KUKAI DANTZA KONPAINIAK, 2010eko dantzarekiko sentsibilizazio programaren baitan, antolatu duen entsegu publikoaren berri ematen dizu.
Eguna: Maiatzak 13 osteguna
Ordua: 19.30ean
Lekua: Errenteriako Kontserbatorioko Dantza Gela Nagusian, 3. solairua
Kukai dantza konpainiak, (SOK)2 bere azken lanaren erakustaldi bat aurkeztuko du.
Sarrera: Doan izango da.
Irudia | Kukairen SOKA2 | zz | Creative Commons By SA
Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik.
‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu.
Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak:
‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002)
‘Otehitzari Biraka’ (2005)
‘Latidos/Taupadak’ (2006)
‘Hnuy illa…’ (2008).
SOKA (2009)
(SOK)2 (2010)
Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain sari hauek jaso ditugu:
*2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak.
*2009.urtean Max sarietan errebelazioaren saria jaso zuen "Hnuy Illa" ikuskizunak