Lehendakarigaiak twitterren
Lehendakarigaiak twitterren
Hauteskunde kanpaina hastear dela, CodeSintax-ek Umap tresna erabilita egin duen ikerketa interesgarria argitaratu du Sustatuk; lehendakarigaien Twitter kontuak aztertu ditu. Nola eta noiztik darabilten Twitter edo zein den txiolariena… ertz askotatik aztertu dituzte kontuak. Salabardoak, euskerazko jardunari buruzko atalari erreparatu dio.
.
Euskararen erabilera: %25-30 inguru hautagai abertzaleetan; %0 inguru konstituzionalistetan
…
Euskararen erabilerari dagokionez, espero zitekeen moduan, batzuen eta besteen arteko aldea nabarmena da. Beti ere 2016ko datuak hartuz, gutxi gora-behera, euskararen erabilera %25 inguruan dabil hautagai abertzaleen kasuan (eta ez oso urruti Pili Zabalaren kasuan), eta hutsetik oso gertu gainontzekoetan. Euskara-erabileraren datuak bat datoz, gutxi gora-behera, 2015eko hauteskunde bezperan jasotakoekin.
Sustatu.eus | Lehendakarigaien 2016ko txioen datuen taula © cc-by-sa: umapeu
.
Arnaldo Otegik darabil gehien euskara, baina gaztelaniaren azpitik (bere txioen %30 euskaraz dira eta %36 gaztelaniaz). Hori bai, horretaz gain, txioen beste %15-20 inguru elebidunak ditu Otegik (ezin da zehatz jakin automatikoki; goiko taulan “sailkatu gabe” kategorian sartzen dira). Iñigo Urkulluren kasuan %72 da gaztelaniaz eta %24 euskaraz; Pili Zabalaren kasuan ere, proportzioak oso antzekoak dira (%76 vs. %21). Estatistika horietan sartzen dira hautagaiek euren kontuen bitartez zabaltzen dituzten mezu guztiak (txio zuzenak zein bertxioak). Ekuaziotik bertxioak kentzen baditugu (eta bakarrik mezu zuzenak aztertzen baditugu), euskararen erabilera zertxobait igotzen da: %38 Otegik (gaztelaniaz baino gehiago), %30 Zabalak eta %27 Urkulluk.
Gainontzeko hautagaien artean, euskararen presentzia oso txikia da, edo hutsa: Mendiak %6,3 (gehienak bertxioak), De Miguelek %0,37 eta Alonsok %0,0.
Beste hizkuntza batzuen agerpena erabat anekdotikoa da hautagai gehienen kasuan. Otegi da bakarra beste hizkuntza batzuetan maiztasun minimo batekin txiokatzen duena: %7 ingelesez eta %1 frantsesez. Nicolás de Miguelek ere txiokatzen du oso tarteka (%4 ingelesez eta %1 frantsesez) eta Urkulluk eta Mendiak txio solte bakan batzuk besterik ez (%1); beste bi hautagaiek hori ere ez.
Beste txioak, %100 arte, “sailkatu gabeak” dira (eleanitzak direnak, laburregiak automatikoki aztertzeko, emotikono-irudi-traolaz bakarrik osatuak, eta abar). Goiko taulan dauzkazue datu guztiak eta lotura honetan hizkuntza detekzio automatikoaz argibide gehiago.
Bestalde, hautagai bakoitzaren hizkuntza-erabileraren datuen grafikoak hauexek dira, 2016ko datuekin.
Iñigo Urkullu
Arnaldo Otegi
Idoia Mendia
Alfonso Alonso
Pili Zabala
Nicolás de Miguel
* Ikerketa Arnaldo Otegiri bozetara aurkeztea debekatu baino lehen egindakoa da.
Noiz jarriko dute Lehendakarigai izateko baldintzen artean euskara derrigorrean jakitea?? Lotsa minimo bat izango balute euskaltegian izena emanda egongo lirateke hautagai hauetako pare bat gutxienez.