Kosmopaletismo politikoa

Hiztegietan ez da ageri kosmopaletismo hitza, baina erraza da  ulertzen; erdarazko “paleto” eta kosmopolita hitzen elkartetatik eraiki baitugu, gurean gero eta gehiago direlako mugimendu berriaren jarraitzaileak, politikarien artean batez ere.

CEeWq9aWoAAKwqOAdibide bat? Ernesto Gasco, PSEren Donostiako alkategaia: “Yo quiero una ciudad abierta, cosmopolita y no cada vez más pueblerina” irakurri diogu orain gutxi eta; RAE-ren arabera, herri txikiari dagokionari ez ezik, pertsonei adierazita, “de poca cultura o de modales poco refinados” ei da pueblerina.

Gauzak horrela, Koro Gallastegi izeneko herritarrak, hitzaren erabileragatik suminduta, galdera bat egin dio Gascori osoigo.com atarian: “¿A qué se refiere cuando habla de aldeanismo?”.

Erreparatu diezaiogun El Mundo egunkariak iragan maiatzaren 11n, eta hauteskundeen harira, argitaratu zuen “Guipúzcoa, capital Estocolmo” artikuluari. Madriletik idatzia, besteak beste gipuzkoarrei kargu hartzera dator testua, inkesten arabera berriro Bilduri botoa emateko prest daudela-eta, Estokolmo Sindromea dutela egotzita.

Merezi du artikulua oso-osorik irakurtzeak, ez du batere betelanik-eta: “…un independentista de barrio dentro del Independentismo vasco. Piensa tan corto que en verano va en bermudas al despacho. Y en sandalias”; dio Izagirre Donostiako alkate igeldoarrari buruz.

 

«Ezaugarri etnikoetan oinarritutako proiektu ideologikoa»

Baina… nola da posible Donostia hiri burgesean Bildu nagusi izatea? Adi artikuluan alkategai sozialista elebakarrak ematen duen erantzunari; tumatxa!

«A Bildu le ha gustado la moqueta. Y nos equivocaríamos si pensáramos que sólo lo vota el proletariado radical, proetarra o antisistema. En tal caso no sumarían lo que suman. El candidato socialista, Ernesto Gasco, explica que en los barrios obreros de Donosti no gana Bildu: “Hay un sector de clase media, funcionarios o trabajadores del gremio de la educación, que como aquí se exige un nivel tres o cuatro de euskera (nivel especializado) para determinados puestos, han sido captados para un proyecto ideológico basado en señas étnicas: el folclore y el idioma -azpimarra geurea da-. Este sector es fuerte en Guipúzcoa y en entornos urbanos. Y tienen un cierto poder adquisitivo: nada de perroflautas. Pero vamos, aquí son ocho de ¡27! concejales. Lo triste es que una opción tan minoritaria gobierne sobre todo por culpa del PNV”».

Kosmopaletismo politikoa

 

«Euskalduna berdin nekazaria»

El Mundotik Diario Vasco gipuzkoar egunkarira; Felix Ibargutxik Bernardo Atxaga elkarrizketatu du, eta asteasuarrak kosmopolitez esan berri dituen hitzak ere jaso ditu, zeharka bada ere Ernesto Gascori erantzuteko erabiliko ditugunak:

«Atxagak hitzaldia egin du aste honetan Donostian, Euskal Hiria gai moduan hartuta. Besteak beste, hau esan zuen: “Beren burua oso kosmopolitatzat duten asko klasista batzuk baino ez dira. Bertakoa, euskalduna, mespretxatzen dute eta nekazarien edo baserritarraren pare ipintzen. Ez al zarete ohartu? Señoritoek, iraindu nahi dutenean, nekazaria hartu ohi dute: ‘aldeano’, ‘vascorro’, ‘palurdo’, ‘paleto’, ‘cashero’. Haientzat, euskalduna berdin nekazaria”».

2 pentsamendu “Kosmopaletismo politikoa”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2015-05-20 18:49

    “Kosmopaleto”, oso neologismo egokia era horretako jarrerak definitzeko.

  • Eki Zubimendi 2015-05-21 18:14

    Definizio bikaina eta bene benetan artikulua primerakoa Loiola…
    El mundoko artikulua “increible”, “flipante” eta “aquí huele como que han fumao” horietakoa… sinistezina garun falta eta pedradak noraino iritsi daitezkeen…