Kastoreek uholdea
Kastoreek uholdea –
Marmotaren eguna dirudi. Edo kastorearena, nahi baduzue. Uholdeen ostean zenbait ordezkari politikok behin eta berriz errepikatzen dituzten ergelkerien uholdeaz ari naiz.
Iragan ortziralean eta larunbatean uholdeak izan baikenituen Iruñerrian eta Erriberan. Nahiko handiak izan ziren eta txandrio ederra sortu zuten han eta hemen. Hartara, normala da jendea amorraturik egotea. Baina halakoetan ordezkari politikoek sen on bikoitza izan beharko lukete, edo hirukoitza.
Bada, ez. Kontrako korrontean, eskuineko politikariak berriz ere azaldu zaizkigu betiko txorakeriak erraten, ibaiak ez direla garbitzen eta horrek handiagotzen dituela ur goraldiak, eta bla bla bla. Aurtengo nobedadea izan da Nafarroako eskuin espainolistaren beso traktorizatua den UAGN elkarteak kastoreei egotzi diela erruaren zati bat.
Tira, eskuina eskuinaren gauzak erraten. Deus berririk ez ur azpian. Baina oraingoan, bere burua sozial-berdetzat jotzen duen Geroa Bai eskuinaren diskurtso berarekin atera zaigu. Bitxia, benetan.
Kastoreek uholdea