LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Egunean
LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Egunean –
Aurten ere, LGTBIQ+fobiaren nazioarteko egunean, asko atsekabetzen gaitu egun horrek oraindik ere beharrezko izaten jarraitzeak. Urtebete ere ez da igaro Samuel Luiz gazte galegoa indarkeriaz hil zutela eta, hori gutxi balitz, serieko hiltzaile baten kasua ezagutu dugu azken asteotan. Erasoek, irainek, isekek eta diskriminazioak ohiko izaten jarraitzen dute eta Gehituk ez ditu horiek arau orokor gisa hartu nahi.
Euskal Autonomia Erkidegoak egindako txostenen arabera, areagotu egin da gorroto gertakari eta delitu kopurua azken urteotan, 2021ean batez ere.
Horregatik, agintariei eskatzen diegu kolektiboa babesteko eta gure eskubideak defendatzeko premiazko neurri eraginkorrak har ditzatela. Halaber, deia egiten diegu gertakariak argitzeko beharrezko giza baliabide eta baliabide materialak eskain ditzaten eta biktima eta senideei dagokien arreta eman diezaieten, bereziki hildakoak egon diren kasuetan. Izan ere, hala egin ezean ez dira gure eskubideak bermatzen ariko.
Halako gertakariak ekiditeko eta erasotzaileak zein gizartea berrezteko prebentzio-politika eraginkorrak sortu behar dira. Horregatik, biktimarioekin modu pertsonalizatuan lan egiteko planak sor ditzatela eskatzen dugu, horiek direlako euren portaera aldatu behar dutenak; ez, ordea, modu askean bizitzera animatzen ditugun LGBTIQ+ pertsonak. Isiltasunak ez gaitu babesten, isolatu baino, eta Gehituk uste osoa dauka kolektiboaren indarrarengan.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzari eta Parlamentuan ordezkariak dituzten alderdi politikoei eskatzen diegu elkarlanean aritu eta neurri praktikoak hartzeko batu daitezen. Besteak beste, funtsezkoa iruditzen zaigu euskal lege integral baten bidez legezko esparru bat egituratzea, funtzio pedagogiko argiak dituena eta kolektiboari aho batez babesa adierazten diona dauzkagun problematika eta biolentzia sistemikoaren aurrean. Lege espezifiko, transbertsal eta integral bat behar dugu indarkeria espezifiko zein transbertsalarekin amaitzeko.
Gizartea sumindu egiten da eta babestu egiten gaitu, eta hori aintzat hartzen dugu. Baina, ez dugu ahazten gertakari horien guztien atzean dagoen LGTBIQ+fobia. Gizarteari eta, batez ere, instituzioei eskatzen diegu LGBTIQ+ pertsonen aurkako indarkeriaren kontrako protesta eta mobilizazioak egiten jarrai dezaten.
Jende askoren oinarrizko eskubideen defentsa dago jokoan, baita euskal gizartearen eta instituzioen konpromisoaren inguruko irudia ere.
LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Egunean
“Euskal Autonomia Erkidegoak egindako txostenen arabera, areagotu egin da gorroto gertakari eta delitu kopurua azken urteotan, 2021ean batez ere”.
Txosten berean azpimarratzen da dokumentatu diren gertakari “LGTBIQ+fobikoen” %40 T kolektiboak sufritu dituela. Nola izan liteke hori? Ba, honelaxe:
Sarean bilaka, aurkitu ditut txostenean “eraso” eta “gorroto diskurtso” gisa dokumentatu diren gertakari batzuk:
– Trans legearen kontrako elkarretaratze feministak.
– Sare sozialetan pertsona eta talde transaktibistak “mespretxatzea eta burla egitea”.
– Pankarta edo grafiti ustez transfoboak.
– Ikastetxe bateko eskolaz kanpoko hitzaldi batean, ikasle batzuk “eztabaidan” sartzea, ikaskide batzuk gaizki sentiaraziz.
– “Haur trans” (sic) bati osakidetzan NANa eskatzea.
– Testosterona hartzen hasia den transmaskulino bati Osakidetzan obuloak izoztea ukatzea. Osakidetzan, soil-soilik trans pertsonei eskaintzen zaie esperma eta obuloak doan izozteko zerbitzua (?!), BETI ERE hormonak hartzen hasi baino lehen.
Gay, lesbiana eta bisexual dezente konturatzen ari dira haien aldarrikapen eta interesek ez dutela batere zer ikustekorik TQ+ agendarekin. Are gehiago: puntu askotan bateraezinak dira eta kontraesanak gero eta nabarmenagoak dira.
Bestalde, Gehituk, ofizialki, bere izena emakume pobreen ugaltze esplotazioa legeztatzearen alde konprometitu du eta haren aldeko presio taldea da.
Gestazio subrogatua ezin da sartu homosexualen eskubideen agendan. Kriston kopeta behar da. Gizon homosexual pijoz osatutako taldetxo batzuek eskatzen duten kapritxo burgesa da, ez eskubide bat.
Mantangorri, ikusten duzunez, genero-ideologiaren olatu berri honetako “ofendiditoentzat”, iritzi desberdinak adieraztea eraso ikaragarri bat da, txosten ofizialetan eta estatistiketan jasotzeko modukoa. Gauza bera esan daiteke artikulu honen idazleari buruz; izan ere, erasotzat hartzen du Macarena Olonaren diskurtso politikoa bera ere, nahiz eta, nire iritziz, diskurtso hori, gustukoa izan zein ez, guztiz legitimoa izan.
“Macarena Olonaren diskurtso politikoa, LEGITIMOA…
Madrilgo kongresuan, Aitor Esteban batek humanismo kristaua, ideal demokratiko-liberalak, “euskaldun hitza” aipa ditzake; ideal eder eta nobleak arruntean. Oskar Matutek, era berean, defenda dezake gizateria kapitalaren kateetatik askatzeko proiektu historiko bat, sozialismo edo komunismo (segun) izenekoa.
Igual biek diotena okerra da edo gezurretan ari dira. Edonola, bata nahiz bestea ideal jaso ilustratu batzuen alde mintzatzen saiatzen dira.
Beste mugimendu politikoetan, berriz, iruditzen zait ez dutela disimulatzen. Hasieratik argi utzi nahi dute zaborra direla.
Ideologia eta pertsona batzuek ez dute eztabaidarik merezi. Eta horietatik, bala bat erruki izatea da.
Gaur irratia piztu eta LGTBItaz ari ziren. Berria egunkarian sartu eta homofobia gora eta behera. Etxera etorri eta etxekoei galdetu diet gaur egun bereziren bat al den. Itxuraz gaur LGTBI eguna da. Baina kontua da, galdetzen dudan guztietan LGTBIren eguna dela eta ez dakit zer gertatzen den, astero eguna ospatzen duten edo zer. Potrotaraino eta gehiago nago mugimendu honekin. Nazka-nazka eginda. Ez dakit nork, baina sekulako finantziazioa dute. Nire babesik ez dute inoiz izango, inoiz. Eta nire umeak ere horrela heziko ditut. Nazka ematen didate.
Berez, gaurko egunarekin ospatzen da 1990ean Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ezabatzea erabaki zuela. “Homofobiaren kontrako eguna” zen, orain “LGTBIQX+fobiaren eguna” bihurtua.
Pixkanaka alfabetoaren letra guziak bereganatu nahi dituen mugimenduan, gaur egun, kategoria identitarioak eta are subkultura urbanoak, besteak beste, ari dira nagusi bilakatzen, homosexualen eskubide zibilen aldarrikapenen kaltean. “TQ+”-ak den-dena bereganatu du.
Zer da “transfobia”? Pertsonak gustoko ez duen genero gramatikala edo izena erabiltzea (missgendering), transexualitatea eta genero-disforia osasun mentaleko arazoak direla argudiatzea (patologizatzea), “haur trans”-ik ez dela existitzen esatea, sexua kategoria biologiko objektibo eta aldaezina dela esatea (biologizismoa), emakumeen espazio babestuetara gizonezkoei sarbidea debekatzea, trans deklaratzen diren kirolariak berdin-berdin beren sexukoekin lehiatu behar direla uste izatea …
Oro har, esaten duten guztiari arrazoia ez ematea jokabide FOBIKOA da, eta gorroto delitua izan daiteke. Jendeak lana gal dezake antzeko iritzirik emanez gero.
“Eta horietatik, bala bat erruki izatea da.” Mantangorri, argituko didazu, mesedez, zer esan nahi duzun horrekin? Ez dut ulertu.