Batak ez du bestea ukatzen

Batak ez du bestea ukatzen –

Amatiñok Euskadi Irratiko Albiste Faktorian.

.

Esan beharrik ez, gauzak ez direla beti nahi bezain bakunak. Ez, kontuak ez dira, gehienetan, bata ala bestea, zuriak ala beltzak, aida ala iso. Gizartea konplexu samarra da eta gizakia kontraesanez josia.

Esperientziak erakusten digu badagoela aldi berean izaterik kultua eta arrazista, mistikoa eta pederasta, aurrerakoia eta erasotzailea. Eta gutxieneko heldutasunak eskatzen digu arloak bereizten asmatzea.

Batak ez du bestea ukatzenNik neuk dakidan neurrian, zalantzarik ez gero, Jose Antonio Urrutikoetxea jatorra dela, abegitsua eta bere ideiekin konprometitua. Baina, aldi berean, agidanez, Justiziak sumatzen du Josu “Ternera” hainbat bortizkeria eta hilketaren eragile eta erruduna dela, hiru eta hamabi urte arteko bost neskatilaren heriotza tarteko, besteak beste. Aurpegi biak dira benetakoak, eta batak ez du bestea ukatzen.

Zalantzarik ez, antza, Urrutikoetxea buru-belarri ahalegindu zela ETAren jarduera iraungitzen, aurretik hainbat hamarkadatan terrorismoa indartzen jardun ostean. Biak dira egia, eta batak ez du bestea ezeztatzen.

Josu Urrutikoetxeak nahi duen bezala, Euskal Herrian bakeak egingo baditugu, fokoa biktimengan jarri behar da, eta baldintza bi bete. Batetik, gertatutakoaren istorio benetalaria gauzatu. Eta, bestetik, indarkeria deslegitimatu. Berresan dezadan: DES-LE-GI-TI-MA-TU.

Hala ere, euren kolkorako besterik aitortu arren, oraindik bada gurean gertatutakoa zilegitzat eta ezinbestekotzat jo ez ezik, ohorezkotzat aldarrikatzeko ere gertu dagoenik, Urrutikoetxearen aitzakiaz, hain zuzen.

Baina, oso oker ez banago, uste dut, gura nuke sinetsi, Josu Urrutikoetxeak proposatzen digun bakea ez dela pasatzen berak ohoreak eta omenaldiak jaso behar izatetik, alderantziz baizik.

Ez nuke bere bakardadeko damu-minetan egon nahi.

Batak ez du bestea ukatzen

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Batak ez du bestea ukatzen”-ri buruz

  • Damu-min gutxi egon daiteke Josu Urrutikoetxearengan. Nik benetan uste dut erantzunkizun handia izan duela baita azken urteetan ere ETAren ekintza armatu-politikoa mantentzen. 2006-ko aukeraz ari naiz Loiolan: bertan aurre akordio bat sinatu zen eta ezker abertzaleak bere presoak askatzeko bide bat lortua zuen baina bai Otegik eta bai Urrutikoetxeak ez zuten behar bezainbesteko indarrik egin bestelako eta pixu gutxiagoko jendearen iritziaren gainetik jartzen. Zergatik? Uste ustel zutelako 2006-ko akordioa nahi zenean berreskuratu zitekeela. Estratega desastroso hauen eskuetan egon da ezker abertzalea, ez dezagun hori ahaztu eta gogoratu ere horren kontura dozenaka jendea erahila izan dela.

  • Erresistentzia 2019-05-24 22:45

    Zenbaitzuen curriculum politikoa urreak bezainbeste distira egingo du seguraski, halakoak botatzeko. Ez dut uste distira handirik egingo duenik, ez bait dut sekula santan entzun Amatiño delako honi buruz.

  • Ene Erresistentzia laztana, Amatiño Nobel sari bat izan daiteke ala kaleko eskale bat baina bere iritzia bere arrazoi-argudioen poderioz juzkatu behar da eta ez erakunde-armatu-santuaren barruan ez dakit ze curriculum polit-odoltsua duelako. Dena den, zure arrazoien faltan eta zure maitasun irrazionala Zaragozako kuartelaren umetxoak erahil-arazi zituen pertsonajearengatik, hori arrazoitu beharko zenuke ze zure arrazoiak horrela pentsatzeko asko interesatzen baizaizkit.