Kontrolatzen ez diren ertzainak

ertzaina apuntatzen
Ondarroako AskeGunetik irudiak eta bideoak barra-barra zabaltzen ari dira. Ertzainek banaka-banaka atera dituzte harresiko pertsonak, Urtza Alkorta atxilo hartu arte. Halere, izan dira zaurituak, gehiegikeriak eta alferrikako probokazioak. Horietako bi dituzu hemen:

Deigarria da atxiloketa egin eta gero Alamedan gertatutako pasartea hau:

Ertzain bat pilotazko gomen armarekin jendea apuntatzen hasi da, jolasean bezala. Bakean zegoen jendeak oihuekin erantzun du. Hortaz konturatuta, arma altxatu zuen ertzainaren ondokoak borrarekin belaunean ukitu dio, jaisteko keinua eginez. Kasurik ez dio egin ertzainak. Orduan, inguruetan zebilen kargu altuagoko ertzain bat hurbildu zaio, errieta egin, eta lekutik alde egiteko eskatu dio. “Zuek hil zenuten Iñigo Cabacas”, esanez erantzun dute ondarrutarrek.

Gertaera bideoan (minutu 1 eta 10 segundutik aurrera)

Beheko argazkian ikusten da nola ertzain batek botekin hatzak zapaldu dizkion harresian mantentzeko ahaleginetan barandari eutsi zaion gizon bat:

 

5 pentsamendu “Kontrolatzen ez diren ertzainak”-ri buruz

  • Pailazo batzuen txisteek ez dute puta graziarik egiten.
    .
    Urkulluk:
    .
    “Alkorta atxilotzeko “baliabideak xahutu” behar izatea egotzi dio Urkulluk EH Bilduri”
    .
    Ertzaintzaren polizia operazioa “eredugarria” izan dela nabarmendu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta gizartean “beharrik gabe tentsioa sortzea” aurpegiratu dio EH Bilduri. Ezker abertzaleari “arduraz” jokatzeko eskatu dio, eta ohartarazi du polizia “integrala” dela Ertzaintza eta beraz agindu judizialak betearazi behar dituela.
    Halaber, ohartarazi du Alkorta atxilotzeko operazioaren eraginez “baliabideak xahutu” dituztela, eta horren erantzule egin du EH Bildu.”
    .
    Berrian albistea

  • Urkullu Iñigo Cabacasen heriotza dela-eta kezkatuta, arduratuta eta ezin bere baitan kabituta: zenbat baliabide xahutu ote zuen ertzaintzak gau hartan mutil bat lurrean gorpu uzteko…

  • Urteetan izan ditugu kotrolatzen ez ziren herritarrak eta hoiengatik ez dugu ezer esaten.

  • Joxean, gezurretan ari zara. Ez dugula ezer esaten? Non bizi zara? ETAk egindakoaz ez dela hitz egin herri honetan? Hitz egin ez ezik, “kontrolatzen ez ziren herritarrak” horiek egindakoak zorrotz ikertu (edo ustez egindakoak, edo egindakoak ez baina norbaitek ordaindu behar zuen) , ehundaka pertsona atxilotu, torturatu eta haien legeen araberako zigorra (eta gehiago ere) jarri diete. Ondarrun kaputxadun piztiek egindakoa, aldiz, gure diruarekin ordaindu eta lasai lasai, jendea kolpatzeagatik euren mertzenario soldata jasota, joango dira etxera. Gezurretan ari zara, eta ondo baino hobeto dakizu. Ezin duzu poliziak egindakoa justifikatu eta horregatik jotzen duzu “eta zuk gehiago” famatura. Biolentzia erabiltzen ari zarete, prest al zaudete “kontrolatzen ez ziren herritar” horiek ordaintzeko prest zeuden prezioa ordaintzeko? Ala inpunitatea baduzue bakarrik zaudete herritarrak jipoitzeko prest? Herri harresiak inpunitatearekin bukatzeko bideak jartzen ari dira, biolentzia erabiltzen jarraitu ahal izango duzue, indarra eta armak soberan dituzue, baina ez zaizue dohainik aterako.

  • Alpargatero 2013-05-16 13:56

    Urkulluk dirua xautzea leporatzen dio Bilduri, eta ezer ez errepresioan eta immobilismoan instalatuta bizi den estatuari…. Ez naiz hasiko PNV prozesu honetan izaten ari den jokabidea kalifikatzen, hasiz gero sekulakoak eta bi botako nituzkeelako.