“Lanerako espazioen paradigma berriak” ikastaroa

Ikastaro hau Iruñean eskainiko du UEUk, uztailaren 20 eta 21ean. Matrikula zabalik dago.

"Lanerako espazioen paradigma berriak" ikastaroaLanerako espazioen eremuan, gizarte garapenarekin batera, lan -eta antolakuntza- eredu ezberdinak jasotzeko konfigurazioak eratorri dira. Fordismoaren garaitik gaur egunera espazio produktiboak zeharo aldatu direla agerikoa da, eta gaur egun lanaren giza alderdia jaso eta ahalbidetuko duten bulego-konfigurazioak halabeharrezkoak bihurtu direla esan dezakegu. Testuinguru honetan, gero eta nabariagoak dira lanerako espazio partekatuak: enpresa ezberdinek partekatzen dituzten eraikinak, ekintzaileez osatutako bulego konpartituak edota bezeroak eta kolaboratzaileak hartzeko ere diseinatutako lan-espazio “hibridoak”.

Ikastaroan lanerako espazioen paradigma berriak landu eta hauen diseinu eta sorkuntza era parte hartzailean garatzeko gakoak azalduko dira: lanerako espazioak erabiltzaileekin batera sortzeko diseinu prozesu irekiak.

Irakasleak

  • Ane Abarrategi Zaitegi. Humanitateak eta enpresan Lizentziatua (MU), Parte-hartzea eta komunitate garapena Masterra (EHU) eta Design Thinking Aditu tituluduna (IED). Ttipi Studio eta Wikitokiko kidea.
  • Maddi Texeiro. Arkitektoa (EHU). Ttipi Studio eta Wikitokiko kidea.

Helburuak

  • Lanerako espazioen eboluzio historikoa ezagutzea, hauen ezaugarriei eta enpresa-antolaketa zein lan-estiloen aldaketei so eginez.
  • Lan-espazio partekatuak diseinu eta kudeaketaren ikuspegitik aztertzea eta kasu konkretuentzako diseinuak asmatuz, praktikara eramatea.
  • Lanerako espazioen diseinu partehartzaileak ezagutu eta aztertzea, esperientzia eta praktiken bitartez.
  • Lanerako espazioen diseinu eta eraikuntza kolektiboa sustatzeko oinarri metodologikoak lantzea, metodología eta eredu ezberdinak ikusiaz.

Informazio guztia eta matrikula.

 

Argazkia: http://ow.ly/OweZv

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)