Liburutegi ibiltariak bideari ekiteko prest

Liburutegi ibiltariak bideari ekiteko prest – 

Liburutegi ibiltariak bideari ekiteko prestIkasturte berriarekin Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak proiektuak martxan jarri ditu Galtzagorri elkarteak eta prestatutako liburu-kutxak Gipuzkoako 34 eta Bizkaiko 25 eskola txikietara eramango ditu, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiei esker. Kutxak eskoletara eraman eta aurkezpen-saioak egingo dituzte Galtzagorriko dinamizatzaileek; Imanol Mercerok Gipuzkoan eta Oihana Etxegibelek Bizkaian. Irailaren 25ean hasiko da kutxen herriz herriko bidaia. Gipuzkoan Lizartza, Aia eta Elgeta izango dira kutxak eramango ditugun lehenengo udalerriak eta Bizkaian Mallabia, Amoroto eta Arrankudiaga.

Haurrei zuzendutako liburuez betetako kutxek ikasturte honetan egingo duten ibilbidearen hasiera baino ez da, ekaina bitartean kutxek bi lurraldeetako hainbat udalerritako eskola txikietara iritsiko dira. Proiektuaren xedea da euskarazko haur-literaturan ezinbestekotzat ditugun obrak eskoletara eramatea, hala argitalpen berrienak nola unibertsalak.

Kalitatezko liburu berriekin osatutako liburutegi mugikor hauek ikastetxeetara iristen direnean, dinamizatzaileek bitartekariei eta haurrei liburuak aurkeztu eta haiekin egin ditzaketen jarduerak aurkeztuko dizkiete. Saio hauetan euskarazko haur literaturako genero eta estrategia ezberdinak (irakurketa, ipuin-kontaketa, poesia eta asmakizunak errezitatzea, ilustrazioak erakustea, antzerkia…) erabiliz, irakurtzeko zaletasuna sustatzen saiatzen gara. Haurren liburuekiko jakin-mina pizteaz gain, hauen sormena eta irudimena kkilikatzea.

Kartela

Liburutegi ibiltariak bideari ekiteko prestEgitasmo honen hastapenetik, ikasturtero, afixa edo kartela ilustratzen dute ilustratzaile ezberdinek. Hala egin izan dute, besteak beste, Iraia Okinak, Elena Odriozolak, Belen Lucasek, Antton Olariagak, Mattinek, Jokin Mitxelenak, Aitziber Alonsok, Jon Zabaletak, Ainara Azpiazu ‘Axpi’k edota Estibalitz Jalonek. Kartel hori alfabeto bihurtu zuen Galtzagorri elkarteak 2017-2018. Ikasturtean. Lehendabiziko alfabeto hori Iban Barrenetxeak egin zuen. Aurtengo kartela, alfabetoa oinarri duena, Maite Rosendek egin du.

Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako eta Bizkaiko eskola txikien jarrera eta harrera eskertu nahi ditu, haiek gabe ezinezkoa litzatekeelako liburu-kutxa ibiltariok beren ibilbidea egitea. Guztion elkarlanari esker, beste behin ere Liburuen Altxorreko eta Liburu Ibiltarietako kutxak errepidean dira!

Liburutegi ibiltariak bideari ekiteko prest

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.