Josu Idigoras (EAJ): “Urte asko dira proiektu berarekin, Zumarragak aldaketa behar du”

Elkarrizketa – Josu Idigoras (EAJ) –

Bikoteak ekarri zuen Zumarragara duela 21 urte inguru, eta bertan bota zituen erroak Josu Idigoras (Zornotza, 1971) Zumarragako EAJko alkategaiak. Erakundeen arteko elkarlana, garapen ekonomikoa eta gazteekiko kezka azpimarratu ditu elkarrizketan zehar. Halaber, EHBilduk eta EAJk elkar ulertu behar dutela dio: “gure artean ez baldin bagara konpontzen, ez daukagu zer eginik”. Udaletxeko plazan jarri dugu hitzordua.

Josu Idigoras (EAJ): "Urte asko dira proiektu berarekin, Zumarragak aldaketa behar du"

EAJ irabaztera oso ohituta dago leku gehienetan, aitzitik, Zumarraga ez da alkatetza xamurra zuentzat ala? Ezinezkoa ez dugu esango, baina, oso zaila daukazue.
Bai nahiko zaila. Baina EAJ-k Zumarragan irabazi izan du, alkateak izan ditu. Azkenengoz, 1999tik 2003ra, EAJ eta EA elkarrekin aurkeztu ginen eta alkatetza lortu genuen. Ezinezkoa ez da. Aurkezten baldin bagara, herriak aldaketa bat behar duela uste dugulako da. Urte asko dira pertsona eta proiektu berarekin eta uste dugu Zumarragak behar duela aldaketa. Oso egoera zaila aurkituko dugu, baina horretarako aurkeztu gara.

Datuek diote herritarrek oso desberdin bozkatzen dutela Batzar Orokorretareko eta Udalerako. PSE-EEk 800 boto inguru gehiago atera zituen Udal hauteskundeetan. Pertsonari bozkatzen zaio gehiago.
Talde lana eskaintzen dugu. EAJk Gipuzkoako Batzar Orokorretarako irabazi izan ditu bozak. Uste dugu oraingoan ere irabaziko dugula, eta horrek esan nahi du, baldin eta Foru Aldundia indartsu bat badaukagu, talde lana ekarriko dugu Zumarragaren onerako. Orain arte egon den alkatea errespetatzen dugu, gainera, esan genezake nahiko harreman zuzena izan dugula. Hala ere, gure proiektua ekarri nahi dugu Zumarragara. Ez dugu pertsonatan sinesten, proiektuetan baino. Pertsona batek bakardadean ezin du proiektu bat aurrera eraman, talde lana beharrezkoa da. Gu talde sendo batekin aurkeztu gara. Gipuzkoan gertatzen dena, EAJren kudeatzeko gaitasuna Zumarragara ekarri.

Eta zelako kudeatzaileak dira egun gobernuan dauden PSE-EEko kideak?
Oso modu pertsonalistan kudeatu da. Talde handia izanda, 8 zinegotzi zehazki… planik gabe gobernatu dute, “tran-tran” moduan. Guk garrantzia bi gauzei ematen diegu batez ere: Bat, garapen ekonomikoari, eta bi, giza baloreei. Eta giza baloreetan lan ona egin bada ere, faltan bota dugu garapen ekonomikoko plan bat. Hemen lanik ez badaukagu, jendea hemen ez da biziko. Gure gazteak ez dute aukera izango jaio diren herrian hazteko eta bizitzeko. Hori bota dugu faltan.

“Argi daukat proiektuak mahai gainean jarrita
EHBildurekin konpondu gintezkeela”

Udalaren konpetentziatik zer egin daiteke aipatu duzun ekonomia garapena sustatzeko?
Alkateak beti esan izan du, “tokatzen zaio Zumarragari, ahaztu gaituzte urte luzez…”. Hemen gauza ez da tokatzea ala ez tokatzea. Hau ez da loteriaren jokua. Proaktiboak izan behar gara. Neurri konkretuak hartru behar dira. Guk Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Jaurlaritzako bermea daukagu. Ekonomia alorrean, daukagun industria ezagutu, zaindu eta mantendu behar dugu. Lehenengo egunetik lan talde bat egin behar da erakundeak inplikatuz eta ikusiz zer behar dauzkagun. Zer eskaini diezaiekegu enpresei Zumarragara etortzeko? Hori da: proaktiboak izan nahi dugu, ez loteriara jokatu.

Mugikortasun alorrean zer proposamen dituzue Zumarragarentzat?
Mugikortasunaren aldetik hiru eje nagusi daude: Garapen ekonomikoarena, giza baloreena eta mugikortasun eta irisgarritasunarena. Zumarragan arazo itzela dago aparkamentuekin. Plan batzuk egin izan dira, baina, gero ez dira aurrera eraman. Guztion artean begiratu behar dugu zer egin dezakegun, eta indarrak jarriko ditugu aparkalekuetan, arazo itzela baitago erdigunean.

Josu Idigoras (EAJ): "Urte asko dira proiektu berarekin, Zumarragak aldaketa behar du"

Aparkalekuak diozu, lurrazpiko aparkalekuak egitea?
Daudenak beste era batera kudeatu nahi ditugu. Bi aparkaleku dauzkagu, erdigunean eta intermodala -geltokiaren alboan dagoena- eta erabilpenik ez dute. Hutsik daude, saldu ez dira saldu. Beste modu batzuk bilatu behar dira auzokideek erabili ditzaten.

Garraio publikoa bultzatzeko asmorik baduzue?
Bi herritako kudeaketa egin behar da. Zumarraga eta Urretxu. Jarri zen auzobusa, baina, oraindik erakutsi ez zaizkigun ikerketen arabera, alkateak erabaki zuen ez zuela biderik. Bertan bera gelditu zen. Bi herrien ikerketa bat egin behar da, eta zerbitzuak ez du errentagarria izan behar. Helburua goiko auzoak batu eta mugikortasuna erraztu behar da.

Nolako harremana duzue Urretxuko alkatetzarekin?
Oso onak. Orain dela 4 urtetik Urretxu EAJk kudeatzen du. Azken aldian proiektu bateratuetan lan egin izan dugu. Adibidez, kirol txartel bakarraren alde ibili gara lanean. Alkateak erabaki zuen, baina, Legazpirekin hitzarmena sinatzea. Ez da normala Zumarraga batek Legazpirekin bakarrik izatea kirol akordioa. Urretxurekin ere akordioetara iritsi behar gara, bakoitzak berea izanik ere, elkarrekin kudeatu ahal izateko. Jon Luki eta biok hainbat proiektu ditugu buruan.

“Nire seme alabek kanpora joan nahi balute bizitzera,
borondatez izatea”

EHBildurekin nolakoa da harremana herri mailan.
Guk beti nahiko harreman ona izan dugu. Azken boladan ez dugu izan ildo zuzen bat.

EHBildu barruan EA dago. Zuen alderdiaren banaketa.
Oso pertsona gutxi dago EA hartakoa, gaur egungo EHBildun lanean dabilena. Ezker Abertzalea berdina da, ia berdina da duela 18 urtetatik.

Eta zermoduzko harremana duzue haiekin?
Nik pertsonalki harreman onak. Josu Aztiria alkategaiarekin hainbat lekutan lan egin izan dut eta argi daukat proiektuak mahai gainean jarrita EHBildurekin konpondu gintezkeela. Azken batean, herri hau aurrera atera behar dugu eta Euskal Herri osoan, gure artean ez baldin bagara konpontzen, ez daukagu zer eginik.

Zerk darama zornotzar bat Zumarragako alkate izateko lehiara?
Maitasunak. Eta azalduko dut. Ni Zornotzan oso pozik bizi nintzen, eta oso harro nago bertan jaio izanaz. Eta nire asmoa beti izan zen bertan bizitzea. Baina maitasuna sartu zen erdian. Zumarragako neska batekin ateratzen hasi nintzen eta Zumarragara ekarri ninduen. Duela 21 urtetik hemen bizi naiz. Alaba eta semea izan nituen eta horrek bultzatu ninduen politikan sartzera. Nire erroak hemen daude, nire hurrengoak hemen biziko dira. Nahiko nuke, nire seme alabek kanpora joan nahi balute bizitzera, borondatez izatea, aske. Ez hemen aukerak izan ez dituztelako.

Josu Idigoras (EAJ)

Josu Idigoras (EAJ)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

12 pentsamendu “Josu Idigoras (EAJ): “Urte asko dira proiektu berarekin, Zumarragak aldaketa behar du””-ri buruz

  • PNV ren GARAPEN EKONOMIKOA eta BALOREAK bi hitzetan kabitzen dira. USTELKERI LATZA. Ez dira abertzaleak.

  • Bai horixe. PNV da USTELKERIA . Ez dira abertzaleak. Hori da eskaintzen duten balore nagusia.Ados

  • Ezker abertzaleak etengabeki eta ehunka bidali ditu EAJko karguak tribunaletara (Markel Olano eta Eneko Goia barne) eta ez du ustelkeri kasurik frogatu, hori da egia. Ustelkeri kasuak ageri izan direnean (Bravo eta De Miguel kasuak) EAJk partidotik kanporatu ditu horrelakoak. Ezker abertzalearentzat, aitzitik, ETAko hiltzaileak eta militanteak heroiak izan dira eta orain gutxi Josu Ternera Zaragozako haurren hilketa agindu zuenari aldekotasunezko manifestazio bat egin diote.
    Abertzaletasunaz hitzegin behar bada jakin dezagun EAJk eraiki dituela, beste batzuen laguntzaz, euskal erakundeak eta euskal nortasuna garatzeko baliabideak. Abertzale izatea ez baita etengabe aldarrikatzea “ni independentziaren aldekoa naiz” baizik eta gauza zehatzak egitea Euskadi eta euskaldunon alde. Ezker abertzalea badakigu zer egin duen: gure herria kakaztu eta odoldu Euskal Herriaren aitzakiaz. Hori ez da abertzale izatea, kontrakoa baizik.

  • Neuc EAJ-PNVri eman deraucot votoa gaurcoan ere.

  • Azkeneko urteetako kasuak aipatzearren , ze azken hamardaketakoak luzeegia litzateke.

    DE MIGUEL . 26 inputatu. Buruzagi arabarrak. 16 milioi euro . IRUZURRA

    BALENTZIAGA MUSEOA. Getariko alkate ohia.10 milio euro IRUZURRA

    BRAVO KASUA . Iruneko ogasuna.Senatari ohia 9,7 milioi euro. IRUZURRA

    ALONSOTEGI. PNVko bi alkate ohi 4 milioi euro . IRUZURRA

    CARRANZAKO MINDEN PLANTA . Alkate ohia+ zinegotzia+ Eusko Jaurlaritza goi kargu ohia. 10 milioi euro. IRUZURRA

    BIDEGI. Bidegiko bi zuzendari ohi. 31 miioi euro . IRUZURRA

    BAKIO . Alkate ohia . 500.000 euro

    MARGUELLO KASUA. Osasuneko kontselari ordea eta Bizkaiako Osasun zuzendari ohia.

    LOIU, BERMEO, LEMOA, LEZAMA, ZALLA eta hamarnaka kasu gehiago .

    Zantzu guzti hauekin isolatutako kasuak izan beharrean gobernatzeko modu baten aurrean gaudela nabaria da. Abertzaletasuna Euskal herriaren alde egitea bada , ba PNV ez da abertzalea, USTELA baizik.

    Bentazarren diskursoa eta Riverarenak( CIUDADANOS) berdinak iruditzen zaizkit. Kiratsa harduragabea. Penagarria

  • Ene June, esango didazu zenbat kasu horietatik kondenatuak izan diren? Nire dolumina ere, Miren Larrion ez da Gasteiz-ko alkatea izango. Ze pena!

  • Aipatutakoen artean, kondenak, inhabilitazioak, etabar Bravo kasua,Alonsotegiko kasua, Carranzako kasua,Maraguello kasua,bakio kasua…etabar,etabar.

    Ustelkeria ere iruditzen zait, abiadura handiko trenakin gertatzen ari dena, zubietako erraustegiarekin, lemoizekin gertatu zenakin, donostiako metroarekin gertatzen ari denarekin, hildakoekin lanpostuetan, hilketa matxistekin,donostiako metroarekin gertatzen ari denakin,kontsumismoa sustatzearekin,oso aberatsentzat onura fiskalak onartzeagatik, euskararen inguruko politikarekin.etabar, etabar

  • Ikusten da ez didazula oso erantzun argia ematen. EAJn ustelkeri kasu batzuk gertatu dira baina ez dira Espainikoen tamainakoak eta gainera EAJk bere ustelak ez ditu heroe bezala hartzen. Aldiz, ezker abertzalearentzat Josu Urrutìkoetxea bezalako hiltzaile-gidari bat heroe bat da.
    Eta zer iruditzen zaizu Abiadura Handiko Trenaren aitzakiz Inaxio Uria enpresaria erahiltzea? Erabaki ekologikoa? Oso garbia?
    Azpiegituren kontura erahiltzea zer iruditzen zaizu?
    Doluminak, Miren Larrion ez da alkate izango.

  • Ayo Rivera- bentazar jauna. Ez daukat gogorik lelokeri- probokazio harduragabeak erantzuteko.

  • Ihes egin zazu untxitxo baten moduan erantzuten ez dakizulako.

  • Ayo DARK VADER.

  • Ayo sorgiña piruliña