Koldo Almandoz: “Zinea jada ez da Zinea, ikusentzunezko bihurtu da”

Koldo Almandoz Kafetoreron - Oier Aranzabal cc
Koldo Almandoz Kafetoreron – Oier Aranzabal cc

Koldo Izagirrek ‘Parisen bizi naiz’ liburuko olerkiak errezitatu ostean, Euskalduna Tabernan zen Koldo Almandoz(Donostia, 1973). Bi Koldo egun berean, biak ala biak artistak. Ausardia barkatzen badidazue, poesiaren ikusentzuneko homologoa aurkezten ari zen artista donostiarra Kafe Torero ekimenean: laburmetraiak. Almandozek denetarik egiten du, zinegilea da, baina baita kazetaria ere. Eta nahiz eta bere burua musikaritzat ez izan, Gora Gora Kids garage taldeko partaidea ere bada. Zine emanaldia hasi baino ordubete inguru lehenago eskaini zion ZuZeuri elkarrizketa, batez ere, kultur kontsumoaz aritzeko.


Irakurgaia:

Werner Herzog autorearen egunerokoa, Amazonasen Fitzcarraldo filma egiten ari zenekoa kontatzen duena.

Zinema:

David Simon eta Eric Overmyerren Treme telesaila.

Erosten dituen egunkariak:

Erostekotan Berria eta Gara.

Sarean irakurtzen dituenak:

Berria, Gara, Argia, ZuZeu, Nontzeberri, Entzun, The Balde, Sustatu eta orokorragoak (El País, Diario Vasco…)

Orain entzuten dabilen musika:

Neighbor, ‘Ura patrikan’

elkarrizketa, koldo almandoz, Kultura, zuzeu
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Koldo Almandoz: “Zinea jada ez da Zinea, ikusentzunezko bihurtu da””-ri buruz

  • Elkarrizketa interesgarria. Zinegile eta The Baldeko editore gisara soilik ezagutzen nuen Almandoz, eta beste alderdi batzuk ezagutzeko aukera eman dit.
    PD: irrifarrea sorrarazi dit esan duenean «jende normala, musikoak, poliziak…»

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude