Kontsakratu bako ostiak prozesio ateoetan

Kontsakratu bako ostiak prozesio ateoetanGiro berezia izaten du erlijio prozesioz betea izaten den Aste Santuak. Atzo Iruñean egin zuten bat, baina prozesio ateoa zenez, kontsakratu bako ostiak jaso zituzten ordainetan udaltzainen aldetik; makina bat lagun zauritu eta bat atxilotu zuten gainera.

Horrela irakurri dugu ahotsa.info atarian, eta bertatik jaso dugu behean agertzen dugun bideoa ere  (prozesioko kideak Ama Birjinari `gorazarre´ oihuak egiten entzuten dira eta udaltzainak heltzen; ez da ikusten gero etorri ei zen borrakadarik). Berria ilustratzeko erabili dugun argazkia, bistan denez, ez da Iruñekoa; Urduñako prozesio erlijiosokoa da (eta Mario Zubiagari hartu diogu).

Prozesio ateoak katedrala zuen helburu, baina ingurua poliziaz josita zegoela-eta, norabidea Jarauta kalerantz zuzendu ei zuten. Ez ziren heldu, bukatzetik hurbil zirela Mercaderes aldean udaltzainak oldartu zitzaizkien-eta. Lagun bat atxilotu zuten bertan, zaplaztekoren bat ere emanda, identifikatzeari uko egin ziolakoan. Udaltzainak dioenez, aldez aurretik iragarri gabeko manifestaldia zelako zapuztu zuten prozesioa, eta bertan parte hartu zuten 30 lagun inguru beldur da isunak jarriko ez ote dizkieten.

Prozesio ateoak gure gizartean erlijio katolikoak duen esku hartzea parodiatzea izaten du helburu. Iazkoan ere jazarria izan zen, eta erlijio askatasunaren kontra egitea leporatu zieten bertan parte hartu zuten batzuei.

 

11 pentsamendu “Kontsakratu bako ostiak prozesio ateoetan”-ri buruz

  • Orduan homosexualen harrotasun egunean heterosexualak beraien desfilea parodiatzearekin bat egongo zara, ezta? Baita feministen manifetan antifeministen parodiekin ados egongo zara, ezta? Azken finean mugimendu horiek gizartean izugarrizko esku sartzea daukate…

    Ni agnostikoa naiz eta horrelakoak egitea ez zaizkit bururatzen.

    • Guztiz ados. Gainera, ateismoa beste erlijio bat da. Jainkorik ez dela sinisteko behar den fedea Jainkorik badela sinistearen bezalakoxea da.

      • Dena den niretzako hauek ez dira ateoak, zirikatzaileak baizik. Nire ustetan ateo batek teologia mailan ikerketa sakona egin behar du jainkoa existitzen den ala ez jakiteko eta ez dut uste horrelakorik egin duten.

        • Bai, nik ere agnostikotzat dut nire burua. Inoiz ez naiz sakonki jarri hausnartzen jainkoan eta ariman, eta ondorioz ez dut nire burua gai ikusten benetako hautaketa bat egiteko. Aldiz, jende askok aldez aurretik erabakitzen du zer den, apenas hausnartu gabe, familia edo inguruko eraginagatik, edo defendatzen duen “pack” ideologikoan datorrenagatik

  • Hausnartu zer? Erlijioetan konttzen diren ipuinak? Erlijioa fede kontua da, askotan begietatik, zigoren bidez, hilketen bidez… hedatutakoak.
    Bakoitzak nahi duen gauzan sinisteko baina besteei hori tuntunkeria del baderitzogu, aguanttu beharko dira, ta ea erlijioak naizko beraien kabuz finantziatzen diren ta dituzten prebendak izateari uzten dioten.
    Nitzako iraina da erlijioetan sinistea ta aguantatzen nahiz erlijioa dena ukitzen duenean, eskerrak estatu akofesionala dala,bestela….

    • Ezaitez sutu sugar. Jainkoa, arima, edo hil ondorengo bizitzari buruz hausnartzea metafisikaz hausnartzea da, eta Biblian edo Koranean azaltzen diren kontuetatik urrunago doa. Hori, hasteko. Bigarrena, zure amorru hori seguraski zure zurruntasun doktrinalaren ondorioa da, opuseko familia batean hezi den mutiko batek ateoen aurka izan dezakeenaren antzekoa. Seguraski ez duzu inoiz teologiari buruz ezer irakurri, beraz ezaitez flipatu eta apaltasun minimo bat erakutsi. Beste kontuak dira: elizak edo eskola koranikoak, erlijioak aitzaki bezala harturik egiten diren triskantza eta sarraskiak, edo jendearen fedeaz aprobetxatzen direnak boterea eskuratzeko… Ni elizaren aurka nago botere-sekta ororen aurka nagoen modura, ez ordea kristautasunaren aurka. Leon Tolstoi, historiako idazlerik hoberenetariko bat izateaz gain, oso kristaua zen, eta anarkista, eta eliza ortodoxoaren aurkakoa. Beraz, lasai gaitezen apur bat eta ez ditzagun gauzak nahastu

      • Heriotzan gorpu 2015-04-04 21:16

        Eta Elizaren aurka egoteko zu monagillo izana al zera?

        • Jajaja ez, egia esan. Baina elizaren historiala ez da metafisika kontua, eta borondatea duen orok badu non informatu. Zu seguraski ez zara funtzionarioa izango, baina izango duzu Estatuaren inguruko iritzirik, ez?

  • Ni parodia guztiekin ados nago. Baita homsexualak parodiatzen dituztenekin ere.
    Prosezioak parodiatzea oso ondo iruditzen zait, oso tristeak iruditzen zaizkitelako prosezio erlijiosoak. Honela behintzat barre egiten dugu.

    Oso tristea da honelako prosezio ateoak debekatu izana. Gure gizartearen ispilu.

  • Oso ona hiltzen hil, zu bai irakurzalea…
    Prosezioak elizarekin zerikusia dute ez? Festak? Dituzten pribilegioak?
    Orain diozu ez dela hori,metafisikari buruz hausnartzea dela, babukeria haundia baina zuk badiozu.
    Jainko ta erlijioei buruz ari gara, biak lotuta daude, niri bost norbait pentsatzen badu indar metafisiko edo bestelakoa goitik badago, gauza da babukeri hori erabiltzen dela (bai babukeria nitzako) jendea kontrolatzeko, zapaltzeko, batzuk aberastu ta boterea pilatzeko…. Hori eragiten du jainkoetan sinistea, ta beti izan da horrela.

    Ta jainkorik badago zer? Ez da erlijioarena izango, beraz…
    Iraingarria da Erlijioen izenean egiten dan ia dena, erlijioa bera iraingarria da nitzako ta aguantatu beharra daukat, beraz Erlijiotsuak irainduak sentitzen badira ateoak barre egiten dutelako, aguantatu beharko dira.

    Metafisika dio, kar kar. Ta Erlijioak ematen didaten nazka, ez du zerikusirik esistitzen ez dan jainkoarekin.

  • Egin dezagun su-eten bat gaurkoagatik, eta ez dezagun Aberri egun santu hau gure biraoz zikindu. Etsai arrotzen aurkako batasunik ez du ezagutu Euskalerriak, bai ordea anai arteko borroka etengabeak. Patu makala gurea.