Kataluniako proçesari buruzko egia guztia

Kataluniako proçesari buruzko egia guztia –

(Ferran Casas eta beste bost: “Tota la veritat”. Ara. 2019. Katalanez. Gomendagarria)

.

Sisifo modernoen gisan, Puigdemont presidente zela, eta hiru alderdi independentistetako buruzagiak, eta haiekin batean katalan independentistak, han abiatu ziren 2016an Kataluniako mendirik garaiena den Pica d’Estats-eko (3.143 m) gailurrera, Espainiako Gobernuak autodeterminazio erreferendum hitzartua deitzeari emandako enegarren ezezkoa praktikan ukatu nahirik, eta, baiPuigmal (2.910) ingurura heldu ziren 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren bitartez, baina mendirik gorenaren gailurra ez zuten jo.

Kataluniako proçesari buruzko egia guztiaEspainiako lege eta botere guztiak aurka izateko boto-emaitzak itxurazkoak izan ziren: 2.286.217 boto (erroldaren %43,03); 19.719 baliogabeak; baiezkoak 2.044.038 (%90), ezezkoak (177.547 (%7,8) eta zuriak 44.913 (%1,9). Halaber, Espainiako poliziak eta guardia zibilek babesgabeko herritarren aurka erabilitako errepresioa dela medio, legitimotasun politiko eskerga lortu zutenbestela ez zuen Espainiako erregeak egin zuen hitzaldia eginen urriaren 3an. Haatik, hainbat arrazoi tarteko, 2017ko urri erabakigarri hartan ez zuten asmatu independentistek, eta hil gogoangarri hura herritar burujabezaleen dezepzioarekin amaitu zen, eta bederatzi kontseilari espetxeraturik eta sei erbestera ihes eginik. Harrezkero behera egin dute gailurraren hurbiletik kanpamentu nagusira.

Epopeia handi haren kronika trebeziaz eta suspensez dago kontatua. Falta dira protagonista izengabeak, falta dira beste kazetari batzuen beste bertsio batzuk (hemen sei kazetarirenak jaso dira), baina liburuan asko dago, eta oso argigarria da, batez ere jabetzeko lider independentista batzuek zer-nolako ausardia, kemena eta erabakimena izan zuten Pica d´Estats mendi tontorrera abiatu eta kasik heltzeko sisifo-lan astunean –herritar independentistek akuilaturik-.

Ez zioten malda gogorrari ekin, baina, berehalakoan. Lehen CIUn, gero PdCat alderdian baziren pisu astun batzuk hirugarren bidea ireki nahi zutenakAutodeterminazio erreferendum hitzartuaren eta Konstituziopeko hauteskunde autonomikoen arteko erdibideko pare bat plan prestatu zituzten. Bietatik bitxienean, Jordi Xuclàk Saenz de Santamaria presidenteordeari proposamen berezia egin zion: Espainiako gobernuak berak dei zezala erreferendum aholku-emaile bat soilik katalanen artean, haien bozkatze nahia asetzeko, baina Kataluniaren autogobernua hobetzeari buruz, ez, independentziazAztertu badirudi baietz, baina onartu Espainiako gobernuak ez zuen onartu; presidenteordeak harropuzkeriaz esan omen zuen: hamar eta huts irabaziko zutela partida politikoa.

Puigdemontek ez omen zuen horren berririk, liburuan baieztatzen denez –ez zait oso sinesgarria gertatzen-2016ko urte hasieran heldu zen presidentetzara, CUPek Artur Mas kenarazi ondotik. Eta haste-hastetik autodeterminazio erreferenduma egikaritu nahi izan zuen, eta hori aitzakiarik gabe eta erabakimenez aurrera eramateko prest zeudenak hautatu zituen kontseilari izateko gobernuan bere alderditik. Eta Espainiako Gobernuak legez hautetsontziak eskuratzeko eta fiskaltzak ezartzen zuen kontrol estuagatik, erabaki zuten gobernu ofizialetik landa, Estatu Nagusi erabakitzaile eta erabakigarri bat eratzea. Buru Junqueras eta Puigdemont, baina, esaterako, ERCtik Junquerasek baino itzal gehiago prozesuan Marta Rovirak izan zuen, eta gero bi alderdi independentista nagusietako ordezkariez gain, Lluis Llach bezalako independenteak ere baziren.

Puigdemont eta Junqueras oso izaera ezberdineko agertzen dira liburuko orrialdeetan. Puigdemont politikari ausart konbentzionalagoa, eta Junqueras, aldiz, politikaria izateko bitxiagoa; bestelako aiurriduna; katoliko praktikantea (Bartzelonako artzapezpikuarekiko harremanetan Generalitat-aren ordezkari); kartzelara joateko aukera Sokratesen espirituarekin onartu zuen….; bien artean ez zegoen enpatia gehiegi.

