Zinemako ateak katalanari itxita

MTM4Ng==

Zinema aretoetako jabeek diru-sarrerak erdira jaitsiko liratekeela diote, legea indarrean sartuz gero. Baina kalean gauzak ez daude hain garbi, eta ohitura kontua dela diote gehienek.

Filmak gazteleraz ikustera ohitu gara. Telebistan eta zineman beti gazteleraz ikusi izan ditugu, jatorrizko bertsioen aldeko apustua egin dutenak gutxiengoa baitira. Ohitura kontua da beraz, Katalunian bikoiztaile faltan ez baitaude gainera.

Legerik ezean, argi dago industriak katalana diskriminatzen duela, hemen euskararekin gertatzen den bezala.

UPFk eginiko ikerketa baten arabera, zinema aretoen diru sarrerena aitzakia baizik ez da, jeitsi ordez igo egin litezkeela baitiote. Herritarren gehiengoa, %96,5a berdin edo sarriago ere joango lirateke katalanera bikoiztutako film bat ikustera. Eta gehiengo batek zinemara joateko ohitura bere horretan mantenduko lukeela dio, fima gazteleraz edo katalanez izan begiratu ere egin gabe.

Zerikusirik ez, zinemako enpresarien gremioak irudikatutako apokalipsiarekin. Astelehenez zinema aretoek greba egitea gainera, ez dirudi oso serioa. Edo agian gerora ustez galduko duen “dirutza” dela eta aukeratu dute egun astelehen bat?

Merkatuak berak sortzen duen diskriminazio egoera parekatzen saiatzeko sortu dute lege egitasmoa. Ideala, noski, legeen beharrik gabe katalana gaztelera bezain beste errespetatzea litzateke. Baina hori ideala baino utopia da.

Irudia | cinema en català | zz | Creative Commons By SA
greba, katalana, Katalunia, zinema

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude