Leitzako Orantzaroa-Olentzero [dokumentala]

Leitzako Orantzaroa-Olentzero (dokumentala) –

Leitzako Olentzero edo Orantzaroaren inguruko kontuak jasotzen ditu dantzan.eus ataritik dakargun dokumental honek.

Dokumentalean hainbat herritarren testigantzak eta Orantzaroari lotutako erritu eta xehetasunak jaso dira. Leitzan Olentzero panpinak egin izan dira etxe eta baserrietako atari eta leihoetan jartzeko: amona xaharra, sorgina, arrantzalea, segalaria, dantzaria…

Abenduaren 24an su berria egiten zen; zaharra dena baztertu eta berria egin. Familiako kide guztiek banaka egur puska bana uzten zuten su berrian Olentzero ospatzeko, eta enborra handia ere aukeratzen zen egun horretan erretzeko; enbor berezia, ordu luzez, edo egunetan irauteko.

Batzuk Orantzaro janzten ziren egun horretan, eta umeei jarraika ibiltzen ziren. Janzkera aldetik maindire batekin eta buruan kalabaza jarrita. Orantzaro panpinen buruak egiteko ere askotan kalabaza erabiltzen zen. Begi-zuloak egin, sudur-zuloak, aho-zuloa, barrutik ongi hustu, eta kandela pizten zitzaion.

.

Zuzendaria: Xabier Unanua Goikoetxea.

Sortzaileak eta gidoia: Juan Mari Barriola Gogortza. Fernando Oiartzun Sagastibeltza.

Ekoizlea: Alke.

Elkarrizketatuak: Patxi Barriola Zabaleta, Migel Sukuntza Sagistibeltza, Epifamia Zabaleta Gogortza, Maria Jesus Sagastibeltza Zabaleta.

Leitzako Orantzaroa-Olentzero (dokumentala)Leitzako Orantzaroa-Olentzero (dokumentala)

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, geure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Leitzako Orantzaroa-Olentzero [dokumentala]”-ri buruz

  • Kalabaza zulatua hil baten buru-hezurraren irudia da, eta Olentzerok buru hori eramaten badu, seinalea berak ere hil bat irudikatzen duela, Domu Santu gauaz ibiltzen diren kalabazek bezala. Horrekin nola uztartzen dira Amalur eta eguzkia indartzeko erritoak? Atx!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude