Legearen zaindaria

Legearen zaindaria

Kafkaren ipuin ezaguna film labur zoragarri bihurtu zuen Orson Wellsek. Hemen ikus dezakezue, gaztelaniazko azpitituluekin.

Kafka, idazle handia izateaz gain, abokatua zen; eta ipuinean, bere ikuspegia ematen du legeez.

“Legearen zaindariak” ipuina metafora bat da, interpretazio asko izan ditzakeena. Baina argi ikusten da zaindariak ez direla zaindari, legearen jabeak dira, altxor pribatu baten jabeak, hitz konplexuak, abokatuak, bitartekariak, interes ezkutuak; herritarrak defendatzeko baino, dominatzeko tresna.

Herritarrak beldurra sentitzen du zaindariaren aurrean, justiziaren aurrean. Eta ez du justiziaren atea zeharkatuko. Ez dago justiziarik berarentzat, ez da inoiz justiziarik egongo, ez baldin badira ziurtatzen zaindarien gardentasuna, argitasuna, interesak eta independentzia. Ez dago justiziarik berarentzat, nahiz eta atea formalki zabalik egon berarentzat.

Egun hauetan, tamalez, demokrazia eta oinarrizko giza eskubideak legearen zaindarien esku daude. Beste behin, legearen zaindarien esperoan geratzen gara euskaldunok.

Legearen zaindaria

Legearen zaindaria
giza-eskubideak, Kafka, Legea
Eneko Etxeberria

Azpeitiako alkatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude