Kaiku izan, Kaikukoa izan, Kaikua izan… amaitu gabeko eztabaida
‘Ni Kaiku naiz’ leloak hautsak harrotu zituen. Eztabaidak piztu ziren eta gustu guztietarako iritziak entzun ahal izan ziren. Hemen bertan kanpaina hura mintzagai izan genuen. Baita Atoan blogean edota Sustatun ere. Anjel Lertxundik ere Berriako zutabean idatzi zuen honi buruz.
Gehienek ezegokitzat jo zuten Kaikuk hautaturiko leloa. Eta hainbatek gazteleraz pentsaturiko kanpaina baten ondorio izan zela esan zuten. Horren aurrean Kaikuk leloa aldatzea erabaki zuen. Orain telebistan eta irratian ‘Ni Kaikukoa naiz’ entzun dezakegu.
Baina bada aldaketarekin ados ez dagoenik. Gaur bertan Amatiñok bere blogean Kaikuri eginiko kritika lotsagarria izan dela adierazten du. Bi leloek esanahi ezberdina dutela dio eta lehena bigarrena bezain zuzena dela.
Hona hemen Amatiñoren hitzak.
Zer pentsatzen duzu zuk?