Larunbatetik tabernak eta jatetxeak ixteko agindu du Eusko Jaurlaritzak

Larunbatetik tabernak eta jatetxeak ixteko agindu du Eusko Jaurlaritzak –

Jaurlaritzak iragarritako neurri murriztaile berriak

Eusko Jaurlaritzak 2020ko azaroaren 5ean iragarritako neurri berri guztiak:

  • Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.
  • Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.
  • Kultu jardueretan aforoa %35ekoa izango da.
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.
  • Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.
  • Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.
  • Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.
  • Joko eta apustu establezimenduak eta lokalak ixtea.
  • Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

AURREKO NEURRIEK ERE INDARREAN JARRAITZEN DUTE

1- Gauez zirkulatzeko askatasuna mugatuta egongo da 22:00etatik 06:00etara (ordubete aurreratu dute gaur neurri hau). Hala ere, beharrezkoak diren jarduerak egiteko posible izango da kaletik ibiltzea.

Hauek aipatzen ditu zehazki dekretuak: sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea; osasun-zentroetara joatea; albaitaritza-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik; laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea; ohiko bizilekura itzultzea, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren; adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea; gasolindegietan edo gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzea, aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean, eta ezinbestekoa den edozein jarduera, betiere behar bezala egiaztatuta badago.

2- Euskal Autonomia Erkidegoko mugak itxita egongo dira. Salbuespenak izango dira eta beharrezkoak diren kasuetan posible izango da EAEko mugak zeharkatzea, besteak beste, osasun arreta jasotzeko, lanera joateko, ikasketengatik edo zaintza arrazoiengatik.

3- Udalerri guztietan sarrera-irteerak itxita egongo dira. Alabaina, udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimenduko da jarduera sozioekonomikoak egiteko (udalerri mugakidean egin ohi diren jarduerak, eta 2. artikuluan jaso diren salbuespenen artean ez daudenak, esaterako: supermerkatura joatea, tindategira, jatetxera edo haurtzaindegira joatea, eta gure udalerrian bertan egin ditzakegun baina, hurbiltasunagatik eta irisgarritasunagatik, udalerri mugakidean egitea komeni zaizkigun jarduera sozial eta/edo ekonomikoak, Jaurlaritzak gerora kaleratutako gidan jasotzen denez).

Udalerri mugakideetara joan ahalko gara, halaber, kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko, edota baimendutako kirol-lehiaketetarako beharrezkoak diren lekualdatzeak egiteko.

Aurreko bi kasuetan bezala, posible izango da udalerritik ateratzea, besteak beste, osasun arreta jasotzeko, lanera joateko, ikasketengatik edo zaintza arrazoiengatik.

4- Gehienez sei pertsona bildu ahalko dira taldean, eremu publikoan nahiz pribatuan. Bizikideak izatea izango da salbuespena eta kasu horretan ez da mugarik egongo.

Larunbatetik tabernak eta jatetxeak ixteko agindu du Eusko Jaurlaritzak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Larunbatetik tabernak eta jatetxeak ixteko agindu du Eusko Jaurlaritzak”-ri buruz

  • Bazen garaia taberank isteko. Nik ez dakit nork zuen errua, tabernak ala tabernan biltzen zirenek, edo biek. Baina bilatu egin dute eta orain niregana ez etorri kexekin. Nik ikusi ditudan eszenak tabernetan, ez dira normalak. Egoerarik okerrenean ere harropuzkeria horrekin, zerbait esatera hurbiltzen zitzaien udaltzainen aurka oldartuz. Taberna asko itxi egingo direla? Askok eta askok bakea emango dute itxita. Eta jendea ikusita… etorkizun oparoa daukagu Euskal Herria eraikitzen. Hasi adi jendaila horrekin Euskal Herria eraikitzen, tiro ederra jasoko duk! Ez euskaraz hitz egin, ez konpromezurik, ez ezer!