Bideodeiak egiteko plataformak eta euren erabilgarritasuna

Bideodeiak egiteko plataformak eta euren erabilgarritasuna – 

Urteen poderioz, aurrerapen teknologikoei esker,  pertsonakaz komunikatzeko era aldatzen joan da; Covid-19 pandemia dala eta, bideodeien erabilera izugarri zabaldu da. Horreri esker mundu osoak lagunen edo familiakoen aurpegia ikusi ahal dogu, nahiz eta bakoitza bere etxean egon. Gauza guztiak moduan, bideiodeiak egiteak bai alderdi positiboak bai negatiboak daukaz.

Alde batetik, dei mota honen abantaila  nagusienetariko bat hainbat pertsonak bertan parte hartu daikiela da, adibidez, Hangouts plataforman 10 pertsona aldi berean ikusentzuneko deian egon daitekez edota Zoomen 100 pertsona (doako bertsioan 40 minutuko saiora mugatzen dau, baina deia berrekin daiteke jarraian). Datu honeekaz esan nahi dodana da bideohitzaldien bidez batzar profesionak edota klaseak egin daitekezala. 

Gailu elektroniko bat daukanak eta bertatik internetera sartu ahal danak, aukera dauka bideodeietan parte hartzeko, doakoak dira eta. Badira ordaintzekoak edozein modutan; Google Meet (G Suite paketearen barnean) adibidez.

Bideohitzaldiak pertsona ugariren itxialdia neurri handian hobetu dau. Are gehiago, komunikatzeko era hau erabiltzea oso erraza da, klik batzuk eginez zure logelan zer egin ez jakitetik, zure lagunakaz barrez itotzera pasatu ahal zara. 

Laburtuz, hauek dira plataforma nagusienak: Zoom, Skype, Microsoft Teams, Hangouts (doakoa, 10 parte-hartzaileko muga), Google Meet, Messenger Rooms (Facebook-ena), eta Whatsapp (4 pertsonako muga), Jitsi (software libreko bakarra), Discord (bidejoko zale-entzat bereziki), House Party (lagunekin ondo pasatzeko pentsatua).

– Euskaraz dauden bakarrak Google-en produktuak dira: Hangouts eta Google Meet.

Plataforma batzuek funtzio gehigarriak eskaintzen dabez: gure ingurua difuminatzea besteek non gagozan ez jakiteko; gure ingurua beste bat ezartzea, beste toki batean egongo bagina bezala; mozorro birtuala jartzea; deien grabazioa…

Bestetik, bideodeiak egiteko internetera konektatuta egon behar zara eta horren ondorioz, batez be itxialdi honetan, pribatutasun arazoak ugariak izan dira, esate baterako, Zoomen bidez egin diran bideodei asko inoren baimenagaz sarean ikusgai egon dira.  Era berean, plataforma guztiek bideohitzaldian parte hartu daben erabiltzaileen kokapena edota deiaren datuak biltzen dabez. Plataformek bideodeia egin dan data edota parte hartzaile guztiak noiz sartu eta irten diran biltzen dau.

Sareaz hitz egiten dogun bakoitzean, beharrezkoa da hackerrak aipatzea eta bideodeiak egitean, gehiago. Dana dala, hackerrak ez dira lagunen arteko bideohitzaldi baten sartuko noski, normalean erakunde edo pertsona garrantzitsuak parte hartzen daben bideodeiatan sartzen saiatuko dira, informazio konprometitu edo garratzitsua lortzeko xedeaz. 

Halaber, bideodeietan interneten menpe gagoz eta pertsona frankok daukien interneta edo gailu-informatikoa (telefonoa, ordenagailu edo tableta) ez da oso egonkorra edo azkarra. Hori dala eta, bideodeiaren kalitatea moteldu egiten da, hortaz, askotan ez da bape erosoa. Gainera, ez pentsa dei mota honen soinua telefono dei normalaren parekoa danik. Izan be, bideodeietan soinua maiz apurtzen da. Gaur gaurkoz, telefono deiak fidagarriagoak dira, batez ere telefono finkoak.  

Amaitzeko, ondorio guzti hauek kontuan hartuta, pandemia nekagarri hau pasatutakoan, dei mota hau askoz gehiago erabiliko dogulakoan nago, jendeak ikasi eta ohitu dalako. Dirua eta denbora aurreztu daitekela konturatu da. 

Klaseak aurrez aurre edo bideo-deian, zer da hobeto?

Itxialdian egon behar izan diran bitartean, gazteok klaseak bideodeien bidez egin doguz. Beno, irakasle batzuek ez dabez inolako bideo deirik egin. Bakar-bakarrik lanak bidali dabez, ikasle-irakasle hartu emona murriztuz. Horrek, gehienetan, ez dau klasea ganoraz jasotzeko balio izan.

Pertsona batzuek klase birtualak joan-etorrietan denbora aurrezteko baliagarriak dirala deskubritu dabez. Hori dala eta, prest egongo dira klasea modu birtualean jasotzen jarraitzeko. Ikastola, institutu edo unibertsitatean, ordea, ez dot hain bideragarri ikusten. Aurrez aurreko klaseek bideoak baino gauza gehiago eskaintzen dabez.

Hasteko, ikaskideekin harreman estuagoa euki leike eta klase ondoren elkarrekin egon. Komunikazioa be zuzenagoa da.

Soinu arazoak eta konexio ezegonkorren ondorioz, argi dago aurrez aurreko klaseak hobeak dirala. Gainera, hizkuntza komunikazioa ez dana -alegia, aurpegi edo gorpuntzarekin transmitizen dogun informazioa- galdu egiten da. Izan ere, gure ikuspegia 360ºx360º izan ordez, pantailara mugatzen gaitu. Eta gainera, pantailan ikusten doguna, bestaldean dagoanak ezartzen dau (berak erabakitzen dau kamera nora enfokatu eta pantaila partekatu nahi dauan edo ez).

Irakasleak pantaila partekatzen badau edo arbel bat erabiltzen badau, azalpenak erraztu daitekez. Letratako ikasgaientzat baliagarria da (hizkuntzak, literatura, historia…). Baina formulak edo irudiak egitea eskatzen dauazan ikasgaiak (fisika, kimika, matematika…) zailagoak dira pantailan idazteko. Bestelako ikasgaiak (soinketa, plastika, musika…) bideo-deiarekin nahiko traketsak dira eta praktika fisikoak ezinezkoak.

Hori bai, ikasle alfer edo motibaziorik gabekoentzat, paregabea da klasean arreta ez jartzeko edo zuzenean, arazo teknikoren bat argudiatuz, piper egitea. 

Gainera, azterketa modu zuzen, bidezko eta inpartzialean ebaluatzeko ia ezinezkoa dan susmoa oso zabaldua dago. Tranpa egiteko aukera agerikoa da. Beraz, azterketak presentzialak izango dira ziur-ziurrenik, pandemia egon zein ez.

Bideodeiak egiteko plataformak eta euren erabilgarritasuna

 

Zer duzu buruan “Bideodeiak egiteko plataformak eta euren erabilgarritasuna”-ri buruz

  • Orain meet doakoa da. Jitsi ez dakit nola, baia euskaraz ere erabili daiteke.