‘Kanpokoak’
‘Kanpokoak’ –
Errua besteari botatzen dio ardurarik onartu nahi ez duenak, modu horretan eskuak eta, bidenabar, kontzientzia erraz garbitu ditzakeelakoan. Badira benetako arazoak ezkutatzeko beste arazo batzuk asmatzen dituztenak ere, eta, noski, errua besteari bota.
Enrique Mayari aditu diogu asteon delitu gehienak ‘kanpokoek’ egiten dituztela Iruñean. Are, bakarrik diren etorkin adingabeei egotzi die Iruñean indarkeriarekin omen dagoen arazoa. Mayak txisteratik ateratako datuetan oinarriturik dio segurtasunik ez dela berak agintzen duen hirian.
Agerikoa da alkate jaunak eskuin muturrera bira egin duela, Iruñean jende askok atsegin handiz sinetsiko lukeen uste xenofobo bat errealitate balitz bezala zabaltzen. Badaki jakin Iruñean nahiago izaten dugula txarra kanpokoari egotzi. Gogoan dut azken fundamentuzko sanferminen aurretik bolo-bolo ibili zen afixa bat. Herritar batek sortutakoa, eta askok han eta hemen zabaldutakoa. Bortxaketei egiten zien erreferentzia. “Ez baduzu errespetatzeko asmorik, ez etorri”.
“Ez etorri”; mehatxua kanpotik heldu baita. ‘Hemenogoek’, jakina, iruindar petoek dena egiten baitugu zuzen eta ongi.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko urtarrilaren 20koa]
Noski, noski, adingabeko etorkin magrebtarrak aingeruak dira, denok dakigun bezalaxe. Ia-ia ez dute deliturik egiten. Seguru bertakoek baino gutxiago… pentsatzea ere! Niri horrela ziurtatu zidan batek: “i-o no roba!” “yo gusta m*dridd!”
Denok dakigun bezala gure herrira etorri dira gure pentsioak ordaintzeko grinaz eta euskararen alde ere sutsuki borrokatzen dute; zer esanik ez burgesiaren aurka eta EHren independentziaren alde. Ez baduzue ikusten, itsuak zeate.
“ideiak” anonimo hori,
Alferrik habil etorkinei buruzko xenofobia horrekin!
Bertokoak dituk (Navarra Sumako nahiz Basque Countryko jauntxoak) euskaldunon kolonizatzaile eta borrero handienak.
Euskal Herria erdaldunez betetzearen alde egotea, eta Euskal Herria euskalduntzearen alde egotea, ideia kontrajarriak.
Galderatxo bat, ea erantzuterik duzuen: Euskal Herrian 200.000 immigrante sartuta, Euskal Herria euskaldunago edo erdaldunago izango da?
[[[Uste du, pertsona askok, errealitatea ulertu baino, ideal bat sinestea nahiago dutela.]]]]
“ideiak”, alferrik zabiltz ezker abertzaleko jendearekin inmigrazio gaian. Hauen logika ez da zurea bezalakoa, beste bat da. Hauen etsaia bat eta bakarra da: eskuineko sistema burges kapitalista puta hori. Eta ikus dezakezunez, Maya bezalako bat etorkinak kritikatzen hasten denean, ezker abertzalearen arrazonamendua hau da: nire etsaiaren etsaia nire laguna da. Beraz, etorkina ongi etorria dadila, sistema kapitalista horri popatik emateko. Beraiek ondo dakite 200.000 etorkin gurera etorriz gero EHan euskarak indarra galduko lukeela. Baina euren lehentasuna inoiz ez da izan hizkuntza, nazioa edo etnia. Euren obsesio bakarra agintean dagoen sistema burges puta hori da eta edozer sakrifikatzeko prest daude sistema horri aurre egitearren, baita euskara ere (eurentzat azken batean hizkuntza bat gehiago besterik ez da). Eta horrelako logika jarraitzen duenarekin alferrik zabiltza zure logika azaldu nahian. Garbi daukat, iritsiko da eguna non ezker abertzaleak berak euskararen aurka egingo duen. Hortik atera kontuak, ideiak.
Zuek segi zuenean, ni bi kontu azpimarratzera mugatuko naiz:
– Delituen %0,3 dagozkie migratzaile adingabeei.
https://www.berria.eus/paperekoa/1877/004/001/2022-01-22/maia-datuek-gezurtatua-delituen-03-dagozkie-migratzaile-adingabeei.htm
– Mayak txistua jo, eta denak bere erritmora dantzan. Berdin dute zer dioten datuek, berdin diote estatistika eta bestelakoek. Etorkin gazteak kriminalizatzea da kontua, politikoki emaitzak ematen dizkielako, eta UPNk, aurretik Alfonso Alonsok egin bezala, gai berarekin matraka ematen jarraituko du. Arreta bere politiketatik desbideratzeko.
Garagarra: “iritsiko da eguna non ezker abertzaleak euskararen aurka…” hori ere ez dakit ba… zZein partiduk egin du gehiago? Ez ditzagun gauzak beren onetik atera. Hori bai, eragin beharko dugu gure partidu guzietan, atzean gelditzen ari dira eta. Areago ikusirik euskaldunok bizi dugun kinka larria! (Uler bedi euskalduna , euskaraz jakiteaz at euskaraz bizi nahi duena dela)
Ah, eta beste gauza bat, Iker eta gainerako nafarrak. Ez dago Maia jaunarenganaino joan beharrik Nafarroan, Nafarroaz kanpoko euskaldunei buruz erdeinuz “kanpokoak” esaten entzuteko. Bai, Nafarroako euskaldunen ahotik, bai. Beti esan dut, sanferminetan moño-moñoño jantzita ederki egiten duzuela bat ezkerretik eskuinerako nafarrek.
– Adingabeen Fiskaltzak 522 espediente ireki zituen iaz Nafarroan
– 99 izan ziren migratzaileei egotzitakoak.
Adingabeen artean, etorkinek egindako delituak % 19 dira.
Berriak Nafarroan egindako delitu mota guztiak (drogak, sexu-jazarpena, lapurretak, etab.) zenbatu ditu, adina kontuan izan gabe, baina gazteen artean gutxiengoa den kolektibo bat, etorkinena, delituen % 19 egiten ditu.
Eta Nafarroan etorkin adingabeen ehunekoa ez da %19ra iristen, beraz…
eta gazteen egoera sozialak ere izango du zerikusia, diñot nik,
delituen batazbesteko horretan
noski zerikusia duela Josu.
Oso gai korapilatsua da hau, morala vs errealitatearen arteko dilema.
Ezkerrak hutsegite nabarmena egiten du gai honetan. Europa mailan ezkerraren hankasartze galanta!!! Herritar guztiek paIratu eta ikusten dugun hori, ez dakit ze arrazoiengatik ukatzen. Gero populismoak horri etekina ateratzen diola esan eta kitto!
Benetako auzo txiroetan ultraeskuindarrek zergatik gora egiten duten aztertu beharko lukete. Halako auzoetan etorkinek dakarten ondorio zuzenak bizi dituzte, eta ez ezkerreko klase sozial berri hau bizi diren auzo dirudunetan.
Ezker honi klasizmo kiratsa dario!!!!
A, harritu egiten zara?! Ezker abertzaleak azken 30 urtetan aldatu den bezainbeste aldatzen bada (eta aldatuko da) ondorengo 30 urtetan, ez zaizu hain astakeria irudituko euskara bera arbuiatzearena.
Berria-k ateratako estatistika hori guztiz tendentziosoa da. Atzerritar adingabeen delituez hitz egitean, delitu zehatz batzuez ari da; bereziki indarkeria bidezko lapurretez.
Berriak delitu mota ezberdinak sartzen ditu, ordea, bere agenda eta diskurtsoa defendatu nahi duelako. Hau da, immigrazioa ona da, immigranteak per se, onak dira.
Ze jokaera malizioso horretatik aztertuta, matxismoari buruz ari garelarik, emakumeak urtean hitzen duten gizonak “soilik” gizonen %0,000001 dela esan lezakete. Hau da, estatistikak moldatu daitezke nahi dugun diskurtsoa plazaratzeko.
Atzerritar adingabeak populazioaren % oso txikia da, batetik beherakoa. Beraz, datu horiek proportzionaltasunetik aztertu behar dira.
Berria edo Argia bezalako immigrazionistek errealitatea ezkutatzen dute nahita. Horrela, euskaltzale eta independentistei kontziente edo inkontzienteki (ez dut azken hau konprenitzen) kalte handia eraginez.
Jendeak nahasi xamar dabil…
Har etzazue arren denbora pixka bat zertan gauden jabetzeko
Le champ des saints- Jean Raspail
The strange death of Europe – Douglas Murray
Soumission – Michael Houellebecq
Azkena euskaratua dago
Barkatu, izena zuzena “Le camp de saints “da
Le camp des saints
Pentsalari, 3 liburu proposatu dituzu eta ziur nago oso interesgarriak izango direla baina ez daukat denborarik irakurtzeko. Eskertuko nizuke liburu bakoitzaren mezu nagusia esaldi batean botako bazenu.
ufff, zenbat liburu, konpa!
Irakurtzea ez zegok modan…
eta are gutxiago pentsetea… arriskutsua ere badateke…
Utikan enegandik!
Pentsalari, laburpenen ordez emaiozu liburuen meme bana (txioek beharbada gainkargatuko liokete burmuina), batzuek horrela asimilatzen baitute ondoen informazioa.
Bi erreflexio:
Epaitegi munduan gabiltzanok argi daukagu delitu bortitzak (indarrez egindako lapurretak, ebasketak, erasoak…) magrebitarrek egiten dituzte era generalizatutan. Eta hau horrela da.
Bestetik, etorkinek, tamalez, Oro har, ez dute ezer jakin nahi euskarari buruz, eta kontuan harturik gure herria, herri menderatua eta kolonizatua denez, etorkinek, kolonizatzailearen rola hartu dute.
Eta bukatzeko, guztiz ados Galarragak egindago erreflexioarekin (ezker abertzalearen gaur egungo jarrera euskararekiko )
Bilboko hainbat kaleetatik irteteak beldurra ematen du. Ordu batzuetatik aurrera arrisku handiko muturreko kirola bihurtu da. Izu hau eragiten dutenak, normalean, jatorri ezagun bat daukate. Baten batzuek gure dutena esan eta datuak euren aldera manipulatu ditzakete, baina kaleko errealitatea baino datu objetiboagorik ez dago.
Bestalde kanpotar askok, zeharka bada ere, hartu duten kolono papera begibistakoa da. Euskararen eta euskal kutsua eduki dezaken ororen aurrean etsai jarrera hartzen dute.
Anbulatorio munduan gabiltzanok ere argi daukagu bere frustrazioak errurik ez duen langileari oihuka, mehatxuka eta irainka jaurtitzen dizkioten inpresentable gehienak euskaldunak direla.
Astatistika, idatzi duzuna zerorrek ere ez duzu sinesten. Nahiko nuke hala izatea, euskararen erabileran puntu batzuk irabaztea esan nahiko luke eta. Zeinen ederra litzatekeen anbulategian euskarazko biraoak entzutea, hunkigarria ere bai. Beraz, astatistika, gezurra diozu eta ez zara ezta osasun munduko langilea ere.
Euskaldunak eta euskal herritarrak ez dira gauza bera.
Garagarra, ba halaxe da. Nik lan egiten dudan anbulatorioan (igarle txarra zara, eta zure prepotentzia ikusita, ez ninduke harrituko hurrengoan zu izatea iraintzen nauenetako bat), astebetean hiru pertsonak iraindu naute. Ni pertsonalki, eta nire lankide guztiak hedaduraz. Euskaldunak hirurak, Nagore.
Jakina da euskaldunok ez dugula euskaraz iraintzen; nahiz eta solas guztia euskara hutsean egin, hijoputa ta holakoak erdaraz botatzen ditugu normalean. Tira, niri behintzat horrela egin didate. Beraz, zoritxarrez irain polit horiek guztiak espainolez entzun behar izan ditut. Egileen izenak, Gorka, Unai… eta izenak berak aski ongi identifikatuko lukeen beste bat. Abizenak ere niretzat gordeko ditut, baina ondo gogoan dauzkat: euskaldun-euskaldunak, tx-z eta k-z idatzita denak.
Horrelako prepotentziarik ez du beste inolako etno-kolektibok nire anbulatorioan. Euskaldunak. Ni egia esan, euskaldun izateaz lotsarazten nau horrelako jendeak.
Beno, jakin nahiko nuke zein anbulategitaz ari zaren. Badakit ez duzula esango, baina kasua aztertzekoa litzateke. Eta gero beste anbulategi batzuetako estatistikekin alderatu. Amezketan, ikasle batek irakaslea iraindu ahal du, baina aldera dezagun gero Barakaldoko ikastetxe batekin.
Ingurune erdalduna. Euskaldunak badira, baina gutxiengoa dira. Etorkinez betetako zonalde bat da, batzuk duela hamarkadak etorritakoak, besteak azken oldeetakoak. Eta hala ere, euskaldunak dira gehien iraintzen dutenak, bai erlatiboki, bai balio absolutuetan. Etrokinen bat edo beste ere oldartzen da, baina euskaldun batzuen prepotentzia nabarmena da, nazkagarria. Pentsa, mesedeak eskatzeko irainka hasten denik ere bada!
Sinesten zaila, Astatistika. Euskaldu oso gutxi, diozu. Eta iraintzen duten ia bakarrak berauek dira… misterioa. Non ote da…
Mayak ez du gezurrik esan, baina hori ez da okerrena.
Ordezkatze demografiko bete-betean gaude eta ustezko abertzaleei bost axola die. Orain euskararen erabilera %13 patetikoa baldin bada gutxi falta zaigu %5 inguruan egoteko.
Horrela jarraitu ezkero herri honi hiru belaunaldi geratzen zaizkio asko jota.
Oraingo abertzaleei bost axola diozu. Halaxe da, eta honen arrazoia hau da: gaur egungo abertzale askoren familietan jada etorkinak daude, gehienbat espainiar jatorrikoak, eta horrek bera eragina du. Euskalduna zara baina jada beste erreferentzi batzuk ere kudeatzen dituzu. Eta jarrera berri hori gainera politikoki zuzen gelditzen da, ez zara xenofoboa edo arrazista. Eta hau gehitzen joango da beste etnietakoekin nahasketa handitzen den heinean.
Txorakeria geixko irakurtzen ditut!
1. Bakarrik dauden gazte migranteek lapurketa eta delitu gehiago egitearen arrazoia zein da? Jatorria ala balditza sozialak?Maltzurragoak direla?…
Ezin daiteke ukatu gazte hauek delituak egitera “kondenatuta” daudela, marginazio soziala, bazterketa, lana bilatzeko zailtasunak… Arazoa konpondu nahi badugu Muinera joan beharko genuke eta egoera hau sortzen duten baldintzak aldatu.Potroak behar dira gure gizartearen(euskal Herria) ren arazo nagusietakoa inigrazioa dela esateko, potroak behar dira!. Arazo bat dela? Ados. Egoera eskuetatik joaten ari dela zonalde batzuetan ?Ados. Baina ez gaitezen gure etsaien akats berdinetan erori.
2. Euskaldun zintzo eta jatorraren irudia aspaldi galdu zen.. Euskal desgraziatu eta gizajo pila daude 8 abizenak euskaldunak dituztenak. JAtorriak ez du zerikusirik pertsona bezela duzun baloreekin. Baina euskalduna bada guretarikoa da? “gixajoa ez du bizitza erraza eduki” eta atzerritarra bada baztertu?
3.”Ordezkatze demografikoa” eta horrelako teoriak ez ditut serio hartzen kasu honetan, ados egon naiteke adibidez beñat Castorenerekin idatzi zuen artikuluan aipatzen dituen puntu batzuekin, baina hemen irakurritako iruzkin batzuk “Forocoches” etik ateratakoak dirudite..
4- Bukatzeko errepikatzen dut arazo bat bilaka daitekeela hau baina ez da ez gure lehenengoa ez ta garrantzitsuena ere. Ahulenekin gogor eta indartsuekin beldur?..
“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek hitz egiten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik” Ba horixe..
Ezker Abertzalearen gidaliburua hartu eta idatzitako azkena azken hauxe. Kuriosoa da nola amaitzen duen, errua euskaldunei botaz. Hori ere manualean sartzen da: etorkinen gaia eztabaidatzen denean, beti,beti, ezker abertzalekoek euskararen egoeraren errua azkenean euskaldunei botatzen diete. Beste gai batean, euskararen egoeraren errua Espainiari eta Frantziari botako diete, baina etorkinekin ez. Kuriosoa. Kuriosoa baita, “euskal purutasuna” eta horrelakoe nola egiten duten trufa ezker abertzalekoek, era Espainiako “7 apellidos” eta horrelako kasparekin nola egiten duten bat. Nik garbi daukat hau nahasketa kulturalaren era etnikoarengatik dela, beste kulturetan ere horrela gertatzen da. Etorkinen gaia tabua da ezker abertzalearentzat, bestee iruzkinak forocoches espainiarrak dira… populismoa aipatu ez duenean ere… globalizazio politikoki zuzenarekin erabat lerratuta. Izan ere, hainbeste urtez ostrazismoan eman ondoren, euren buruak homologatzeko behar gehiegi zuten, eta mutur batetik bestera igaro dira txintxo-txintxo. Tokitan geratu dira Sutagar-en letra sutsuak. Etorkin gehiegi dago ezker abertzalean.
