Kritika zinematografikoa: “È stata la mano di Dio”

Kritika zinematografikoa: “È stata la mano di Dio” –
Kritika zinematografikoa: “È stata la mano di Dio"

Kritika zinematografikoa: “È stata la mano di Dio"Zuzendaria: Paolo Sorrentino
Urtea: 2021
Herrialdea: Italia

-Fikzioak errealitatea gainditu nahi duenean-

Edozein zinemagilek, zinemazalek, eta segur aski kritika honen irakurlek ere izango zuen, noiz edo noiz, pantaila handian ikusi dituen fantasiekin konparatuta, errealitatean topatzen duenarekiko desilusio garraz antzekoren bat. Ondo irudikatzen du fikzioaren tragedia hori Vicente Monroyk, bere Contra la Cinefilia manifestuan, Phillip Lopate 60ko hamarkadako frantziar kritikariaren testigantza mahaigaineratzean: “Edozein gauza eginda ere, astean une gutxi batzuek baino ez zidaten ematen filmek izaten zuten transzendentzia poetiko hori”. Lopateren egunerokotasuna betetzen zuen sentipena, bestalde, “sufrimendu bizi eta prosaiko bat zen, zineman parekorik ez zuena”. Hala ere, zinema salek opatzen zioten bizitzaren gordintasunarekiko babes aszetiko hura hauskorra zen, ilusio bat besterik ez; bere suizidio saiakera gogoratzean ere ezin izan zituen filmen ikustaldiak ekidin: “106 kalean, Jean Vigoren L’Atalante eta Zero de Conduiten proiekzioen artean esan nion anaiari neure buruaz beste egin behar nuela”.

Antzeko dikotomia aurkezten da Èstata la mano di Dio (‘Fue la Mano de Dios’, gaztelaniaz) Paolo Sorrentinoren azken filmean. Modu autobiografikoan, zinemagileak Napolesen hamazazpi urterekin bizi izan zituen gorabeherak erretratatzen ditu, gazte denborako ezbehar eta krisi existentzialen aurrean zinemaren fantasiek izan zuten rol konpentsatzailea azpimarratuz. Areago, errealitate gordinaren eta fikzio eskapistaren dualtasuna gizarte mailara zabaltzen du zuhurki Sorrentinok, garaiko Napoles txirorako Maradonaren helduerak piztu zuen idolatria fenomenoa analizatuz, edota Felliniren film batean irteteko irrikatan zeuden hiriko figuranteen kostunbrismo kitscha agerian utziz. “Zinema distrazio bat da, errealitatearekiko distrazio bat. Errealitatea dekadentea baita” esan omen zuen han Fellinik berak.

.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: “È stata la mano di Dio"

Kritika zinematografikoa: “È stata la mano di Dio”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude