Kutxabank euskal finantza sisteman biltzarra

Ekoneusek eta EHUk antolatuta, larunbat honetan, maiatzaren 16an, Donostiako Miramonen, euskal ekonomiari buruzko lehenengo biltzarra egingo da, Kutxabank euskal finantza sisteman izenpean. Horren helburua Kutxabanki buruz gogoeta sakona egitea da eta etorkizunerako, Euskal Herriaren ikuspegitik, norantz jo beharko lukeen irudikatzea.

Horretarako gai hau ikuspegi guztietatik aztertzen eta proposamenak jasotzen saiatuko dira: egitura juridikoa, akzioen jabetza, gizarte ekintza, enpresa eta herritarrekiko jokaerak, etab. Horrez gain Europako aurrezki kutxen eta kreditu kooperatibenegoera sakon aztertuko da.

Egitaraua

 

Kutxabank biltzarra