III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Otsailaren 26an Donostian.

Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutuko dira, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.

Besteak beste, Iñaki Martinez de Luna, Erramun Baxok, Pablo Sotes, Esti Amorrortu eta Juan Carlos Moreno Cabreraren ekarpenak entzuteko beta izango da hitzaldi eta mahai inguruetan. Soziolinguistika Klusterrak urtean zehar garatutako proiektuak ezagutu eta horietan sakontzeko tailerrak ere burutuko dira. Horrez gain, Hausnartu deialdiaren II. edizioko saria bertan banatuko da eta Dabid Anautek bere lan irabazlea jendaurrrean aurkeztuko du.

III. Soziolinguistika Jardunaldia

Irudia | III. Soziolinguistika Jardunaldia | Soziolinguistika Klusterra | Creative Commons By SA
erabilera, euskara, hizkuntza, jarrerak, soziolinguistika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude