Kale edana Donostian

Kale edana Donostian –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Duela aste batzuk lagun batekin hitz aspertuan ari ginela atera zen gaia. Kalean alkohola edan daiteke Donostian? Bai, badakigu tabernetako terrazetan edan daitekeela. Eta hortik aparte? Ba bai, baldintza batzuk beteta edan daiteke.
Kale edana DonostianAlarma egoeran geunden eta hiritik barrena ari ginen asteburu batean paseoan. Aurreko egunetan Donostiako Udaltzaingoa kalean ezin zela zurrutean ibili ari zen esaten behin eta berriz. Oker ez banago tabernak itxita zeuden garai hartan.

Donostian indarrean dagoen Gizabideari buruzko ordenantzari erreparatzeko esan zidan lagunak. Hauxe dio 15.4 artikuluan:

«Taldean edatea debekaturik dago baldin eta ekintza horrek beste herritarrei espazio publikoak erabiltzea oztopatzen badie».

Lotura honetan Udaltzaingoak dio, Adingabeen alkohola eta drogen kontsumoari dagokionez, droga-mendetasunen arloko prebentzioari, laguntzari eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legean ezarritakoa beteko da.

Ez da ahaztu behar 1/2016 Legea, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa.

33. artikuluak dio, lehen puntuan: «Debekatuta egongo da 18 urtez azpiko pertsonek edari alkoholdunak kontsumitzea».

2. puntuan zehazten du hainbat zerbitzu eskaintzen edo eskaintzeko prest dauden pertsona jakin batzuek ezingo dutela alkoholik kontsumitu (ibilgailuak hartzeko garaian, adibidez).

4/2015 Lege Organikoa, Madrilgo parlamentuak onartua 2015eko martxoaren 30ean, Herritarren Segurtasuna Babestekoa deritzona.

Arau-hauste oso astunak (sic), astunak (sic) eta arinak zehazten ditu.

37. artikuluak dio arau-hauste arina dela, 17. puntuan, «Toki, bide, establezimendu edo garraio publikoetan alkoholdun edariak kontsumitzea, horrek herritarren lasaitasuna modu larrian nahasten duenean».

Atzo goizean hauxe irakurri nuen DVn: El lehendakari avisa de que actuarán contra los botellones: «Está prohibido beber alcohol en la calle».

Kazetariak albistean dio: «El lehendakari aseguró que se van a tomar las medidas habituales a la hora de tratar de evitar los botellones. Al fin y al cabo, consumir alcohol en la calle es algo que ya estaba prohibido antes de la pandemia».

Atzo, larunbata, EHAAn argitaratutako 23/2021 Dekretua irakurri dut, oso gainetik bada ere.

1.2 artikuluak dio: «Osasun-larrialdiak irauten duen bitartean, oro har, pertsonen arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izango da leku publikoetan, eta arreta berezia jarriko da esparru itxietan».

1.3 artikulua xedatzen du musukoen erabilera eta 1.4 puntuak zehazten du zeintzuk ez dauden behartuak maskara erabiltzera.

2.14. puntuaren izenburua hauxe da: Aire zabaleko edo aisialdiko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak. Azalerak-eta aipatzen dira bertan.

Xedapen gehigarri bat dago, honela hasten dena: 2021eko udari begira, honako neurri espezifiko hauek ezartzen dira. 5. puntuan hauxe dio:

«Programatu gabeko jaiak eta ospakizunak: bide publikoan zein kanpoko esparruetan alkohola kontsumitzeko debekua berresten da, baita «kale-zurrutak» edo «ez-jaiak» motako bileretan ere».

Berresten da? Udan soilik?

Gaur, igandea, Ertzaintzak eta Udaltzaingoek osasun-alarman aplikatzeko irizpideak izeneko dokumentua (pdf lotura) ikusi dut Ertzaintzaren webgunean.

Interpretazioak eta aplikatzeko irizpideak izeneko atalean, 5. puntuan, galdera hau egiten da: Kontsumitu al daiteke alkoholik bide publikoan?

Erantzuna: Ez. Alkohola kontsumitzeko debekuari eutsiko zaio, bai bide publikoan, bai kanpoko esparruetan edo “botiloiak” edo “ez-jaiak” bezalako bileretan.

Gustatuko litzaidake jakitea nondik ateratzen duten interpretazio hori, zeren eta goian aipatutako 2016ko Legeari buruz, zera dio euskadi.eus-en dagoen dokumentu honek. Barkatu, baina ez dut testua euskaraz topatu:

Beber alcohol en vía pública

El texto de la ley prohíbe la venta o suministro de bebidas alcohólicas en la vía pública, salvo en terrazas, veladores o actividades y eventos que cuenten con autorización municipal. Es decir, se respeta el ámbito de autonomía municipal.

No se prohíbe el consumo en vía pública, aunque cada ayuntamiento puede regular esta cuestión a través de la correspondiente ordenanza. De hecho, hoy día, hay ordenanzas municipales que prohíben expresamente consumir alcohol en la vida pública.

Laburbilduz, gauzak dauden bezala, nire interpretazioa da Donostian adin nagusikoek kalean alkoholaedan dezaketeela espazio publikoaren inoren erabilera oztopatzen ez den bitartean. Bakarrik bazaude eta 1,5 metroko aldea errespetatuz, sindudarikgabe.

Beraz, ez dira egia “kalean alkohola edatea debekatuta dago” bezalako esaldi kategorikoak.

Eta nire interpretazioa ez bada egokia, esan diezadala norbaitek ze lege, dekretu edota ordenantza pasa zaidan, mesedez.

Kale edana Donostian

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, geure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude