Zabalik da Durangoko Azokan izena emateko epea: baDAtor 51. edizioa!

Zabalik da Durangoko Azokan izena emateko epea: baDAtor 51. edizioa!

Zabalik da izena emateko epea: baDAtor 51. edizioa!

durango2

 

Zabalik da abenduaren 2tik 6era egingo den 51. Durangoko Azokan izena emateko epea. Edizio berri honetan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-ekoizleek www.durangokoazoka.eus atarian egin ahal izango dute eskaria irailaren 30era bitartean.

Aukera ezberdinak: erakusmahai osoa, erdia edo auto-ekoizleen gunea

Bere produktuak Durangoko Azokan izan nahi dituenak, hainbat aukera ditu. Araudian jasotako irizpideen arabera -Azokaren webgunean ikusgai-, interesatuak erakusmahai osoa, erdia edota hainbat partaiderekin batera partekatutako auto-ekoizpenen gunea kontratatu ahal izango ditu.

Eskaera online egingo da Durangoko Azokaren web orrian. Aurretik parte hartu dutenek beren erabiltzaile izenarekin egin beharko dute; aldiz, lehenengo aldiz Azokara datozenek beren burua erregistratu beharko dute lehenbizi “expositore” gisa. Hurrengo pausoetan, aukeratzen da stand mota.

Auto-ekoizleen guneari, dagokionez, behin izen-ematea amaituta, eremua nola partekatu adosteko bilera bat antolatuko da (espazioaren dekorazioa, txandak…).

Durangaldeko argitalpenak

Gerediaga Elkarteak eskualdeko sortzaile, elkarte eta erakundeei inolako kosturik gabe Durangoko Azokan beren produktuak erakusgai eta salgai jartzeko aukera ematen die. Azokaren araudi nagusia betetzeaz gain, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar du eskatzaileak. Produktu guztiak “Durangaldeko argitalpenak” bezala erakutsiko dira. Izena-emateko Gerediaga Elkartera jo behar da.

Aurtengo Azokari begira kontuan hartu beharreko beste hainbat data

  • Urriaren 1etik aurrera izena-emateko aukera izango dute beren lanak Azokan zuzenean aurkeztu nahi dituzten sortzaileek.
  • Ikasle Eguneko tailerretan izena-eman nahi duten ikastetxeek irailaren erdialdetik aurrera egin ahal izango dute.
  • Boluntarioek urrian eman ahal izango dute izena.

 

Zabalik da Durangoko Azokan izena emateko epea: baDAtor 51. edizioa!

Zabalik da Durangoko Azokan izena emateko epea: baDAtor 51. edizioa!