Sei lehendakarigai, sei blog: Zuk zeuk juzkatu
Akaso zuk argi izango duzu nori bozkatu. Akaso azken unera arte itxaroten duzun horietakoa zara. Akaso ez duzu bozkatzeko intentziorik. Edo arrazoi bila ari zara hari edo honi babesa emateko #U21-ko hauteskundeetan. Hautagaiak haien sareko bitakoratik, haien 2.0 profiletik aurkeztea interesgarria zaigu ZuZeun. Hainbeste diote blogek haien egileez! Hala akaso ez?
Esan daiteke Euskal Herrian sarean indarrez sartu ziren lehen bozak 2009ko EAEko hauteskundeak izan zirela. Pop politikaren, igaro berri ziren AEBtako hauteskundeen, hatsa zerion Erkidegoko “demokraziaren festari”. Telebistara edo egunkarietara mugatu ohi zen borroka mediatikoa sarera ere iritsi zen. Gogora ditzakegu Ibarretxeren ataria, berdez tindatua, edo eta askotan aldatu izan den Patxi Lopezen bloga. Basagoitik ere 3.0 iradokitzaile horrekin apaintzen zuen gunea. Noski ezker abertzalea legez kanpo zen, eta beraz ezin haren blogez eta abarrez hitz egin lehen hauteskunde 2.0 horiek oroitzean.
Oraingoan bai, oraingoan guztiak ditugu aurkari eta autengoak ere emango du zer esana amarauna bitarrean. Patxi Lopezek irteera pistoletazoa eman zuen, “Garaitzeko aurkezten naiz” sinestezin harekin. Eta gutxira, Laura Mintegik bere atari berria aurkeztu zigun twitterreko bere kontutik, bertan euskaraz eta “noizean behin” gazteleraz idatziko zuela iragarriz.
Gaur hasi naiz blogarekin. Tarteka-marteka idatziko dut, gaztelaniaz ere bai, noiz edo behin. lauramintegi.net Solaserako gonbitea da.
— Laura Mintegi (@lauramintegi) Iraila 3, 2012
Baina ez ditzagun ahaztu Iñigo Urkullu (EAJko hautagaia), zeinak, Vimeoko kontura igotzen dituen bideoak publikatzen baitituen (Portzierto, oso txukunak) eta Antonio Basagoiti, bideoblogaz “Pop politikatik harago” joan nahi duen buruzagi popularra. Bestalde, Mikel Aranak eta Gorka Maneirok blogspoteko kontu xinple batean idazten dute; batak ‘Parlamentutik’ eta besteak arrosaz idatzitako bere izena goiburutzat duen koadernotik.
Hona hemen haiek begiratzeko leihoak, zuk zeuk juzkatu!
Iñigo Urkullu
- Helbidea: http://blog.urkullu.eu/
- Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz antzeko proportzioan
- Edukia: Testuak, irudiak eta bideoak
Laura Mintegi
- Helbidea: http://lauramintegi.net/
- Hizkuntza: Euskara (eta salbuespen gisa gaztelera)
- Edukia: Oraingoz testua (bloga berria da)
Patxi Lopez
- Helbidea: http://www.patxilopez.com
- Hizkuntza: Gazteleraz (eta salbuespen gisa euskaraz)
- Edukia: Testua batez ere, noizean behin argazki edo bideoren bat. (Itsuentzako, artikuluak entzuteko aukera)
Antonio Basagoiti
- Helbidea: http://www.antoniobasagoiti.com/sitio/index.php
- Hizkuntza: Gazteleraz (eta salbuespen gisa euskaraz)
- Edukia: Testuak, irudiak eta bideoak
Mikel Arana
- Helbidea: http://parlamentuan.blogspot.com.es/
- Hizkuntza: Gazteleraz (eta salbuespen gisa euskaraz)
- Edukia: Testuak batez ere, eta irudiak noizean behin
Gorka Maneiro
- Helbidea: http://elblogdegorka.blogspot.com.es/
- Hizkuntza: Gazteleraz
- Edukiak: Testuak
EQUO Euskadiko hautagaia Aitor Urresti da: http://mugatik.wordpress.com/