[Inkesta] Konforme zaude erabateko konfinamenduarekin?
[Inkesta] Konforme zaude erabateko konfinamenduarekin? –
Atzoko luzapenaren ondoren, gaur zen indarrean sartzekoa Espainiako Gobernuak ezarritako erabateko konfinamendua, funtsezko lanak baino baimentzen ez dituena.
Gurean asko ziren neurri horixe bera eskatzen ari ziren eragile sozial eta politikoak, baita ZUZEUn bertan ere, baina Pedro Sanchezen iragarpena espero ez zuenik ere izan da. Jakina da, adibidez, ezker abertzaleak aspaldi eskatu zuela erabateko itxialdia, eta kontrara, Lehendakaria ez dagoela jakinarazpenarekin oso kontent. Portzierto, Espainiako presidenteari gutun bat igorri dio baina… gazteleraz ere euskaraz bezain gaizki idazten duela jakitea ez da kontsolamentua, ezta?
Laburtuz, eta begirada soilik EAEn jarrita, EAJ, Confebask eta ETB ez direla erabakiaren oso konforme agertu esan daiteke, lehentasuna industria martxan izateari ematen baitiote.
Gaurko Teleberriaren hasiera
Inicio del Teleberri de hoy ?? pic.twitter.com/4OqycR25TU
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) March 30, 2020
Sindikatuen gehiengoa eta Gasteizko parlamentuko gainontzeko alderdi gehienak erabakiaren alde. Ahal Duguk eskatua zuen neurria, Gorrotxategik zabaldu zuen mezuren bat gorabehera, eta PSEk ere babestu du, Jaurlaritzan jeltzaleen kide izanda ere. Eta Alderdi Popularra? Gure kaleetan militarrak dabiltzala-eta, pozik.
Hoy en mi entrevista de @abc agradezco el apoyo que nos presta el ejército en el País Vasco a los vascos, a pesar del desprecio y rechazo de los nacionalistas a su excelente labor que ojalá tenga continuidad desplegando hospitales de campaña. https://t.co/FqPVYWkWCg
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) March 29, 2020
Aipatutako guzti horiek badute beren ahotsa komunikabideetan, eta adierazia dute beraien iritzia. Zurea da, irakurle, ezagutu nahiko nukeena: “Konforme zaude erabateko konfinamenduarekin?”.
Erantzun ezazu inkesta, eta aukerak gustuko ez badituzu, eman zurea iruzkinetan.
.
.
Azaleko argazkia: Gorka Urtaran Agirre.
[Inkesta] Konforme zaude ezarri berria den erabateko konfinamenduarekin?