Homofobia gure lurraldetik kanpo: errealitate gogorra

Homofobia gure lurraldetik kanpo: errealitate gogorra –

Jakina da LGTB kolektiboak erasoak eta bazterketa jasan behar izaten dituela. Baina gure lurraldetik kanpo, badira egoera askoz latzagoa suertatzen den tokirik. Afrikan batez ere, jazarpena gogorragoa da.

Horren lekuko, “Ur Handitan” saio bat dugu ikusgai. Xabier Madariaga kazetaria Kenyara joan zen, mundu biran egiten dabilen beste saioetako bat grabatzera. Ohi den moduan, hainbat pertsona elkarrizketatu zituen, euren esperientzia eta eskarmentua jasoz.

Besteak beste, hurrengoen erantzunak ditugu:
  • Naia Barrenetxea (zinema zuzendari artistikoa). Kenyara bere senarrarekin bizitzera joatea erabaki zuen. “Arima libretzat” du bere burua. 2 alaba ditu eta Waldorff sistemaz hezten ditu, baina ez dakite euskaraz. Kenyara egokitu da eta gustora dago han, baina bizitzako hainbat arlo erabat ezberdinak direla aitortzen du. Ustelkeria oso hedatua dago herrialde osoan eta gizarte maila guztietan. Baina nolabaiteko isolamendu horrek, bere familiari “batasuna” eman dio. Hala ere, beti hor bizitzeko asmorik ez duela ere aipatzen du.
  • Oskar Epelde: kazetaria da eta urte piloa darama Afrikan zehar bidaiatzen. Lege aldetik, homosexualitatea debekatua dagoela azaltzen du. Baina ekintzaileek egoera hori aldatzen saiatzen ari dira.
  • Tirop Salat (emakume lesbiana): bere amak berak bortxatzaile bat hartu zuen bere alaba bortza zezan. Antza, Kenyan ohikoa da bortxaketa zuzentzaileak egitea “lesbianismoa sendatzeko” helburuaz. Gizon homosexualak izan daitezkeenei “uzkietako azterketak” egiten dizkiete.
  • Bishop Mark Kariuki, Gotzain Ebanjelista: LGTBI kolektiboaren eskubideak inola ere aintzat hartzen ez duten agintari erlijiosoen ordezkaria da. Xabierrek galdera zuzenei gordintasunez erantzuten dio. Homosexualitatea “deabrukeria”tzat du eta Europatik eraman  dutela. Europarrei errua botatzen die.
  • Sheila Munyiva aktorea: Lesbinismoari buruzko filma egin du, baina Kenyan bertan, zentsuraren ondorioz, ezin da ikusi.
  • Kwanboka Kibagendi (pertsona intrasexuala): gizon zein emakumearen organo sexualekin jaio zen, baino gizonena erausi egin zioten. Bere bizitza zaila izan da, bere gurasoak hil zirelako eta gizartean bazterketa pairatzen baitu (bizitza mehatxatua dute ere). Baztertuak dauden beste emakumeak laguntzen ditu, futbolean entrenatzen lagunduz.
  • Erik Keizi (LGTBIQ aktibista): baztertuak daudenak kontratatzen dituen ile apaindegi bat kudeatzen du Nairobin, Kenyako hiriburuan.
Erreportajea ikusi ondoren hurrengoa ondorioztu dezakegu: Afrikan bizi duten errealitatea, gurearekin alderatuz ezberdina da oso. Dokumentalen bidez, errealitate horietara hurbil gaitezke. ETBko saio hau horren lekuko da; eskura dugu horiek ikusi eta deskubritzea!
Homofobia gure lurraldetik kanpo: errealitate gogorraHomofobia gure lurraldetik kanpo: errealitate gogorra Homofobia gure lurraldetik kanpo: errealitate gogorra