Le Journal du Pays Basque – Euskal Herriko Kazetak atea ixten du

journal_foto610x342

Ipar Euskal Herriko kioskoetan 12 urtez egon eta gero bihar abenduak 21 argitazalaaratuko du bere azken zenbakia frantsesez idatzitako Le Journal du Pays Basque-Euskal Herriko Kazetak (LPB-EHK). Hegoaldean Gararekin batera dohainik banatuko dute bihar kioskoetan.

Sud-Ouest egunkariaren monopolioari aurre egiteko eta Euskal Herriko borrokak eta ikuspegiak zabaltzeko asmoz sortu zuten LPB-EHK. Sud Ouest egunkariaren jabeek Vocento taldeko partaideak dira, Hego Euskal Herrian El Correo Español eta El Diario Vasco haien ikur nagusiak direlarik.

sudouest.750

Horrela laburbiltzen du bere zuzendaria Antton Etxeberrik Le Journal du Pays Basque-Euskal Herriko Kazetak egindako lana:

“Bestalde, Ipar Euskal Herria eta hemengo eztabaidak aitzinarazi ditugu: ikastolak, erakundeak, gatazka politikoa, presoak… Ekarpena handia izan da. Jendarteari gako batzuk ulertarazi, eta ikuspegiak aldatzea lortu dugu. JPB hor izan ez balitz, beharbada Nafarroa Beherean autobidea egina zuten”.

Arazo ekonomikoak dira itxieraren arrazoia; Instituzioak kudeatzen dituzten alderdi politikoen boikot ekonomikoa, salmentaren beherakada, Gara egunkariak ematen zion sostenguaren desagerpena, publizitatearen gutxitzea, bilatu baina aurkitu ez duten laguntza … azkenean pertsiana jaistera behartu dute.

Urte guzti hauetan pairatu duten boikot instituzionalari buruz honako hau esaten du Antton Etxeberrik:

“Independentzia lortu dugu, baina ordaindu egikazeta.infon dugu.”

LPB-EHKren egitasmoarekin lotuta dagoen euskara hutsezko Kazeta.info atari digitalak sarean jarraituko du, baina etorkizuna bermatuta eduki gabe eta finantzatzeko kanpainaren emaitzaren arabera.

Etorkizunari begira argi daukat zeintzuk diren beharraK:

“Sud-Ouest-en eta irrati publikoen pareko zerbait izan behar dugu hemen, frantsesez, Euskal Herria eta bere borrokak aitzinarazteko.,…. Hutsunea ikaragarria izango da, baina lehenbailehen erantzun beharko diogu herri gisa. Herritarrek parte hartu behar dute gogoeta horretan. Zer prentsa behar dugu hemen? Nola egin behar dugu? Nola finantzatuko dugu? Ez da izango arduradunen arteko gogoeta bat…. Proiektu egokituagoa izan behar da…”.

Geroak esango digu LPB-EHKk uzten duen hutsunea era egokian betetzen den. Bitartean, gaurkoa berri txar bat da ezkerreko independentistentzat; lanabes bat gutxiago daukate gehien behar duten lurraldean.

Berriak atzo abenduak 19 Antton Etxeberriari egindako elkarrizketa osoa irakurtzeko: «HUTSUNE HANDIA UTZIKO DUGU, ETA HERRI GISA ERANTZUN BEHARKO DIOGU»