Ahora! Astea

Laskorain Ikastolak Kmk13 girotu eta euskararen inguruan Tolosa dinamizatuko duen Ahora! Astea antolatu du. Euskararen inguruan ondo pasatzeko asmoarekin, maiatzaren 19an abiatuko da eta egitaraua adin ezberdineko jendearentzako ekintzez beteta dator, besteak beste, Patinaia festa eta skate ikastaroa, Kike Amonarrizen hitzaldia, Txistulari bandaren urteurrena, haurrentzako hainbat jolas, Ahora! pintxoa, Txapin festa eta sardina jana, Bonberenea txarangaren kontzertua (luxuzko gonbidatu eta guzti), bideo lehiaketa, eta abar, eta abar, eta abar.
Beraz, abestiak dioen bezala…
“Ez daukagu aitzakirik, burutik ta bihotzetik, hitz egiten ez bada nola ba bestela, ahora Tolosa ekarri euskara!

AHORA ASTEA KARTELA

AHORA ASTEA, EGITARAUA

———————————————————-

MAIATZAK 19,  igandea
———————————————————-

PATINAIA FESTA

10:00 > Adin guztietako patinatzaileen ibilaldia Tolosan, 3,5 kmko zirkuitoan

11:00 > Taldekako erlojuaren aurkako lasterketa

12:00 > Taldeka txandakako lasterketa

13:00 > Erakustaldiak eta patinatzeko gune irekia

Irristaka Taldearekin batera antolatuta

 

SKATE IKASTAROA

Haurrentzat

17:00 > Tolosako Skate Parkean (Usabal)

Tolosako Skate Taldearekin batera antolatuta

———————————————————-

MAIATZAK 20-25, astelehenetik ostiralera
———————————————————-

TOLOSAKO EUSKAL IDAZLEAK ERAKUSKETA

17:00-20:00 > UDAL HAUR LIBURUTEGIKO GANBARAN

Tolosako Udal Liburutegiarekin batera antolatuta

AHORA! PINTXOA Tolosako tabernetan

Tolosa & Co Elkartearekin batera antolatuta

———————————————————-

MAIATZAK 20
———————————————————-

TOLOSA, EUSKAL HERRIKO IRRIBURU

EUSKARA ETA UMOREA HISTORIAN ZEHAR

HITZALDIA: Kike Amonarriz

19:30 > Tolosako Kultur Etxeko Areto Nagusian

———————————————————-

MAIATZAK 21
———————————————————-

UDAL TXISTULARI BANDAREN URTEURRENA

DISKOAREN AURKEZPENA ETA KONTZERTUA

20:30 > TOPIC aretoan

Udal Txistulari Bandarekin batera antolatuta

———————————————————-

MAIATZAK 22
———————————————————-

FAMILIAK ETA NERABEEN KONTSUMOA

ALKOHOLAREN ETA BESTE DROGEN KONTSUMOAREN PREBENTZIOA

GURASOEI ZUZENDUTAKO SAIOA

19:00 > Tolosako Kultur Etxeko Areto Nagusian

Tolosako Udaletako Gizarte Zerbitzuekin eta Agipad elkartearekin batera antolatuta

———————————————————-

MAIATZAK 23 osteguna
———————————————————-

BOST BIDEO-KAMERA APURTUTA  FILMAREN EMANALDIA

Euskarazko azpitituluekin (Zine Foruma)

Aurkezpena: Tamer Birawi (euskaraz)

19:15 eta 21:45 > Leidor Antzokian

Tolosako Zine Klubarekin batera antolatuta

 

SARDINA JANA

20:00-23:00 > Zerkausian

Ikasle Batzordeak antolatutako BIDEO LEHIAKETAKO BIDEOEN PROIEKZIOA

———————————————————-

MAIATZAK 24 ostirala
———————————————————-

SARDINA JANA

20:00-23:00 > Zerkausian

21:30 > TXARANGA KALEJIRA Zerkausitik Sakramentinoetara

 

BONBERENEA TXARANGA ETA LAGUNAK KONTZERTUA

22:00 > Laskorain Ikastola / Sakramentinoak

Sarrerak salgai Bonberenean, Ahora! dendan eta kontzertuan bertan

Bonberenearekin batera antolatuta

 

Kontzertua hasi aurretik:

AHORA! BIDEO LEHIAKETAko bideo finalistak eta sari banaketa

Ikasleen Batzordeak antolatuta

———————————————————-

MAIATZAK 25 larunbata
———————————————————-

ARGITXOREN BILA JOLASA TOLOSAKO DENDETAN BARRENA

Tolosa & Co Elkartearekin batera antolatuta

 

MURAL PINTAKETA IREKIA HAURRENTZAT

11:00 – 13:30 > Trianguloan

GKo Gallery-rekin batera antolatuta

 

TOLOSA KANTARI & DULTZAINEROAK

12:00-13:30 > Alde zaharretik

 

AHORA! TXAPIN FESTA

12:30 > BALTSEN JEITSIERA Oria ibaian

14:00 > BAZKARIA (Plaza Berrian)

16:00 > BERTSO SAIOA Haritz Mujika eta Unai Mendizabal

16:30 > AHORA! Mosaikoa Plaza berrian

17:00 > JOLASAK Plaza Berrian

18:30 > KALEJIRA

19:30 > JOLASAK Euskal Herria Plazan

Txapin Festarekin batera antolatuta

 

SARDINA JANA

20:00-23:00 > Zerkausian

21:30 > ZESUMA TALDEA Zerkausian

2013, Ahora, kilometroak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude