat. Aberria herentzia da: gure arbasoek, belaunaldiz belaunaldi garatu, landu eta osatu duten ondarea, historiaren katean gureraino iritsi dena. Herentzia hori materiala da batetik (genetikoa, biologikoa) eta inmateriala bestetik (tradizioa, euskara, kultura). Eta noski, leinu euskaldun horren parte garen heinean, herentzia horren jabetza guri dagokigu.
Baserri batean bizi bazara, eta baserri hori zure familarena izan bada betidanik, baserri horren jabetza zuri dagokizu. Eta jabetza dagokizun bezala, baserri horren mantenuaren erantzunkizuna ere. Kanpotar bati oparitzen badiozu zure familiaren baserria, agian nahiagoko du baserri hori bota, baratza kendu, ganadua saldu eta txalet bat eraiki. Zeren atzerritar horrek ez du zuk baserri horrekin duzun lotura espirituala.
Ba aberriarekin berdina gertatzen da. Euskaldunok, euskal etniakook, eta ez beste inor, gara Euskal Herriaren jabe, eta jabe garen heinean gurea da aberria defendatu eta zaintzeko bete-beharra. Musulmanak badu bere aberria (ummah deitzein diotena), afrikarrak badu bere tribua eta hegoamerikarrak bere herria. Horiei, orokorrean, logikoa den bezala, bost axola zaie euskara eta euskalerria. Guri ordea, teorian, axola behar liguke.
Islamaren auzia modan dagoela: niri interesgarria iruditzen zait erligio, kultura eta bizitzaren antolakuntza sozio-politikoa bezala, gainontzeko tradizio guztiak bezala. Nire ustez komunitate musulmanak musulman izaten jarraitu behar du bere zentzu tradizionalean, eta potentzia imperialisten intromisioaren aurka nago argi eta garbi. Interes ekonomiko eta geoestrategikoak alde batera utzita, ez dut gogoko jarrera misiolari hori, askatasuna eta demokrazia bezalako balore moderno horiek exportatzea jatorri ezberdin bateko zibilizazio batetara.
Baina kriterio bera erabiliaz nago imperialismo islamikoaren (salafismoaren) aurka. Ez dut begi onez ikusten ummah-ren expansioa tradizioz musulmanak ez diren herrietan, ez eta euren lege eta jainkoaren inposizioa. Horrela, inmigrazio islamiar bortitz honen aurka nago erabat, kolonialismo klase bat delako. Azken finean: bakoitza bere etxean eta jainkoa guztienean.
Eta hor datza ezkerraren inkoherentzietariko bat, soilik mendebaldea ulertzen dute Inperialista bezala klaseen baitako ikuspegian. Dirudienez, inperialistak izan daitezke, soilik, lehen munduko potentziak, hirugarren mundukoak definizioz ezin daitezke izan, “patente de corso” deritzona omen dute eta.
Beraz, jarrera jakin bat ari zara kritikatzen, eta ez arraza edo erlijio jakin bat, ala?
Zer jarrera izan beharko luke kanpotar batek zuk (zutar gisa) onar dezazun? Islamiar bati zer eskatzen diozu, ateo edo kristau bihurtzea? Euskara ikastea? Bertso jaialdietara joatea? Denak batera?
Arraza, erlijio eta kultura guztiak dira bidezkoak, baina dagokien eremu tradizionalean. Nik kanpotarra denari ez diot ezer exigitzen, ez da beraien zeregina beraiena ez den herri bat defendatzearen zeregina.
Nik hemengoen jarrera kritikatzen dut, ezin dezu zure etxea babestu eta etxeko ateak edonori ireki. Ez dira bateragarriak.
Euskal Herriaren bizirautea nahi dugu? Hori al da gure lehentasuna? Ba badira abertzaletasunean txertaturiko dogma asko ez direnak horrekin bateragarriak. Kosmopolitanismoa, unibertsalismoa eta modernitateak akabatuko du gure herri zaharrarekin estatu zapaltzaileak baino lehenago
Agian etorkinei ateak itxi aurretik geure gain hartu behar genuke haien etorreraren arrazoietako batzuk, eta gure erantzukizun partea asumitu. Erantzukizun hori, nik uste, gure bizimodutik dator, gure ekonomia eta kontsumo ohituretatik, eta hala hurrupatzen ditugu haien herrialdeetarik asko, maiz beharrenak ere gabe uzten (agian ez guk zuzenean, baina bai gure izenean aritzen diren beste batzuen bitartez). Etorkin asko premiak behartuta datoz, ez gu izorratzearren, baina nola eragiten dugu guk premia horretan? Horixe hausnartu beharrekoa, nire aburuz.
