Klika: Tipi Trapa Korrika!

Klika: Tipi Trapa Korrika! –

Fermin Muguruzak zuzendutako ‘Klika’, Korrikaren abestia, argitaratu du AEK-k eta Youtuben jada 110.000 erreprodukziotik gora lortu ditu bideoklipak. Ederra da abestia, eta pozgarria jendea asaldatu izana.

Eskerrak badela Fermin Muguruza bezalako harrikada bat, milaka bilaka, ibilean dabilena. Hark pausu bat ematen duenero, belaunaldi batek deiadar egiten baitu. Eta beste batek dantza. Aurreiritzien langa igarotzera behartzen gaitu irundarrak, salto eginda edo makurtuta. Baina aurrerantz garamatza, eta gugan gatazka bat sortzen duen aldiro, goroldioaren gozotik ateratzen gaitu.

Gaztea inkonformista da definizioz, gurasoen diskurtsoa, etika eta estetika zalantzan jartzen dituena. Horixe da Muguruzaren bertuterik handiena: konbentzio eta kontsentso zaharrak hausten jarraitzea hamarkadaz hamarkada. Muguruzaren bertutea da jende asko haserretu izana, Kortaturekin bezala, Negu Gorriakekin, DUTekin edo bakarka elektronika besarkatzean. Alta, gaur ere, jendea haserretzeko gaitasun hori berritzea. Gaztea zoriontsu dela esan zuen behin jakintsuak, edertasunaz jabetzeko gaitasuna duelako. Denbora igaro ahala edertasunaz jabetzeko gaitasuna mantentzen duen hori ez dela sekula zahartuko, alegia. Horixe da Muguruza.

Eta kontrara, Youtubeko bideokliparen iruzkinen gainazala urratuta, gurasoak, helduak eta zaharrak baino ez ditut ikusten, enegarrenez kexa eta kexa. Dantzarekin kutsatu eta aldakak mugitu beharrean.

Fermin Muguruza, Mad Muasel eta La Furiak elkarlanean egin dute abestia.

Klika: Tipi Trapa Korrika!
Klika: Tipi Trapa Korrika!

Ekaitza bainuontzi batean

25 pentsamendu “Klika: Tipi Trapa Korrika!”-ri buruz

  • ikusi komentarixoak 2018-11-30 11:35

    Zabaldu Youtube-n eta ikusi jendearen iritziak!!

  • Korrikak berez euskararen herria edo euskal komunitatea batu eta Euskal Herria berreuskalduntzeko indarra eragitea luke asmo. Abesti horrek eta bideoklip horrek oso argi dago ez diotela helburu horri erantzuten. Kantu eta antzezpenak beti izan daitezke gustukoago edo ez hain gustukoago, baina kasu honetan dagoena ez da gustu aukera hortan kokatzen. Kasu hontan Korrikazale askoren eta euskal komunitatearen parte handi baten oposizio eta aurkakotasuna eragin du. AEKri zer pentsatua eman beharko lioke. Baina uste dut gertatzen ari denaren isla dela. Hemen imperialismo globalak bultzaturiko ideologia posmodernoa “por un tubo” sartu nahi digute, garai batean abertzale, euskaltzale eta iraultzaile izandako erakunde eta ekimenak fagozitatu eta txupiguaismoarekin batera ideologia horren abangoardian bilakatuz.

  • Euskal normie ezkertiarra:
    -Ez datsegit 🙂

    Smug careerist:
    -oh u be like “im a bitter old bigot i cant dance buaaa” lol get over it LOSER

    Also dmug careerist:
    -Musikarien goardia zaharra jarraitu, jendea haserretzen dute! So rebel!

  • Uste nuen aurreko korrikaren abestia baino gauza txarragorik ezin zela egin, erratuta nengoen.

  • Jabbat Jabbat hey! 2018-11-30 15:21

    Azkar eta labur.
    Ferminen bertutea, orain arte kultura komertzialetik at egon den eremu bat, komertzialtasunera ekartzea bada… Bertute kaxkarra!

  • Aupa Oier, ez dakit ze adin daukezun, baiña ez dot pentsetan Kortatun garaikue zarenik. Kortatu gauza bat zan, Dut ez zen Ferminen talde bat, eta aurtengo korrikako abesti honek ez du jendea haserretzen ignorante batzuk edo musikan ezjakin eta atzeratu batzuk garelako. Youtuben Kantu hau Kritikatzen dogun jende askok Kortaturen edo Dut-en biniloak ditugu, eta nire kasuan beste milaka batzuk.
    Lehen boterea eta berauekin zeudenak haserre eragiten zituen, orain lotsa besterik ez du ematen. Bai, urtetik urtera ibilean dabil, zun esan bezala, baiña norantza??, produktu kutre baten bihurtu zaigu Muguruza jauna, ze pena……..

  • Autotunea gorroto, musika maitatu 2018-11-30 16:35

    Mad Muasel ordenagailu bat da, ez abeslaria. Akaso cyborg bat. Bere ahotsaren timbrea algoritmo batek erabakitzen du. Ferminek korrikarako abesti on bat egin zuen: Big Beñat. Gaur goizean Big Beñatek zainak ebaki ditu cutter zahar batekin. Goian bego.

  • euskaldun bat 2018-11-30 16:48

    Oso txarra musika zein bideoklipa. Musika honen atzetik jendea korrika ez dut irudikatzen. Korrika joateko, musika errepikakorra, pegatzen dena izan behar da eta abesti hau ez zaizu pegatzen. Eta bideoklipa berriz oso-oso txarra, bai estetika, bai dena. Oraindik denbora badago eta alda dezatela mesedez eta arren, bestela aurtengoa krisi bat izango da.

  • Abestia asko gustatu zait. Bideo
    Klipa asko gustatu zait. Ferminen erreakzioa “kritiken” aurrean EZ. Artista izateak daukan ondorioetako bat publikoak zure artea “puta mierda” bat dela entzun/irakurri behar izatea da.
    You can’t be everybody’s cup of tea…

  • Trikitixa sartu zenean Euskal Herrian, egurra eman zioten. Apaizek ez zuten gustoko jendeak ondo pasatzea. Punk-a etorri zenean, deabruaren pare jarri zuten, euskalduntasunaren kutsadura zelakoan. Eta 2018. urtean, antzeko diskurtsoekin etortzen zaizkigu: hau ez da euskalduna, haurrak “ez dakit zerekin” kutsatuko ditugu…
    Benga, hil ezazue zuen barreneko apaiza edo monja #klika!
    Abesti bikaina da, energia askokoa. Nire ustez, gaur egun, punk-a baino iraultzaileagoa, jendea aztoratu eta hausnartzen jartzen gaituelako.
    Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!

  • Paternalista xamarra komentarioa. Kortatu gaur egun ez da iraultzailea eta ez du boterea haserretzen, Zuk agian jarraituko duzu boterea haserre arazten…
    Egia esan, eta nire larrutik, Euskara inoiz baino freskoago eta erakargarriago sentitzen dut. Euskaraldia puntazoa izan da, eta halako abestiak ere, norabide horretan doazen mobidak dira.

  • (azken mezu hau Donatorentzat erantzuna da)

  • euskaldun bat 2018-12-01 13:36

    Aupa hi! Poteatzen ibiltzeko lagun ona ematen dek! Eupatako batzuk bota eta euff, hau dek sasoia hi! Txapa ere jarri ta hi, ikustealdek,” conmigo en euskera, eh!” esan eta poteolari guztiak en un descojono, hi! Eongo ez dek ba euskera inoiz baino hobeto, la ostia! Begibistakoa dek, hi! Apaiz ostia horiek! Ferminen azkena ikusi al dek?! Hor mugitzeie ipurdia emakumeek, hor! Apaiz guztik jarri dizkik saltoka, hau la ostia dek, hi!

  • Euskaldun bat (eta mesedez, ez daitezela halako asko izan, bat izateko nahikoa da eta):
    Ez dakit zer esan ba… Pena, pertsona bat hain aspertua bizitzea, zer esanik ez larunbata izanda. Aupa, animo! (ah! nork esan dizu mutila naizela? “dek, dek, dek, dek, dizkik..” bakarrik al dakizu erabiltzen? Apuntatu hikategin). Ondo pasa! Poteoako bakarrik? Lasai, nik ez dizut lagunduko, alperrik erantzungo diozu mezu honi.

  • euskaldun bat 2018-12-01 15:09

    Excuse me! Black is beltza!

  • euskaldun bat 2018-12-01 19:59

    Bideoklipa debekatu egin beharko litzateke emakumea objetu bezala agertzen delako.

  • CLICA CORRICA 2019

    Mad Muasel:

    Heldu da guztion andereñoa
    adi, adi, passatuco dut cerrenda
    je suis Mad Mua Sel ohlala!
    Faty faty den soinua çabalcen dut mundura

    Guztioc bat eguitea ecimbercecoa
    bakoitzaren nortassuna respectatzea
    motorrac arrancatzeco momentuco auquera
    gurea, herricoa, CO RRI CA

    Tipi tapa tipi tapa lorcen mereci duguna
    marchan jarcen hasteco eguin çaçu CLICA
    ez dugu pressaric helburua argui dago eta.
    Pausuz pausu, gure rhythmora!

    Gure rhythmora
    nire, çure, gure rhythmora
    Hey Fermin, nola da?
    GURE RHYTHMORA
    CLICA CORRICA CLICA
    GURE RHYTHMORA
    CLICA CORRICA CLICA
    CORRICA!

    Jai guiroa, bero beroa
    Orain oraingoa guero guerocoa
    Oreca ez galceco oinharri sendoa
    Hauxe da gure leloa:
    PO-PO- PO- SSIBLEA DA CLICA ALDATZEA
    elkarren artean connectatzea
    Pra- pra- practicatzea
    euscara gure artean vicitzea

    Lan ta lan, banaca, taldean
    Auqueratu çure lekua bidean
    Herriaren arnasa sentitzen da
    Corrica dathorrenean

    Çu gabe, çu gabe, hau ez da possible
    orain gaur eta hemen dena da POSSIBLE

    Gure rhythmora
    nire, çure, gure rhythmora
    CLICA CORRICA CLICA
    GURE RHYTHMORA
    CLICA CORRICA CLICA

    Fermin:

    Clica, clica!
    Alcha ezquerreco bessoa
    clica clica!
    Orain alcha escubicoa
    Clica, clica!
    Antennac ditugu phiztuta
    Clica, clica!
    Gure sarea doa corrica

    Clica, clica!
    Euscal planeta ari da dançan
    Clica, clica!
    Bethicoac ari dira guri sermoica
    Clica, clica!
    Euscaraz eguinen derauet cirica
    Clica, clica!
    Iquimiliquiliclic…a!!!

    La Furia:

    Suaren rhythmora, hitzari bide eman
    arbasoen dançac, culturaren gorphutzean
    Cantaurico brisa, Barde(a)taco cierçoa
    Gure Borrocan tinco jarraitzeco hauspoa
    Pista arguituco duen metcha phiztu dadila
    Herri feminista eta asquearen alde Clica

    Lekucoa nescatchari emanen deraucoten,
    Amamec ahotsa alchatu deçatela ocen,
    Atherpea sentitzeco,
    communicatzen den herri bat ez da nehoiz
    çathituco.

    Riberatic la Furia banathor corrica
    Batu gaitecen guztioc arma tiro Clica!

    Gure rhythmora
    Nire, çure, gure rhythmora
    CLICA CORRICA CLICA
    GURE RHYTHMORA
    CLICA CORRICA CLICA
    CORRICA!

  • Nik ulertzen det batzuei gustatzea ta beste batzuei ez; arritu nauena ordea gustatu etzaienen artean sortu duen asaldura, ofentsa moduan hartu du askok! Puritanismo kutsua darie umeei bideoa erakutsiko ez dietela esaten dutenei. Euskal dantza eta dancehallaren arteko nahasketa sentzilloa besterik ez det ikusten nik. Madonnak ere egin zuen kalakarekin halako zerbait (kalitatez askoz hobea izan bazen ere nire ustez) eta ez zen halako zalapartarik sortu. Ai ama, gero eta konserbadoreago eta puritanoago ari gara bilakatzen?

  • euskaldun bat 2018-12-02 09:40

    “Ezker Abertzalea 2.0” hau jasan ezin dutenen kopurua handitzen doa, hori da kontua, Munro. Eta Fermin delako hori, ba zahartzen ari da eta bere legadoa prestatzen ari da. Abestian bere izena ere sartu du, inoiz ikusi gabekoa. Euskal Kulturaren kosmologian izar handiena bera izatea nahi du, endiosatuta dabil. Eta pertsona zahartzen eta endiosatzen hasten denean gainbehera hasten da eta gainbeherak horrelako emaitzak ematen ditu. Eta Mad Muasel delako hori zein kloakatatik atera dute, inoiz ez nuen ez entzun ezta ikusi ere. OT edo GHtik ateratakoren bat dirudi.

  • euskaldun bat 2018-12-02 09:48

    Ahaztu egin zait. Estilo berriak jorratu behar direla eta kontu horrekin… hurrengo urterako bideokliperako, Euskal Herrian oraindik jorratu gabeko estilo hau proposatzen dut. Ez dakit estiloaren izena zein den, zuek jakingo duzue: piszinaren bueltan gizon bat alkandora erdi zabalik, petsuko bizarrak bistan dituela eta urrezko katez josita eta bere inguru guztian neskak bikinian. Estilo hori Ferminek noizbait jorratu beharko luke erretiroa hartu aurretik.

  • Letra ondo dago, baina bistan da abestian ez duela asmatu. KORRIKAren abesti batek erritmoa eduki behar du herriz herri pasatzen delarik denok atzetik saltoka eta laster joateko. Oso maite ditudan bi egilek (Ordorikak eta Laboak) arlo horretan ere ez zuten asmatu. Kanta izugarri polita eta sentikorra izan zen Korrikarentzat sortu zutena, baina ez zen egokia izan.

    Beste istorio bat da bideoa, estetika eta dantza mota. Muturreko estereotipoetan oinarritutako eskaintza batetik ezin da ganorazko ezer onik atera. Berritzailea nahi izan du eta ez du lortu, apaltasunez onartu beharko lukeela uste dut.

  • legado, endiosatuta ta kloaka. Ederra hirukotea, euskaldun bat izateko nahiko ondo ibli zera.
    Eta aurretik zuk ezagutzen duzun norbaitek egin dezala hurrengo korrikako abestia, zer izan behar du ba honek?

  • Aupa Oier! Hau bai euskalkien kaka nahastea,azken batean deus ere ez errateko. Daukezu, baiña, “ñ-ez”” , dot? dukezun?, , Kortatun!, Kortatu gauza bat zan, zan! Zer gauza ote? Dut ez zen, zen? zan? korrikalo hizki xehez! Ez du jendea haserretzen, uste due haserrarazten erran nahi duela. Ignorante batzuk? Batzuk badira, bertzen batzuk hutsak dituk. Musikan atzeratuak, to!. Bihurtu zaigu….. Lotara noaie. Aupa Oier, ez dakit ze adin daukezun, baiña ez dot pentsetan Kortatun garaikue zarenik. Kortatu gauza bat zan, Dut ez zen Ferminen talde bat, eta aurtengo korrikako abesti honek ez du jendea haserretzen ignorante batzuk edo musikan ezjakin eta atzeratu batzuk garelako. Youtuben Kantu hau Kritikatzen dogun jende askok Kortaturen edo Dut-en biniloak ditugu, eta nire kasuan beste milaka batzuk.
    Lehen boterea eta berauekin zeudenak haserre eragiten zituen, orain lotsa besterik ez du ematen. Bai, urtetik urtera ibilean dabil, zun esan bezala, baiña norantza??, produktu kutre baten bihurtu zaigu Muguruza jauna, ze pena……..

  • i heard this song maybe thousand of times! still am of this song