Saiatu ziren beste operazio garrantzizko bat ere aurrera eramaten erreferendumari begira: 2016ko udan ahalegindu ziren mossoen burutzatik Trapero (ordenaren maitale fama zuen, atxikimendu politikorik gabea, eta desobedientzia zibilen aurkakoa) kentzen, eta David Piqué ezartzen. Jordi Pujolen eskolta izana zen Piqué (18 urtetan sartu mossoetan, eta orduan 36 urte zituen zerbitzuan), eta subiranista porrokatua zen; bada, mossoen zuzendaritza eraberritzeko agindua eman zioten. Hark organigrama iraultzeko proposamena idatzi ere bai, baina Puigdemonti plan berria entregatzeko bi egun falta zirela, hil egin zen. Hasiera batean, konspirazio hotsak zabaldu ziren, baina, forentseak egiaztatu zuen garun-isuri batetik hil zela, 54 urtetan.

Esan liteke 2017ko uztailetik urrira bitartean, ezkutuko Estatu Nagusiak gidaturik –ez gobernuko kontseilari eta estatu nagusiko kideen arteko tirabirarik gabe-, jende askok lan itzela eta arrakasta handikoa egin zuela, urriaren 1ean ezer falta ez zedin, Espainiako gobernua behin eta berriz esaka ari zenean ez zela egingo. Eta lortu zuten egitea, eta mundu osoko prentsaren azalak lortzea urriaren 2an. Puigdemontek botoa eman ahal izateko egin behar izan zituen trikimailuek aise zurituko lukete proçesari buruzko film bat egitearen kostua. Puigdemont eta andrearen autoa beste hiru eskolta-autok babesturik abiatu; goian helikopteroa zutela, zubi-azpi batean gelditu, sakelakoak trukatu eta poliziei nola egin zieten ihes jabetzen joatea…zirraragarria zinezpelikula bikaina!

Pica d’Estats-eraino ezpada Puigmal-eraino bederen merezimendu handiz eta hein bateko arrakastaz heltzea lorturik ere, nola ekin zioten, bada, kanpamentu nagusirainoko jaitsiera gogoz kontrakoari?

Puigdemontek ez zuen alde bakarreko independentzia adierazpenean sinesten: autodeterminazio erreferendum hitzartu eta loteslea nahi zuen. Europako estatu garrantzizkoenen ateak jo zituzten (Alemania giltzarri); Katalunian, Eliza katolikoarena, enpresaburuena…Espainiako gobernuarena alferrik zen jotzea; mendekuzko errepresioa areagotzeko gertu zen, errege estatuburuaren hitzaldi gogorraren ondotikHorregatik, urriaren 25ean, Puigdemont bozetara deitzeko prest zegoen, baldin eta Rajoy presidenteak 155. artikulua ez ezartzeko bermeak ematen bazituen (Urkulluren bitartekaritza horretarako onartu zuen Puigdemontek -Miquel Iceta PSCkoarena ere bai-, nahiz eta inpartzial baino gehiago Espainiako gobernuarekin lerrokaturik sumatzen zu(t)en erreferendumzaleek)-.

Arratsaldeko 5etarako deitu zuen Gobernua osorik, eta ezkutuko Estatu Nagusia. Espainiako gobernua autonomia eten, eta urriaren 1eko errepresioa baino askoz bortitzagoa ezartzeko prest zegoela eta –guardia zibilak tanke arinekin gertu omen zeuden Generalitateko Jauregia hartzeko-, parlamentua desegin eta bozetarako deia egiteko prestasuna azaldu zuen. Zazpi orduko maratoi gisako bilkuraren ondotik, goizeko ordu bietan hauteskunde deialdia sinatzekotan zen…; azkenean, paradoxikoki, hurrengo egunean, independentziaren aldarrikapenaren aurretik dimisioa aurkeztuko zuen Santi Vilak esan zion ez zela itxura goizeko ordu bietan deialdia sinatzea, eta hurrengo egunerako utzi zuen.

Biharamunean, ERCk adierazi zuen Puigdemontek bozetara deitzen bazuenalderdiko kontseilari guztiek batera dimitituko zutela; jauregiaren kanpoan zegoen herritar oldeak independentzia adierazpena nahi zuen, ez hauteskunde autonomikoak, eta Rajoyrengandik ez zuten 155.a ez aplikatzeko bermerik, ez eta dei bakar bat ere jasotzen. Orduan, Puigdemontek, asmoa aldatuz, arratsaldeko 5etan independentzia adierazpena egin zuen, baina aurrera jarraitu gabe deskonexio legeekin eta -adierazpenaren aurretik, Belgikara erbesteratzeko aukera esploratzera igorria zuen mandatari bat-.

Bederatzi kontseilari espetxera, eta seik erbestera ihes, Puigdemont buru. Gironan azken jendaurreko agerraldia egin, eta ihes egitea pentsatua zuen baino lehenago abiatu ziren autoz Bruselara, polizia espainiarrak bila zebilzkiola eta. Iheserjo edota espetxera ez zuten elkarrekin erabakierabaki indibiduala izan zen, baina kontseilari guztiek –jada ohiak- egun batzuk geroago bideokonferentziaz onartu zituzten bi hautabideak: espetxearena eta erbestearena, independentzia lortzeko xedean atzera ez egitekotan.

Kanpamentu nagusian ditugu egun, alderdietan zatiturik, botoak eskuratzeko lehian buru-belarri. Noiz prestatuko ote dute gailurrerako bigarren espedizioa?, eta guk lehenbizikoa?

Kataluniako proçesari buruzko egia guztia Kataluniako proçesari buruzko egia guztia

Idazlea, irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria (Azkoitia)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude