Korrika Kulturala: “Zuzeneko instanteak” proiektua eta “Lekukoaren bila” ginkana
Andoainen ekingo dio martxoaren 14an Korrikaren 18. edizioak. Giroa berotzen hasteko programazio nazional oparoa prestatu du Korrika Kulturalak. Jarraian duzu otsailaren 2tik 8ra antolatu diren ekintzen berri.
2013. urteko Korrika 18aren atarian, zenbait proiektu eta programazio kultural jarriko ditu abian Korrika Kulturalak. Azaldu dutenez, “egun euskarazko kultur sorkuntzaren zenbait talde adierazgarrirekin elkarlanean” aritu dira,” egitasmoan ahalik eta kultur adierazpen gehien barnebiltzeko”. Bi proiektu berri nabarmendu ditu AEKren Korrika Kulturalak, “Euskal Herriko herri, auzo eta hiri guztietan zehar” egingo direnak.
Euskal Herri osoan garatuko den lehiaketa erraldoia da. Aurtengo Korrikako omendua euskara ikaslea izanik, beraientzat egokitutako jokoa prestatu dute. Lehenik, herri, hiri eta auzoetako aurre-kanporaketak egingo dituzte; ondoren, herrialdeko kanporaketak; azkenik, Korrikaren amaiera jaian, finala, herrialde bakoitzeko irabazlearekin.
“Zuzeneko instanteak” proiektua
‘Zuzeneko istanteak’ musika argazki erakusketa kolektiboa da. Bertan parte hartzen duten 20 argazkilariak, musikazuzenean.com atari digitaleko kideak dira, eta ez dira sektoreko profesionalak, baizik argazkilaritza eta musika uztartzea gustuko duten argazkilariak. Erakusketa honen baitako 40 argazkiak, 2011 eta 2012 urteetan zuzeneko kontzertuetan hartuak izan dira. Horrela, atzera begira egon gabe, erakusketak egun gure agertokietan gertatzen ari dena islatzen du, egungo musika
eszenaren erradiografia gaurkotua eginez. Irudiek, Euskal Herriko musika eszenako eremu ezberdinak irudikatzen dituzte: jaialdi handietatik gaztetxeetako eszena undergroundera, herriko plaza edota tabernetako kontzertuak barne. Irudietan azaltzen diren musika talde eta bakarkari guztiek euskaraz burutzen dute musika bidea. Batzuk, ehuneko ehunean. Beste batzuk euskarazko zenbait kantu barneratuz euren kantu zerrendetan.
Musika taldeak :Berri Txarrak, Lisabo, WillisDrummond, Koma, Gatillazo, Gose, Erantzun, Humilitate, DoctorDeseo, Fridyas Crew, Numen, Matxura, Inoreneroni, AnaiArrebak, Zuloak, Ruper Ordorika, Joseba Irazoki, Esne Beltza….
Otsailaren 2tik 8ra bitarteko programazioa
RT @zuzeu: Korrika Kulturala: “Zuzeneko instanteak” proiektua eta “Lekukoaren bila” ginkana martxan http://t.co/J4aSeK91 #korrika18