Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan
Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan –
Gaur 2020-5-10, igandea, atzoko datuen arabera (Osakidetza, Berria, Argia, Naiz, Vilaweb), Euskal Herrian “ofizialki” guztira 16 hildako berri izan omen dira, Araban 2 (guztira 351), Nafarroan 1 (guztira 488), Bizkaian 12, guztira (790), Gipuzkoan 1, guztira (277), Iparraldean ?, guztira (10). Paisos Catalans 12726 guztira. Euskal Herrian guztira 1916 hildako, 599 milioi biztanleko (1916/3,2) Espainia baino okerrago (566). Katalunian (zahar egoitzetako batzuk zenbatzen dituzte), baina hemen jarraitzen dute benetako hildakoak zenbatu gabe.
Aurrekoetan bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:
1.- Araba: 351/0,32 = 1096 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: 488/0,64 = 762.
3.- Bizkaia: 790/1,15 = 687.
4.- Gipuzkoa: 277/0,71 = 390.
5.- Iparraldea: 10 hildako.
Euskal Herria: 1916/3,2 = 599 hildako milioi biztanleko.
Erreferentziak Europan eta munduan ( worldometers.info/coronavirus/#countries ) :
1.- Paisos Catalans: 12726 / 14,2 = 888.
2.- Belgika: 740. (Zahar egoitzetan sintomekin hiltzen direnak zenbatzen dituzte, hemen ez bezala.)
3.- Euskal Herria: 599.
4.- Espainia: 566.
5.- Italia: 503.
6.- Britainia Handia: 465.
7.- Frantzia: 403.
8.- AEB: 242.
…
Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?
Bihar astelehena Madrilgo “aginte bakarrak” atzo ebatzi zuen bezala, 1. fasea hasiko dugu, EAJren lehentasuna hauteskundeak izanik, terrazak “erdi” beteta eta hamar laguneko bilerak baimenduak… Herritik ezin atera baimenik gabe (lana). Analisirik gabe, tartean baten bat positibo baldin bada, hamar lagun kutsatuak? Musukoak erabili eta zaindu.
Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan