Katuarrain pilo bat hilik, oraingoan ere Getarian

Katuarrain pilo bat hilik –

Testu honen buruan ageri den argazkia Diego Carral eta Andoni Bengoetxea urpekariek Getariako uretan egindakoa da, portutik gertu. Bertan hamaika katuarrain hilik ikus daitezke. Argazkia Realaren Itsaspekoak sailak argitaratu du bere facebook eta instagram kontuetan, iruzkin argigarri batekin.Katuarrain pilo bat hilik

Iruzkin osoa aipatutako kontuetan irakur dezakezue (@subacuáticasrealsociedad), baina hemen duzue laburpen bat, guk euskaratuta:

“Horra katuarrainak uretara alferrik botata […] Tamalgarria da, itsas biodebertsitatearen ikuspegitik ez ezik gure komunitateen elikapen-segurtasunaren ikuspegitik ere. […] Honek agerian uzten du arrantza-bazterkinek itsas bizitzan duten eragin suntsitzailea. Marrazoak, katuarrainak kasu, galbide-krisian daude praktika arduragabe eta iraunkortasun gitxiko hauen ondorioz. […] Ondorengo belaunaldien mesedean, funtsezkoak dira itsas ekosistemak zein arrantza-baliabideak babesteko praktika arduratsuagoak”.

Zoritxarrez, ez da Getariatik honelako irudiak jasotzen ditugun lehen aldia. Izan ere, maiatzaren 1ean egingo du urtebete Carlos Osinaga urpekariak honako bideo negargarri hau bidali zigunetik:

Inork ez dezala pentsa, ordea, hau soil-soilik Getariako kontua denik. Hona hemen Buceo Donostiako kideek 2021eko maiatzean Pasaian ateratako argazki bat:

Katuarrain pilo bat hilik

Katuarrain pilo bat hilik

Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude