Lexiko-egiaztatzailea eta lematizatzailea Hiztegi Batuko azken aldaketetara egokituta
- IDITE eta euLEMA tresnak etengabe eguneratzen ditu UZEIk.
- Euskaltzaindiaren azken erabakietara egokitutako emaitzak eskaintzen dituzte orain tresna horien doako demo-bertsioek.
Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia bateratzeko Euskaltzaindiak hartu dituen erabakietara egokitu du UZEIk IDITE egiaztatzailearen oinarri den euLEX euskararen datu-base lexikala, 130.000 sarrera inguru biltzen dituena.
Aldaketa horietako gehienak erabili edo hobe markak dituzten formetan egin ditu Euskaltzaindiak, baina badira bestelako berrikuntzak ere (sarrera berriak, ezabatutako formakā¦).
Beraz, orain IDITE lexiko-egiaztatzailearen analisia ere Euskaltzaindiaren azken erabaki horien araberakoa da, doako demo-bertsioan ikus daitekeen bezala (http://www.uzei.com/online/idite).
Bestalde, euskararentzat garatutako euLEMA lematizatzaile automatikoan ere ageri dira orain aldaketa horiek; izan ere, IDITE bezala, lexikorako araugintzaren arabera UZEIk etengabe eguneratzen duen datu-base lexikalean oinarritzen da euLEMA ere.
euLEMA lematizatzailearen demo-bertsioa http://www.uzei.com/online/eulema helbidean dago erabilgarri.
Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan egindako azken aldaketen inguruko argibide gehiago, hemen.