LANSAREAN aurkeztu dugu, enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko lan-ataria

Lansarean.org-en enpresek beren lan-eskaintzak jarri ahal izango dituzte; lan bila ari diren profesionalek, berriz, curriculum-ak igo eta lan-eskaintzetan izena eman ahal izango dute. Azken asteotan proba-fasean egon da eta 250 curriculum baino gehiago daude dagoeneko. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak arlo soziekonomikoaren euskalduntzean eragitea du helburu eta Enpresareanen bitartez urrats esanguratsuak egin ditu. Lansarean.org helburu horretan bidea egiteko tresna berria da.

Zer da LANSAREAN??

Lan-atari bat da, enpresa edo-­eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko duen lan-­ataria:

  1. Alde batetik, enpresek euren lan-eskaintzen berri zabaldu ahal izango dute. Hautaketa-­prozesuak kudeatu ahal izango dituzte eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte.
  2. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.

Lansarean.org ekimenaren aurkezpena
Ekimenaren aurkezpena egin genuen atzo Bilbon. Argazkian, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria eta Jabi Asurmendi Bitarlan informatika enpresako kidea.

Lansarean.org proiektuaren inguruko xehetasun gehiago hemen.

LANSAREAN aurkeztu dugu, enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko lan-ataria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude