Korrika Kulturalaren agenda otsailaren 28tik martxoaren 6ra

korrika 28-6Korrika Kulturalaren agenda duzue hemen, otsailaren 28tik martxoaren 6ra artekoa.Gasteizko Montehermoso kulturunean dago egun ‘Zuzeneko istanteak’ musika argazki erakusketa, martxoaren 3a arte. Otsailaren 28an ostegunarekin Solaris Jazz Trash kontzertua izango da Gora tabernan, 20:30etan. Musika gehiago izango da martxoaren 1ean, Helldorado aretoan: Izaki Gardenak, Zarama eta Balerdi Balerdi. 5 euro balioko du sarrerak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Kanpezuko pilotalekuan izango dira martxoaren 3an 12:00etan (sei euro).

Santurtzin otsailaren 28an 20:00etan ‘Balitzen hioa’ antzeztuko dute Kresala aretoan.Larrabatzuko Hori Bai gaztetxean Korrika arropa desfilea egingo dute martxaoren 1ean 20:00etan. Bilbon ‘Lekukoaren bila’ ginkanaren Bizkaiko kanporaketa jokatuko da martxoaren 2an. Gernikan, martxoak 2 dituenean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira, pilotalekuan 16:30etan eta 19:00etan (zazpi euro). Igorren ‘Balitzen hioa’ antzerkia izango da ikusgai, martxoaren 2an, Lasarte aretoan 20:00etan, sei euroren truke. Martxoaren 4an ‘Zuzeneko istanteak’ argazki erakusketa zabalduko dute Algortako Villamonte kultur etxean, 19:00etan. Leku eta ordu berean, baina martxoaren 6an, musika-solasaldia egongo da, eta Aiora Renteria Zea Mays taldeko kideak hartuko du parte. Bilbon, martxoaren 6an ‘Pisukideak’ obra antzeztuko dute Bilborock aretoan 11:00etan eta 19:30etan (bost euro). Ermuan, martxoaren 6an, kultur etxean, 20:00etan Xabi Solano Esne Beltzako kidea izango da musika solasaldian parte hartzen. Zallako zine antzokian 17:00etan eta 19:00etan izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots (bost euro), martxoaren 1ean.

Martxoaren 1ean, Villabonako Gurea aretora ‘Balitzen hioa’ antzezlana helduko da, 22:30etan, bost euro ordainduta. GIpuzkoako ‘Lekukoaren bila’ ginkanaren kanporaketa Irunen izango da 11:00etan, martxoak 2 dituenean. Donostiako Intxaurrondo kultur etxeak ‘Gazta zati bat’ soinu banda izango du entzungai martxoaren 3an 18:30etan (10 euro).

Hil hasieran Bainonako Kalostrapen 19:00etan ‘Eman euskara elkarri’ solasaldiak, emanaldia eta kontzertua egingo da. Martxoaren 2an, Hendaian, ‘Zuloak’ taldearen emanaldia eta kontzertua egingo dute, 21:00etan Merkatuan. Kanbon martxoaren 5ean eta 6an, 10:00etan Dojo gelan, zirko tailerra egingo dute.

Iruñeako Donibanen martxoaren 1ean 20:00etan Korrika simulakroa eta afaria egingo dute, eta egun berean eta ordu berean ‘Sarean zintzilikatuta’ antzezlana izango da Txantreako Euskaldunon Biltokin. San Frantzisko plazan martxoaren 2an 11:00etan ‘Lekukoaren bila’ ginkana hasiko dute, Nafarroako kanporaketa, hain zuzen ere. Arratsaldean, 19:00etan Mutiloan ‘King-kong’ neskak antzezlana egingo dute, kultur etxean.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Korrika Kulturalaren agenda otsailaren 28tik martxoaren 6ra”-ri buruz