Nik, etorkinen semea, euskalduna, euskal herritarra nahiz nire jatorrizko lurrarena, diotsut: zoazte pikutara zu eta zure teoria existentzialistak andre/jauna.
Ez da hori oso ongi entelegatzen. Euskal herritarra eta jatorrizko beste herri bat, horek ere aski existentzialista dirudi
Ni pikutara joango naiz eta zu ere, eta biok hiltzen garenean Euskal Herriak iraungo du gure seme-alabengan eta haien ondorengoengan baldin eta erantzunkizunez gordetzen badugu. Aldiz, euskaldunon jaiotza-tasa zerotik gertu dagoenean emakume musulmanak erditzeko-fabrikak diren bitartean, gure herria etorkinez lepo itotzen ari denean euskal gazteria tontotua dagoelarik, euskara ikastoletan irakasten den arren geroz eta gutxiago erabiltzen denean, jendeak nahiago duenean farran eta bidaietan pentsatu bere aberrian baino… zein izango da gure seme-alabei utziko diegun herentzia? Ba al dugu guk eskubiderik tolerantzia, elkartasuna berdintasuna eta alako hitz potolo abstraktu eta ambiguoetan babesturik, kanpoko kulturei ateak parez-pare ireki eta gure arbasoek landutako tradizio eta kultura guztia irauli eta hankaz gora uzteko? Ez al da nahikoa pikutara joan Euskal Herria foruen galeraren, espainiar zentralismoaren, nazional-katolizismoaren eta iraultza industrialak ekarritako espainiar inmigranteen kolonizazioaren ondoren?? Klaro, agian gehiengoek ez dakite orain 150 urte gipuzkoa eta bizkaiako%80a baino gehiago zela euskalun helebakarra, orain aldiz ezta %25ak ez ere ez du hitzegiten euskaraz egunerokotasunean. Zein eskubide dugu gure seme-alabei Euskal Herri des-itxuratu eta minorizatu bat uzteko oinordetza gisa? Ingalaterran aurreko urteko izenik jarriena Mohamed izan zen. Ingalaterran! Euskal Herrian, aldiz, 2015ean jaiotako lehenengo umea musulmana izan da. Eta oraindik ere islamofobia eta xenofobia al dira zenbaiten existentzia izorratzen duten mamu bakarrak? joan bitezela pikutara haiek, eta zu haiekin.
Bideoa ikusia neukan eta arrazoi osoa du Natibu Amerikar horrek.
Hori bai, arrazista hoiek ez ziran lehengo inmigranteak izan, lehenago ere jende mordo zapaldu bait zun Amerika, Berain arbasoak Amerikako kolonizatzaileak izan ziren, niretzako gauz arras ezberdinak dira.
EHri dagokionez nik datorrenari gauz gutxi eskatuko nizkion.
1 Euskara ikastea derrigorrez (hau ere bertoko gustiei eskatuko nieke), ta Gaztelerarekin gertatzen dan antzera ikastea dohainik izan beharko zan.
2 Lan egitera etortzea, niretzako etortzen diran gehienak lan bila datozte baina hori bai eskatu behar dela.
Gero Hemengoak edo kanpukuak kontsideratzen badira berdin zait, Ingalaterrara joaten badira Ingelesa eskatuko diete, ez Britaniar sentitzea.
Hori bai, niri sutan jartzen nau “bertoko” (bai hemen jaio dana edo duela mordo etorri dana) askok diotenean etorkinak ez direla integratzen, etorkin guztiak etortzerakoan Gaztelera ikasten dutenean (behartutak bait daude), ta beraiek aldiz hemen duela hamarkadak egonda edo hemen jaiota, ez dira gai ezta egun on esateko.
Ta horrelako mordo ezagutzen ditut.
Ta nik arrazismoaren kontra nago, baina Espainiatik etorritako bat etorkina dena erratea etorkinak etorkinak izateagatik txarrak direla ez dut aguantatzen.
Bere etxea uztera behartuta egon dana jateko ez zulako berdina gertatu zaienetaz hori erratea…
Euskaldunok shock doktrinaren arabera dantzan! Airetun txikitun, airetun aire!