La Oreja de Van Gogh, Guardia Zibilaren alde
La Oreja de Van Gogh, Guardia Zibilaren alde –
Fan Hemendik Eguna egin zuten beste urte batez Oñatin pasa den larunbatean (Goienaren albistea). Manifestazio jendetsu batekin amaitu dute Fan Hemendik, utzi bakean Euskal Herria lelopean. Ekitaldi nagusian, berriz Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatu zuten antzerki baten bitartez. Antolakuntzako kide batek horrela azaldu zuen: “Berez gure aldarrikapena ez da Guardia Zibilaren armagabetzea, hauek Euskal Herritik joatea baizik, bakean utz gaitzatela. Gai nagusia izan da. Hala ere, antzerki honekin kritikatu gura izan duguna da beste arma batzuk ere min handia egin dutela eta horiek isiltzeko momentua ere bada”. Altsasuarrak ere izan dira bertan.
Ondo jakingo duzuen bezala, Guardia Zibila oso aktiboa da sare sozialetan; baina ez soilik haien gustukoak ez direnak zelatatu eta atxilotzen, mezuak bidaltzen ere. Traola bat sortu eta jo eta su aritu ziren txioak zabaltzen egunetan zehar.
"El honor consiste en hacer hermoso aquello que uno está obligado a realizar"
A. de Vigny#YoSoyGuardiaCivilDeOñatepic.twitter.com/aa3Kw9smHZ— Guardia Civil (@guardiacivil) June 18, 2017
Porque cuando las cosas se ponen duras sólo los duros continúan ?#YoSoyGuardiaCivilDeOñate#NoNosVamosAIr pic.twitter.com/699O8X8m15
— Guardia Civil (@guardiacivil) June 17, 2017
Se denomina #stalking a la conducta reiterada que menoscaba la libertad y el sentimiento de seguridad de las personas.
Y es denunciable ? pic.twitter.com/HtKyoAD7Ik
— Guardia Civil (@guardiacivil) June 17, 2017
“Azken txio hau ez zuten bota Oñatiko Fan Hemendik egunarekin lotuta, baina eranstea erabaki dut, jakin dezazuen Guardia Zibilak zelatatu, atxilotu, torturatu, bizitza ezinezkoa egin eta hiltzeaz gain, stalking ere egin digula. Egunero ikasten da zerbait”.
Apoya a los guardias civiles de #Oñate y a sus familias frente a los intransigentes
Hagamos TT #YoSoyGuardiaCivilDeOñate#NoNosVamosAir pic.twitter.com/RZLVixroQV— Guardia Civil (@guardiacivil) June 17, 2017
Luze eta zabal eztabaidatu ondoren, badirudi No Nos Vamos “Air” hegazkin konpainia hautatu dutela ospa egiteko. Gure aldetik bikain.
Kontua da hor ikusten dituzuen bertxioen guztien artean badagoela esanguratsua den bat edo beste. Ikusle webgunean ohartu dira horretaz: La Oreja de Van Gogh taldeko kideek ez dute Guardia Zibila Euskal Herritik joatea nahi.
Talde donostiar hau mundutarra, kosmopolita eta globala da, Alex Ubago bezala, ez identitarioa eta ez nazionalista, hil honetako kartel honek argi eta garbi uzten duen bezala.
Talde donostiarrak domin asko dauzka bularretik zintzilikatuta; besteak beste, Patxi Lopez lehendakari jaun txit gorenak hala izendatuta, Euskadiren edota Euskal Autonomia Erkidegoaren edota Euskal Erdiaren edota Vascongaden “enbaxadore kulturalak” izandakoak ere badira. Orduko Jaurlaritzak honakoa zion: “Bere jarraitzaileak Euskadira etor daitezela lortu du taldeak bere abestien hitzen bidez, abesti horietan aipatzen dituzten lekuak ezagutzera”. Taldekideen gehiengoak ez daki tutik ere euskaraz, ezta asmorik ere ikasteko, are gutxiago, euskaraz ekoizteko; eta hala ere, enbaxadore.
Talde honetako kideak espainiar etorkinen ondorengoak dira eta etorkinen horien gehiengoak bezalako jarrera du: bost axola euskal kultura, hau Espainia da. Gero momentu puntualetan marketingerako balio duenean vascoak direla esango dute eta ezer gutxi gehiago. Guardia Zibila eta etorkinak FAN HEMENDIK!