Lehiakortasuna

Euskara eremu sozioekonomikoan txertatzea estrategikoa da hizkuntzaren normalizaziorako. Eta enpresen ikuspegitik, euskara txertatzea estrategikoa al da?

Enpresentzat eta era guztietako entitateentzat lagungarri da euskara euren organizazioan txertatzeko neurriak bere egitea, euskaran inbertitzeak onurak baitakarzkio enpresari. Hala diote horretaz jabetu diren enpresek, euskara euren jarduna lehiakorrago egiteko erremintatzat dutenek.

guillermo dorronsoro

Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren Lehiakortasunari buruzko 2013ko txostenean begiratzen badugu, ordea, ez dago hizkuntzen edo hizkuntza-kudeaketaren aipamenik. Ez da alor hori aztertu lehiakortasunari lotuta eta, horrenbestez, datuetan oinarrituta ez dago esaterik euskararen erabilerak enpresen lehiakortasuna handitzen duenetz. Hala ere, Orkestrako Maria Jose Arangurenek esaten duen bezala, enpresek herrietan errotuta egon behar dute, eta herriarekiko erantzukizuna behar dute. Enpresak, langileak eta lurraldeak balioa sortzen dute, eta horrek konpromiso bat eskatzen du. Eta konpromiso horrek lehiakorrago egiten du enpresa. Euskara hor kokatu behar da.

Guillermo Dorronsorok ere, iazko Enpresarean azokan, sustraiak eta hegoak dituzten pertsonak behar ditugula adierazi zigun. Hegoak kanpora joan eta herrialde ezberdinetako esperientziak ezagutzera joateko eta hemengoa aberasteko; eta sustraiak, nora itzuli nahi dugun jakiteko eta joaten garen lekura joanda ere, bertako ohiturak eta sustraiak aintzat hartzeko. Sustraiak ditugu eta sustrai horiek enpresetan txertatu behar ditugu. Hizkuntza sustraiaren parte da, zaindu beharreko aldagaia.

Hortaz, gure diskurtsoaren funtsa, euskara euren egunerokotasunean txertatzen ari diren enpresetan diharduten pertsonen iritzietan eta pertzepzioetan oinarritu dugu: euskara lagungarria da merkatuan lehiakideek baino posizio hobea irabazteko garaian, bezero kopurua handitzeko, merkatu berrietan sartzeko edo-eta etekinak areagotzeko; produktu eta zerbitzuak bere hizkuntzan eskaini behar zaizkio bezeroari, harreman-hizkuntza berak hautatu behar baitu, produktu eta zerbitzuak lehiakorrak eta kalitatezkoak izango badira; euskara gertutasun eta konfiantzaren adierazgarri da; barrura begira ere, enpresarekiko atxikimendua areagotu eta motibazioa indartu egiten da lanean ari diren pertsonengan, etab.

Enpresek hizkuntzak kudeatzen dituzte, inplizituki edo esplizituki. Lan tresna izanik, ezinbesteko dute hizkuntzen kudeaketa, lehiakorrak izango badira. Euskaraz ekimen enpresarialak abiatu eta garatzen ari dira; adibideak hor daude. Horrez gainera, eremu hau ikertzeko garaia da, euskarak lehiakortasunean nola eragiten duen ikertzekoa.

Euskaltzalea

2 pentsamendu “Lehiakortasuna”-ri buruz

  • Ugaitz Iturbe 2013-10-30 16:33

    Gizarte kapital handia izateak lurralde bat lehiakorragoa bihurtzen du; nire ustean hizkuntza propio bat izateak (beti ere eleanitza izanda) gizarte kapital hori handitzen laguntzen du, lurraldearen lehiakortasuna handituz.

  • Orkestrarekin ez nago ados 2013-11-05 11:29

    2005ean ikerketa bat egin zuten CILT britainiar erakundeak eta nazioarteko ikerlari talde batek, elkarlanean, Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura zuzendaritzak aginduta, eta ondorioak argitaratu zituzten txosten honetan: “ELAN: Effects on the European Economy of Shortages of Foreign Language Skills in Entreprise”

    Ondorio nagusiak:

    “A significant amount of business is being lost to European enterprise as a result of lack of
    language skills. On the basis of the sample, it is estimated that 11% of exporting European SMEs
    (945,000 companies) may be losing business because of identified communication barriers.”

    “Analysis of the findings from the survey identified a clear link between languages and export
    success. Four elements of language management were found to be associated with successful
    export performance: having a language strategy, appointing native speakers, recruiting staff
    with language skills and using translators and interpreters. There could be very significant gains
    across the whole EU economy if all exporting SMEs employed these techniques.”

    Eta aurrerago:

    ….

    “A Little Language Can Make a Big Difference Learning languages can prove useful throughout your life and is not exclusively for those organisations that plan to export. This study features two small businesses who have found language learning to be of benefit for them.

    Languages an integral part of business
    The UK oil industry has acknowledged Catalist as the definitive source for petrol station
    information in the UK. The company now delivers a range of products and services across the
    world in local languages.”