Sexua, krispetak eta alfonbra magikoa
Sexua, krispetak eta alfonbra magikoa –
Idazlea da Katixa Agirre, eta bere azken txio katea irakurrita, bistan da kontakizun ederrak egiteko duen gaitasuna. Gasteiztarra zinemara joan zen iragan asteburuan, zer eta haurrentzako moduko film bat ikusteko asmotan; baina… usteak erdia ustel!
Ba hauteskunde osteko bajoiari aurre egiteko, atzo gertatu zitzaidan istoriotxo bat kontatuko dizuet.
“Sexua, krispetak eta alfonbra magikoa” deituko diot. pic.twitter.com/IJ3uYN2Lx0— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Gogoratzen duzue atzoko eguna, ezta? Grisa, euritsua, igandea… horixe ba, zinema eguna! Ba haraxe jo nuen 5 urteko bi umerekin, alaba eta laguntxoa, poz-pozik. Aukeratutako filma: Aladdin, bertsio berria. “Aladdin de gente”, alabaren arabera. pic.twitter.com/8mrwtlUc9Q
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Tira, denboraz justu heldu ginen. Pixatokitik pasatzea ezinbestekoa zen (bi ordu pasatxo irauten du Aladdin de gentek), eta krispetak erostea ere eztabaidatik kanpo dago. “Lasai, gazteok, seguru iragarki pilo bat jarriko dutela aurretik.”
Ba ez.
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Aretoan bost minutu berandu sartu eta pelikula oso hasita zegoen. Agraban geunden bat-batean. pic.twitter.com/6RQMHqRVg7
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Aretoa ilun eta aretoa lepo. Hain beteta ezen gure tokiak ere hartuta zeudela. Gure eserlekuetan neska bi: biek ere Down sindromea zuten.
Nire sarrerak baliatu nituen eta haiek ere erakutsi zizkidaten beren sarrerak. Beste ilara batekoak ziren.
Baina hori haiek bazekiten.— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Bi ilaratan jarri gaituzte eta guk elkarrekin egon nahi dugu, esaten zuen batak. Zoazte zuek, esaten zuen besteak, oldarkorrago.
Bi ume txikirekin egonda ezin ginela banatu azaldu nien baina haiei bost. Que te vayas, que nos dejes en paz.Akomodadorearen bila joan nintzen.
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Eta akomodadorearekin berdin.
Hauek ez dira zuen eserlekuak.
Badakigu baina elkarrekin egon nahi dugu.
Dagoeneko pelikularen 10 minutu galdu ditugu, umeekin nago pasilloaren erdian, jendea kexaka hasi da zalapartagatik.
Akomodadoreak pazientzia galdu eta neskak mehatxatzen ditu.— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Bota egingo dituela ez badira mugitzen.
Ilara amaierako emakume batek kieto! esaten du orduan, bera joaten da beste ilarara eta pare bat eserleku korrituta gure tokiak libre geratzen dira azkenean.
Krispetak banatzen ditut.— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
(Bide batez mila esker gatazka modurik sinple eta pozgarrienean konpondu zuen emakumeari.)
Baina kontua ez zen hor amaitu.
Atsedenaldi dramatikoa egingo dut orain. pic.twitter.com/yqzlpBY4BL
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Neskak Aladdin fan sutsuak zirela argi zegoen. Eszena guztiak ozen komentatzen zituzten eta abestiak heltzen zirenean karaoke batean bezala kantatzen zuten.
Gran Ali, principe Ali, Ali Ababua…
Inguruko jendea moskeatu samar. pic.twitter.com/GLan9mgCGH
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Halako batean isildu egin ziren, ez abestirik, ez iruzkin zinematografikorik.
Bai, ordea, bestelako soinuak.
Konfirmazio bisuala behar nuen eta nire eskuinaldera begiratu nuen diskretuki. pic.twitter.com/tAF7pwZvop
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Eta bai: susmatutakoa. pic.twitter.com/heUZ3tLmgk
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Baina a tope, ez dakit nola esan. Gogoratzen 16 urte zenituztenean. Ba horixe. pic.twitter.com/6niMXi6fU2
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Eta bat oso aurrerakoia da eta nahi duzuen guztia baina neska bi, Down sindromedunak… horixe ba, aurreiritziak ere baditudala, aizue!
Eta horrelako eszena bat ba… ez nuen espero.— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
(Bide batez, mila esker neska horiei nire aurreiritziak lehertarazteagatik.)
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Eta hortik aurrera… maitasun eztanda!
Aieneak, laztanak, hasperenak, eta esaldi enigmatikoak tarteka.Adibidez:
“Yo no he nacido solo para ser mujer”. pic.twitter.com/lNliNIzuIL
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Un mundo ideal… pic.twitter.com/sIkJFXSc30
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Eta orduan dena ulertu nuen.
Nesken ziurtasuna, tema eta are agresibitatea ere, banatuak ez izateko.
Eta zinema baldin bazen elkarrekin egoteko beren txoko bakarra zer? Nor nintzen ni erdian paratzeko? pic.twitter.com/366WSQCpnP— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)
Ez dago moralejarik baina… ez oztopatu maitasunaren magia, mesedez! pic.twitter.com/2N0U5CEH3b
— Katixa Agirre (@katixagirre) 2019(e)ko maiatzaren 27(a)