Egia esatera, “hizkuntza bat inoiz ez da galtzen…, beste batez ordezkatzen da”. Hemen arazoa, euskaldunona, ez da Euskaraz ez dugula egiten, baizik eta Gaztelaniaz edo Frantsesez egiten dugula eta horietako batez ordezkatzen, eroso, goxo-goxo…
migrantreak leku guztietara datoz eta azkoz gehiago etorriko dira (bidean ez badira itotzen edo erretzen)
euskal administrazioen esku ez dago migrazioaren antolatzerik ez ordenatzerik (eta intituzio horien esku balego ere, berdintsu litzateke)
dena dela, euskera ez da galduko migrariak datozelako, baizik eta kolonialismoaren erasoagatik, eta migrariak ez dira kolonizatzaile horietarikoak.
Egiazko kolonizatzaileak Espainia eta Frantziako erreinuetatik datoz… baina batez ere bertokoak dira kolonizatzaile nagusiak.
Eta ez dago asko pentsatu beharrik zeintzuk diren: lehenbizi “gure” instituzio PUBLIKOAK.
eta gero GU GEU ERE BAI, euskal herritar buru-kolonizatuak.
Beraz, nik ez nuke denborarik alferrik galduko migrariak jarriz ituan, TURKO-BURU gisa.
Eman diezaiogun arreta BERTOKO arazoari.
Migrariak ez dira arazoaren muina, baina korapiloa estutu egiten duten, askatu beharrean. Arazoa barruan dago hein handi batean, baina kanpotik arazoa potolotzen duen etsaiak baldin badatoz, gureak egin du.
Eta tamalez, kanpotik datozen askok kolonizatzaile mentalitatea dakarte, nahiz eta eurak horrena kontziente ez izan.
hortxe zegok kontua, Tximino
ez hainbatean migrari-kopuruan, baizik eta migrari-talde ezberdinen ideologian: ea ideologia kolonizatzailea duten edo ez.
Ez dok berdin ekuatoriar/kolonbiar migrazio taldea (mentalitate katoliko itxia) edo senegal/nigeriarren migrari-taldea (ideologia anti-koloniala)
Ez zenez berdin izan hemen gaztelau-talde migraria (ideologia zentralista) eta galizar-talde migraria (gure auzia erraz uler dezakeen talde aberri-zalea)
Euskal Herrian gehiengo erdal hiztuna dugu aspalditik, immigrazioak ez du hori aldatuko, areagotu egingo du, gehienez ere. Baina immigrazio deskontrolatuak arazo gehigarri asko ekartzen ditu, eta horri gure jaiotze tasa suizidak gehituta, gure gizarte osoa (ez soilik hizkuntza) ordezkatua izateko arriskuan dago. Gai horretan, beste askotan bezala, elite globalistaren morroi leiala da ezkerra, immigrazio deskontrolatuaren defendatzaile sutsu gisa jokatzen duenean.
Gaia etengabe mahaigaineratzen da Zuzeun. Normal da, gaia inportantea da, minbera eta zaila ongi formulatzeko, kontzientziak (batez ere judu- kristautasunaren arrastoak gelditzen zaizkienak)) zaurtu gabe.
Ideologia liberalak badu joera herriarteko imigrazioaren apologia egiteko esplizituki edo inplizituki. Baina anitzetan ideologia liberalak lotura handia du, aitortua ala ez, liberalismo ekonomikoarekin, hots gaurko kapitalismo mundializatuarekin.
Migratzaileak etortzen dira hemen haien herrietaan baino hobeki bizitzeko xedearekin. Funtsean, haien herri sustraietarik moztu eta urruntzen dira eta haien urratsa nagusiki materialista eta ekonomikoa da. Bistakoa da salbuespenak badirela. Alde horretatik biziki modernoak dira, gutariko gehienak baino modernagoak. Sustraiak, kulturak, hizkuntzak, ohitura tradizionalak eta guzi pasatzen dira bizimodu hobetzearen ondotik.
Lehenbizikoetan etortzen den migratzailea, arribatzean isolatua bada entseiatuko da aurkitzen duen gizartean integratzen, baina araiz lehentasunez dominatzen duen gizartearen partean. Logikoa da, ez da etorri Euskal herriaren historia ikasteko eta legez beharrezkoa ez den hizkuntza zail bat ikasteko, gainera bertakoek guti eta gaizki ikasten eta pratikatzen dutenak, etorri da baizik eta hobeki bizitzeko.
Gero haien taldea handitzen bada, batzutan ez beti, antolatzen dira haien artean partez bizitzeko herrian bezala, komunitate berri bat sortzen entseiatzen dira eta haien anbizioak handituz doaz haien kopurua handitu arau gizarte dominantearen poliziarekin borrokatzeraino. Hau ikusten da jada Frantziako hiri handi auzo batzuetan.
Nabarmen da migratzaileen garapen prozezu automatiko oso hori, deskribatutako bi fasetan, ez dela biziki kaltegarria baizik gizartearen jada aintzinetik ahuldua den nazio zapaldu batentzat, nahiz ez den ahultasun horren arrazoi jatorria eta oinarria Josuk dioen bezala.
Ez dut ulertzen nola abertzaleeek edo euskaltzaleek uka lezaketen kaltegarritasun horren ebidentzia.
Baina egia da ere egiazzko herri soberano eta osoki euskalduna bagina, pentsatzekoa da migratzaileeek gure herria ekidinen luketela edo bederen zeharkatuko luketela fite fitia.
Ez da inolako arraza gutiespenik konstatazio horretan, argi eta garbi erraiten baitugu ez direla Txilera emigratu ziren gure arbasoak baino gaistoagoak, zeinek, dakidanez, ez zuten bat egin hango indiano Maputx zapalduekin.
Gainera migratzaileak uste dugun baino modernagoak dira ideologia mundialista liberalaren aldetik. Gu bezain modernoak dira. Haientzat munduan ez dago muga zilegirik. Horretan heziak izan dira beren herrietan beretan telebista eta interneten bitartez jasotzen duten propaganda kontsumitzailearekin.
Gaia sakontzen jarraitu egin behar da eta jendea utzi mintzatzera iraindu gabe. Eztabaida segituko du, uneka, mahaigaineratzen bederen herria askatu arte edo desagertu arte.
Adoz niagok funtsean Benatekin.
Ez diat ukatzen inondik ere migranteekin dugun nazio- eta kultura arazoa (hori Europa osoa nozitzen dute, gainera), batik bat hemengo populazio-tasa suizidarekin (baina hori aparte tratatzeko gaia dok)
Halere, oso kontutan hartzeko ñabardura batzuk egin diazkiat migrarien ideologia-talde ezberdiñen arabera.
Kontutan hartzekoa da, halaber, Europara badatoz, hobeto bizitzeko asmoz etortzeaz gain (kontsumismoaren bat), Europarrok kolonizatu eta hondatu ditugun herrietatik datozela (onar dezagun, bada, zerbait zor diegula).
Eta gainera, hona datozen migrariak, jatorrenak izanda ere, ez dakitela zein herritara datozen (beno, esan dezagun ia denek Espainiara datozela uste dutela).
Hortaz, oso garrantzitsutzat jotzen diat haien HARRERA-TALDEA ABERTZALEAK antolatzeari, nora datozen jakitera eman diezaiegun, lehenik eta behin.
Eta guk uste baino anti-kolonizatzaile gehiago agertuko litzateela uste diat, halako harrera antolatuz gero.
Beraz, migrariari ez diezaion beha zezen-plazako barreratik.
Ene azken esaldia makurra da. Gure herria askatu eta, gure arazoa ez litzateke automatikoki soluzionatua izanen nun ez dugun egiten estruktura sozialari buruz hausnarketa eta aldaketa serio bat.
Adibidez, indigenok lan eta ofizio asko baztertzen ditugu, besteek baino baldintza txarragoak eskaintzen baitituzte. Industrian bertan ere, besoak falta dira. Gure gizarteak egoera hau ihobetzen ez duen bitartean lan postu horiek ez ditugu guhaurrek beteko eta azkenean bortak zabaldu beharko dira migratzaile uholdei. Imigrazioaren arazo hori biziki sakona da eta gure bizimodua eta paktu soziala berak kestionatzen ditu sakonenean.