21 milioi euro bideratu dira EAEko titulartasun pribatuko ikastetxeen inbertsio elitistak finantzatzera

21 milioi euro bideratu dira EAEko titulartasun pribatuko ikastetxeen inbertsio elitistak finantzatzera –

STEILASek salatzen du 21 milioi euro bideratu direla EAEko titulartasun pribatuko ikastetxeen inbertsio elitistak finantzatzera.

21 milioi euro bideratu dira EAEko titulartasun pribatuko ikastetxeen inbertsio elitistak finantzatzeraEusko Jaurlaritzak, HEZKOOP 2021 diru-laguntzen programaren bidez, milioi askoko partidak eman ditu berriro ere kooperatiba edo fundazio gisako titulartasuna duen itunpeko hezkuntza-sare pribatua finantzatzeko. Laguntza horiek, besteak beste, kongregazio erlijiosoetako higiezinen erosketa funts publikoekin finantzatzera bideratuko dira. Obra horiek ez dute inolako eraginik hezkuntza-proiektuen kalitatean, eta, kasu askotan, diru-laguntza horiek bezeroak erakartzeko asmoa duen merkatuko logika bati erantzuten diote, euskal hezkuntza-sistemaren benetako beharrizan bati baino gehiago.

Bereziki eskandalagarriak dira Gasteizko Urkide Kooperatibaren eta Trokonizeko Geroa Waldorf eskolaren kasuak. Lehenengoan ia 4 milioi euro erabiliko dira funts publikoetatik, Ursulina mojen eraikina jabetzan erosteko; bigarrenean, ia milioi bat euro lurrak erosteko. Baina beste adibide larriak ere badaude, hala nola, Olabide Ikastolako sarreran kristalezko trenkada mugikorrak jartzeko edo Artxandako Trueba Ikastetxeko igerilekua konpontzeko diru partidak.

Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzak itunpeko sare pribatuarekiko konplizitatea erakutsi du, kasu gehienetan beharrezkoak ez diren eta sare publikoarekiko are abantaila handiagoa ematen dioten azpiegiturak diruz lagunduz, eta horrek guztiak hezkuntza-sisteman dituen ondorioak kontuan hartu gabe.

Eusko Jaurlaritzari horrelako laguntzetan atzera egin dezala eta baliabideak gizarte-kohesioa nahiz aukera-berdintasuna bermatuko duen hezkuntza- sistema indartzera bidera ditzala exijitzen diogu.

21 milioi euro bideratu dira EAEko titulartasun pribatuko ikastetxeen inbertsio elitistak finantzatzera

4 pentsamendu “21 milioi euro bideratu dira EAEko titulartasun pribatuko ikastetxeen inbertsio elitistak finantzatzera”-ri buruz

  • Peru Argitetxe 2022-01-24 13:25

    2021tik 2028ra arte, urtean 2.828.000 € banatuko dira 75 proiekturen artean. Ebazpen osoa esteka honetan irakurgai:

    https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2022/01/2200284e.pdf

  • 2021eko azaroaren 3ko Aginduaren bidez, kooperatiba edo fundazio
    diren itunpeko sareko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko dirulaguntza-deialdia egin zen eta aipatzen dezun esteka hori, deialdiaren ebazpena da.

    Urtean 2.828.000 € banatuko dira 75 proiekturen artean. Hau ez da zuzena. Hezkuntza saila osoaren urteko aurrekontu osoa da ia zenbaki hori.

    Hezkoop deialdi hauen bidez, kooperatiba eta fundazioei diru laguntzak onartu eta ematen zaizkie ekipamendu, orube,.. istalazioetan hobekuntzak eta bestelakoak egiteko.
    Beste kontu bat da, jasotzen duten diru publiko horren jarraipena egiten den. Adibidez, orubea erosteko 600.000 euro jaso eta ondoren, handik sei urtera adibidez, oruberik agertu/erosi ez ikastetxe/ikastola pribatu horretan.

    https://twitter.com/csolores/status/1485285232731435018?s=20

  • Izan gaitezen errealistak eta zehaztapen pare bat:
    1.- 21 milioi horiek 8 urteetan banatzen dira. alegia, urtero 2,8 milioi
    2.- ez zaio edozeini ematen, baizik eta desagertuz gero bere ondarea administrazioaren eskuetan uzten duten kooperatiba-fundazioei
    3.- 2021eko aurrekontuetan egoitza berriak eraikitzeko eta konpontzeko sare publikoan ia 40 milioi euro daude.
    hauek dira datuak, ados edo kontra egongo gara, baina jarri dezagun dena mahai gainean

  • Izan gaitezen zintzoak eta ñabardura pare bat:
    1.-Halaxe da 21 milioi horiek 8 urtetan. Urtero 2,8. Baina aurreko urtetan ere Olentzero etorri da eta aurreko deialdien montanteak gehitu behar zaie beraz urteroko kopuru horri. Beraz, urtero 2,8 baino gehiagokoa da kopurua.

    EBAZPENA, 2018ko abenduaren 13koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baitira kooperatibaren edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko onartutako diru-laguntzak, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 17ko Agindua (Hezkoop-2018) aplikatuz.

    Hezkoop-2018: 12.800.000,00 euro
    https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/12/1806299e.pdf
    EBAZPENA, 2015eko irailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kuktura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, kooperatiba edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzak iragartzen dira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko martxoaren 18ko Agindua (Hezkoop-2015) aplikatuz.
    https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2015/10/1504316e.pdf
    5. artikulua.– Diru-hornidura. 1.– Laguntza-programa honen finantzaketara bideratutako hornidura orokorra 12.800.000 euro da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailen kontura finantzatuko da.
    2.-Efektibamente, ez zaio edonori ematen. Zenbat eta harreman sare eta boteretsuagoa izan Ikastetxea, normalean diru gehio, naiz baldintzak bete.
    3.-Ikastetxe publikoen inbertsioetan azken urteetan dagoen beherakada ikaragarria da.
    Etikoki guztiz eztabaidagarria dena ekimen pribatuari, pizinak, padel kantxa ,orubeak, istalazio txupi guaiak, futbol zelai erregadioak,..diru publikoaz ordaintzea da, Toki-Alai Ikastetxean Irunen, barrakoietan daudenean bitartean.
    Edota pelotazo urbanistikoak, forgatutakoak, egindako ikastetxe pribatuei diru laguntza hauek ematea. Edo fiskaltzak egindako ikerketen ondorioz, epaitegietan dauden ikastetxe-kasuei ia miloi bat euro eman izana.
    Guzti hau euskarazko prentsan ez da agertzen. Zer dela eta? Zer ezkutatu nahi da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude