Kazetari, politikari eta militarrengan konfiantza eza nagusi

MTQ4NQ==

3,5 puntu eman dizkiote EAEko biztanleek politikari eta militarrei. Egia esan ohiko emaitzak dira horiek, orokorrean politikak, alderdiek eta ejertzitoak ez baitu konfiantza handirik eragiten gizartean.

Baina gertu daude, eta oso, kazetari zein apaizak. Lau puntu pasatxo. Biak egiaren jabe direla esaten, eta biak egiaren igorle. Gutxik sinesten diete ordea, eta larritzeko modukoa da konfiantza gehiago sortzeko gai ez izatea.

Funtzionario eta epaileek ere ozta-ozta gainditu dute.

Balantzaren beste aldean, aldiz, mediku, irakasle eta zientzialariak.

Beti izan dira besteak baino prestigio handiagoa duten lanbideak. Kuriosoa da, ordea, prestigio gehien behar duten lanbideek gutxien izatea. Zeren, politikari, kazetari eta apaizak izan al daitezke politikari, kazetari edo apaiz, konfiantzarik gabe?

Irudia | Konfiantza falta | carboNYC | Creative Commons By SA
EAE, Estatistika, eustat, lanbideak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude