KondenaTU. Condena usted?

Gaur eguneko Espainia monarkikoan, inork ez du erregearen subirautza kolokan jartzen. Segurtasunaren izenean, kamerak, mikrofonoak, kolore desberdinetako poliziak… jarri dizkigute. Baina hori dena, biolentzia izatetik, demokraziaren osasunerako egokiak diren neurriak bezala aurkeztu dizkigute. Biolentzia bai. Biolentzia

Biolentzia, kondenatu, gaitzestu edo gorrotatu behar dugun terminoa da borondate oneko gizon eta emakumeontzat.  Betiere noski, disidentzia politikoan erabilitako biolentzia, estatu nahiz inposaturiko sistemaren aurka erabiltzen den biolentzia.

Manifestazioak, bozka emateak, egunkarietan idazteak edo gose grebak biolentzia terminoaren baruan sartzen dizkiguten bitartean; torturak, dispertsioa, ilegalizazioak, mehatxuak, jipoiak, jarraipenak…  demokraziaren izenean ez dira bilentoak, demokraziaren osasuna neurtzeko termometroa dira, demokrazia gaixo ez dagoela adierazten dutenak.

PSOE-k Gal kondenatu beharko balu bere ekinbide politikoan jarraitzeko? Edo PP-k Franco diktadorearen erregimena?

EB edota Aralarrek etxebizitza sozialen politika edo herri  mugimenduaren kontrako erasoak kondenatu beharko balitu egunero “politika egiten” jarraitzeko? Eta gaitzespenetatik haratago zer? Emakume bat erailtzen dutenean, kondena hutsak egingo ahal du berriro egoera ez errepikatzeak?

Aldaketaren garai hauetan, terminoak ezabatzetik,hitzak ekintza bihurtzera bideratu behar dugu Euskal Herria. Zapaltzaileen etika eta hizkuntza erabiltzetik, euskaldunon hizkuntza praktika bihurtu behar dugu.

Eta bide horretan… zer kondenatu?

Benetan, zilegitasunik dugu gaitzespen hitza erabiltzen dugun moduan erabiltzeko?

justizia?

Irudia | justizia? | basandere | Creative Commons By SA