Letamendia eta Uriarteren arteko Katedra gatazkak hedabideetara jauzi egin zuenekoa

10 urte pasa dira. Edurne Uriarte eta Francisco Letamendia. Ermua eta Lizarra. Unibertsitate gatazka bat auzi politiko bihurtuta. Polemikaren harira, Leioako EHUko irakasleen arteko bandoak marraztu zituzten hedabide batzuek. 

Zientzia Politikoetako Katedra bat medio, ideologia politiko kontrakoak zituzten bi pertsonen arteko gatazka piztu zen, 2002 urtean.

    • Edurne Uriarte, Ermuko Foroaren sortzailea eta espainiar sozialista. ETAk 2000an, fakultateko igogailuan lehergailua jarri zuen, bera ei zen helburua. Egun, Espainiako Hezkuntza Ministroaren emaztea da Uriarte. Martxelo Otamendik salatutako torturez barre egin zuen.

  • Francisco Letamendia, Ortzi, HBko ordezkaria eta Burgosko prozesuan abokatua. Argian publikatu zenez, Letamendiak esan zuen: «Espainiako inguru akademikoetan estereotipo bat sortu dute nire gainean: nazi, arrazista eta ETAren aldeko terroristarena»


Katedra horrek atzera eta aurrera egin zuen: lehena Edurne Uriarterentzat, gero, honek kexa jarrita, Francisco Letamendiarentzat. Azkenik, hilabete batzuk beranduago epaile batek Uriarteri itzuli zion.

Euskal Herriko Unibertsitatea Espainiako komunikabideen erdigunean jarri zen gertaera publiko egin zenean, tesia, argia: Francisco Letamendiari katedra itzultzea, “abertzale erradikalen” presioaren ondorioa zen, ez erabaki akademikoa. Mariano Raxoik ere eztabaidan parte hartu zuen esanez “lotsagabekeria” zela Letamendiari eman izana Katedra.

Francisco Letamendiak, ordea, argudiatu zuen bere ibilbide akademikoa aberatsagoa zela. Ortziri Katedra ematearen alde 130 irakaslek egin zuten, Uriarteren alde 71 pertsonak.

El Pais egunkariak “Lizarra frente a Ermua en la UPV” titulatu zuen auzia.

Horrelakoak irakur zitezkeen prentsan Leioako fakultateko irakasleei buruz:

“El escenario es el Departamento de Ciencia Política y de la Administración de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación de Leioa (Vizcaya), un centro que resume el debate ideológico en Euskadi. De él han surgido bastantes de los profesores que son referencia de la resistencia cívica e intelectual contra la barbarie de ETA y los excesos del nacionalismo etnicista. Pero la facultad reúne también un importante grupo de docentes caracterizados por su alineamiento con el abertzalismo, especialmente con su expresión más radical. Sin duda, no fue casualidad que el primer atentado perpetrado por ETA dentro de la UPV sucediera en este centro. Se produjo el 18 de diciembre de 2000, pero la casualidad quiso que fallara el mecanismo que debía activar el paquete de 3,5 kilos de dinamita colocado en un ascensor. Su destinataria era Edurne Uriarte.”

2 pentsamendu “Letamendia eta Uriarteren arteko Katedra gatazkak hedabideetara jauzi egin zuenekoa”-ri buruz

  • Garai horretan Zientzia Politikoak ikasten nenbilen Leioan. Bai bonba famatua jarri zutenean (gure gela izan zen desalojatu zuten azkena (euskarazko gela ginelako???)eta bai katedran sortu zen eztabaidarekin. Lotsagarria iruditu zitzaidan arrazoi politikoak lorpen akademikoen gainetik jartzea!

  • Amonamantangorri 2012-02-16 16:58

    Gogoratzen dudanez, Letamendiak ETBren kameren aurrean esan zuen bonba hura jarri zutenak ezin zirela burutik sano egon.

    Edurne Uriare, Gotzone Mora, Fernando Savater, Iñaki Ezkerra,… Non ote dabiltza orain?