Karlos Iturgaitz top 10
Karlos Iturgaitz top 10 –
Argitaratua: 2017 Abu 24
Jaungoikoak boltxebikeak eta separatistak zigortzeko bidali zuen Apokalipsiaren bosgarren zalduna. Bere inguruan dauden botoiak sakatzeko abilitatea daukan hamaika tentakuluko olagarroa. Euskaldunberri eredugarria, pentsalari aparta eta akordeonista paregabea. Karlos Iturgaitz superheroiaren kriptonita handiena bere mingaina da, horretxek galtzen baitu, eta egunen batean hozka egingo balio, pozoituta hilko litzateke. Ez da edangarria iturri honen ura. Ahoa zabaltzen duen bakoitzean ogiaren prezioa igotzen da eta heroinarena jaitsi, bera baitugu Bruselaza handiena. Urte asko daramatza kontinenteko hiriburuan, bere borondate propioz baino, deserriratua, ziurrenik. Batek daki adarra jo zuen, adarra jo zioten, adarrak jarri zituen edota adarretatik joan zen, baina badirudi luzea egiten ari zaiola egonaldia atzerrian. Batek daki zergatik ez dioten itzultzen uzten. Balkoian “iheslariak etxera” dioen banderola daukala eta “Oi ama Euskal Herri goxua” abesten irudikatzen dut. Ezin da ukatuko gizon honek momentu onik eman ez duenik.
Momentu klabeetan agertzen da euskal politikaren nahasmasan, bere iritzi zorrotza emateko. Masokismo puntu txiki bat baldin badaukazue, bere twitter profilean sartzeko gonbitea luzatzen dizuet, ez zarete damutuko.
Agradecimiento a la @ertzaintzaEJGV por la retirada de la decoración blasfema de la txosna en la #AsteNagusia de #Bilbao. Bien hecho!!??? pic.twitter.com/tChLCnPQr6
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) August 21, 2017
Gracias a @SM_FelipeVI y gobierno de España?? la #manifestación de #Barcelona no olerá a basura ya que no asistirán los guarros de la #CUP pic.twitter.com/QedrTPks2m
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) August 20, 2017
Aktualitatean sartuta buru-belarri dabil, eta lehen begiradan nabaritu daitekeen bezala, bere maila ideologikoa, lexikoa eta politikoa izugarria da. Gainera, gai ugariren inguruan erreferentzia bat dela iruditzen zait. Izan ere, azkenaldian asko izan dira estatu espainiarrean El País egunkariaren ildo editoriala kritikatu dutenak, PSOE-ren barruan bizi izandako liskarra eta gero, bereziki. Iturgaitzek egunkari honen editorialei gorazarre egiteak eztabaida finitzen du, ene iduriko.
Hasta la editorial de hoy de @elpais_espana critica portavoz del @PSOE por sus vergonzosas declaraciones sobre #Venezuela. Quo vadis @PSOE? pic.twitter.com/QBzevtRhDo
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) August 17, 2017
Venezuela, nola ez.
Pil-pilean izan dugun beste gai bat izan da turismoaren ingurukoa, eta gai honi buruz ere sakon hausnartutako ekarpen aberatsa eman digu europarlamentariak:
Los anormales que escriben eso en #Santurtzi mejor ocuparían su tiempo en unas clases de inglés para no pegar patadas a la lengua inglesa pic.twitter.com/BLxreQJhQM
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) August 11, 2017
Bere maila politikoaz aparte, pertsona gisa daukan kategoria ere oso ondo azaleratzen du sare sozialetan.
El bastardo etarra del comando #Bizkaia que me hizo seguimientos para asesinarme muere haciendo boxeo en la cárcel. KO for ever and ever pic.twitter.com/A2ujgWzodq
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) July 31, 2017
Curriculum aberatsa dauka oso, ziur naiz, baina denetan paradoxikoena bere karguetako bat iruditzen zait: hauteskunde prozesuetan ikuskatzaile. Iturgaitz, munduari erakusten nola ez den bi aldiz bozkatu behar, esperientzia luzea baitu horretan. Harrapazank.
Colas en los colegios electorales de #Camboya en la jornada electoral q estamos de #observadores internacionales de @idc_cdi en #Phnompenh pic.twitter.com/SGLuvYC9vo
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) June 4, 2017
Maiatzean indarrez agertu zen txioerrian, berriro iskanbila baten inguruan ekarpen mamitsu bat emateko.
Yo también quiero ejercer mi libertad de expresión para decir a todos los que han pitado el #HimnoNacionalEspaña que son unos hijos de puta
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) May 27, 2017
Amaitzeko, besteen bizitzetan eta ogibideetan sartzeko daukan iniziatiba ere nabarmentzekoa da, eta influencer hutsa denez, Mendilibarren etorkizun profesionala baldintzatu nahi izan zuen (12 bertxio, ez zitzaion ondo atera).
Mendilibar entrenador @SDEibar apoya las consultas por la independencia.Que lo recuerden clubs del resto de #España a la hora de contratar
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) May 8, 2017
Miguel Angel Blancoren neskalaguna haurdun utzi zuenekoa?
http://anterior.esdiario.com/desempolvan-lado-escabroso-asesinato-miguel-angel-blanco-143436.htm
“…bera eroriko dek
ez hakiok bultza!”
https://youtu.be/HGkGr-cbezQ
Ada Colau eta Iturgaitz 2013an europako parlamentuan … https://youtu.be/8UvnEblXg9c