Katalunia vs Europa > Ernest Maragall

Ezkerraberri fundazioak Ernest Maragall europarlamentarioa eta Generalitateko Hezkuntza kontseilari ohia gonbidatu du Bilbon hitzaldia ematera azaroaren 4an, asteazkenarekin, Bizkaiko BBNNen Bilboko egoitzan arratsaldeko 19:00tan.

‘Cataluña vs Europa. ¿Un verdadero dilema?’ da hitzaldiaren izenburua.

Ernest Maragall MES eta ALE-Berdeak Europako taldeko europarlamentariak Katalunia eta Europari buruz esan diren gauza guztien inguruan mintzatuko da Ezkerraberri fundazioak gonbidatuta. Ekitaldia datorren azaroaren 4ean izango da Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon duten egoitzako hitzaldi aretoan, arratsaldeko zazpietan. Moderatzailea Iñaki Irazabalbeitia izango da.

Hemen ikusi dezakezu Ernest Maragallen kurrikuluma

Katalunia vs Europa > Ernest Maragall

Katalunia vs Europa > Ernest Maragall
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude