XXI. menderako tekno-otoitzak

wearabletech 

Denborak aurrera egin ahala, gure bizimodu eta ohiturak aldatuz joan dira. Ikusi besterik ez dago egin behar geure aiton-amonak nola bizi ziren eta gu nola bizi garen. Elikadura, lan-sistema, familia egiturak, sinesmenak eta abar oso bestelakoak dira. Geure aiton-amonen garaian, lana, familia eta erlijioa ziren gizarteko oinarri nagusiak. Gaur, aldiz, aisia eta teknologia direla esan genezake. Teknologia bihurtu da gure jainko berria; horregatik, ezinbestekoa da otoitz zaharrak egungo paradigma berriari egokitzea:

 

Gurutze santua

Softwarearen, hardwarearen eta WiFiaren izenean, amen.

Internet geurea

Internet geurea ziberespazioan zarena
santu izan bedi zure izena
etor bedi konexio unibertsala
izan bedi oso azkarra
kablez bezala, wifiz ere.

Emaiguzu gaur egun honetako konexioa
barkatu gure ortografia
guk ere zure noizbehinkako mantsotasuna
barkatzen dugun ezkero
eta ez gu eroaldira eraman
baina atera gaitzazu ezjakintasunetik
amen.

Agur Google

Agur Google graziaz betea, internet da zurekin,
bedeinkatua zara zu bilatzaile guztien artean
eta bedeinkatua da, zure posta zerbitzua, Gmail.
O Google internauton gidari.
erregutu egizu gu ezjakinon alde,
orain eta gure heriotzako orduan.
Amen.

Mac-a piztu aurreko esker-ematea

Steve Jobs
Eskerrik asko danagaitik.
Steve Jobs,
ordenagailu onenen egileak
bedeinkatu dezala
gure Mac eta OS sistema eragilea.

Eskerrak ematen dizkizugu, Steve Jobs, zure sormenetik jaso dugun eta erabiltzera goazen ordenagailu paregabe honegatik. Amen.

Bedeinka gaitzazu, Steve Jobs, eta bedeinkatu erabiltzera goazen Mac hau. Trebeziaz eta adimenez erabil dezagun, zure nahia den bezala. Amen.

 

 

erlijioa, gizartea, Teknologia

UDAZKEN KOLOREAK